banner9.jpg

Berriak

2022rako Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

HAZIk hurrengo seihilabeteko (2022ko urtarrila-ekaina) formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko.

Horretarako, formulario bat jarri dugu beharren bat bidali nahi duen ororen eskura. Proposamenak jasotzeko epea abenduaren 3 arte egongo da zabalik.

  • ZER: Lehen sektore eta kate osoko formakuntza-beharrak
  • ZERTARAKO: 2022.ko lehen seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzeko
  • EPEA: Abenduak 3
  • NOLA: Inprimaki honen bidez.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola