Aquitania-Euskadi Euroeskualdea

BASO MAPA – Euroeskualdearen baso mapa bat egitea, eta baso espezieak teledetekzio bidez identifikatzea, Euroeskualde osorako modu bakar eta uniformean

Proiektuaren izena
BASO MAPA – Euroeskualdearen baso mapa bat egitea, eta baso espezieak teledetekzio bidez identifikatzea, Euroeskualde osorako modu bakar eta uniformean
Hasiera
2020ko urtarrila
Amaiaera
2021eko ekaina
Bazkideak

HAZI Fundazioa (Lerroburua)

CRPF (Baso Jabetzaren Eskualdeko Zentroa)

GAN-NIK

IES Murgia BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutua)

Deskribapena
Euroeskualdearen mapa bat egin hiru ondorio bilatuz:lurzoruen erabilera mapa, baso mapa eta baso azaleren estatistikak.

Proiektuak aurreikusten du Euroeskualde osoaren baso mapa bat egitea. Euroeskualdearen mapa egitean, hiru emaitza nagusi jasoko dira: lurzoruen erabilera mapa, baso mapa eta baso azaleren estatistikak. Proiektu honetan, lehentasunez erabiliko da Sentinel 2 satelitearen hainbat bandek 2019an emandako informazioa.

Proiektuaren helburua da hiru eskualdeetako teknikariek espezieak automatikoki identifikatzeko aukera teknologiko guztiak aztertzea, Euroeskualdearen azalera bakarrean modu uniformean zer teknologia mota aplikatu erabakitzea, Euroeskualdearen baso mapak ezagutarazten duenaren legenda bakar bat eta parametro desberdinak zehaztea, mapak izango dituen baso izaerako parametroak zehaztea (zehaztutako metodologian eta teknologian oinarrituta), eta mapa editatu, argitaratu eta, azkenik, zabaltzea.

Helburu nagusia

Proiektuaren helburua da espezieak automatikoki identifikatzeko aukera teknologiko guztiak aztertu ondoren, Euroeskualdearen azalera bakarrean modu uniformean zer teknologia mota aplikatu erabakitzea, Euroeskualdearen baso mapak ezagutarazten duenaren legenda bakar bat eta parametro desberdinak zehaztea, eta mapak izango dituen baso izaerako parametroak zehaztea (zehaztutako metodologian eta teknologian oinarrituta), gerora mapa editatu, argitaratu, eta zabaltzeko.

Helburu bereziak

  • Euroeskualde osorako sektore ezagutzarako oinarrizko tresna bat eskuratzea.
  • Euroeskualdeko baso azalerak zein diren modu konparagarrian eta homogeneoan ezagutzea.
  • Hiru eskualdeetako teknikarien artean lankidetzan aritzea eta baso kartografiaren arloan ditugun ezagutza teknologikoak partekatzea.
  • Sentinel 2ko datuetan oinarritutako aplikazioak garatzea Euroeskualdeko hiru eskualdeetako teknikarien artean.
  • Euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeetako basogintza eta zurgintza sektorean sentimendu bateratua sortzea.

Espero diren emaitzak

  • Baso mapa argitaratzea.
  • Euroeskualdeko maparen argitalpen bat proposatzen da (nola digitala, hala konbentzionala).
  • Mapa horren aurkezpen bateratua.
  • Euroeskualdeko baso mapak, gainera, beste bi azpiproduktu nagusi eskainiko ditu: Euroeskualdeko lurzoruaren erabileren mapa gisa funtzionatuko du, eta Euroeskualdearen baso estatistika koordinatua egiteko abiapuntua izan daiteke.
 

Keywords

euroeskuladea, baso,mapa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola