banner11.jpg

Proiektuak

FAGUS: Basoak kudeatzeko tresnak garatzea, bai eta pago-produktuak balorizatu eta sailkatzea ere

Proiektuaren izena
FAGUS: Basoak kudeatzeko tresnak garatzea, bai eta pago-produktuak balorizatu eta sailkatzea ere
Hasiera
2021ko urtarrila
Amaiera
2023ko martxoa
Bazkideak

Agresta (Jefe de Fila)

Fundación Centro de Servicios y Promoción Forestal y de su Industria de Castilla y León (Cesefor)

FORA FOREST TECHNOLOGIES SLL

MADERA PLUS CALIDAD FORESTAL S.L.

FUNDACIÓN CENTRO TECNOLÓGICO FORESTAL Y DE LA MADERA

Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra – ADEMAN

HAZI

Azpikontratazioak eta kolaborazioak:

Universidad de Valladolid 

Unidad de Xestión Forestal Sostenible 

IES MURGIA BHI 

Gobierno de Navarra  

Gobierno de la Rioja

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena
Fagus proiektuaren helburua pagadien balio ekonomikoa handitzea da, pago-zurezko produktu berriak kudeatzeko, sailkatzeko eta garatzeko tresna optimizatuen bidez.

Fagus proiektuaren helburua pagadien balio ekonomikoa handitzea da, pago-zurezko produktu berriak kudeatzeko, sailkatzeko eta garatzeko tresna optimizatuen bidez. Tresna horiei esker, aukera berriak irekiko dira eta pago-ekoizle primarioen lehiakortasuna hobetu ahal izango da, ahalik eta hobekien integratuz mendi-industriaren balio-katean. Lehengaia eta pago-zura berritzeaz gain, ekoizpen-kate osoa ere berritu nahi da, merkatua eta industria ardatz hartuta.

Helburu nagusia

Proiektuaren ardatza pagadien balio ekonomikoa handitzea eta pago-ekoizle primarioen lehiakortasuna hobetzen saiatzea izango da, horiek ahalik eta ondoen integratuz mendi-industriaren balio-katean, haien kudeaketa- eta balorizazio-tresnak hobetuz, produktuak estandarizatuz eta aukera berriak irekiz, hala nola egiturazko zura.

Helburu bereziak

  • Basogintza-sektorea sustatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiliz.
  • Hornidura egonkorra eta iraunkorra lortzen laguntzea.
  • Ezagutzen eta puntako teknologien artean eta ekoizleen eta industrialen artean loturak sortzea.
  • Balio erantsia sortzea, ikerketaren eta baso-praktiken arteko harreman estuago baten bidez.
  • Irtenbide berritzaileak aplikatzea eta ezartzea.

Espero diren emaitzak

  • Egur hori orain arte ustiatu gabeko merkatu-aukera berri baterako erabiltzea.
  • Basoen kudeaketa tokiko egurrarekin kalitate industrialeko produktuak ekoiztera bideratzea.
  • Baso-aprobetxamenduen tasazio eta balorizazio egokia.
  • Produktuen estandarizazio industriala.

6 hilean behin aurrez aurreko bilerak egiten dira, proiektuaren aurrerapen-maila ebaluatzeko eta atzematen diren desbideratzeei buruzko erabakiak hartzeko. Gainera, proiektu berritzailea gauzatzeko aldi osoan, kideen eta elkartekideen arteko harremana mantenduko da, urrutiko bilerak eginez.

 

Keywords

FAGUS, Basoa, pagoa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola