banner4.jpg

Berriak

GESVAC 4.0 proiektua onartu da eta HAZI da bazkideetako bat

GESVAC 4.0: “Eraldaketa digitalaren bidez abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko kudeaketa aurreratuko lankidetza-plataforma” onartu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak lankidetzarako 16. neurriaren europar dirulaguntzen esparruan. HAZI bazkide onuraduna den proiektu honen xedea da haragitarako behien kudeaketa-sistema bat garatzea teknologia digitalean oinarrituta, sektoreko estrategiak definitzeko.

Proiektua amaitutakoan abeltzainak bere ganaduaren informazio osoa izatea espero da eta garatutako sistemaren bidez erabilera, genetika, nutrizio edo osasun arloko erabakiak hartu ahal izatea, adierazle horietako bakoitza hobetu ahal izateko.

Laguntza hauek 430.411,68 eurokoak izango dira eta finantzazioari dagokionez, ehuneko 80 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gain izango da eta beste ehuneko 20 Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren gain, Landa Garapenerako Programa Nazionala 2014-2020aren baitan. Erakunde onuradunak GESVAC 4.0 talde operatiboko kideak dira eta talde horretan HAZI egoteaz gain, beste honako hauek ere badaude: Espainiako Xaroles Arrazako Azienda Bikainaren Hazleen Elkartea (UCHAE), ABELUR, Bajo Duero sozietate kooperatibo mugatua (COBADU), Gaztela eta Leongo Nekazaritzako Institutu Teknologikoa (ITACyL) eta Imasde Agroalimentaria SL ikerketa-zentro pribatua.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola