banner2_0.jpg

Berriak

Somerset-eko (Erresuma Batua) Hauser & Wirth arte-zentroak Euskadiko eskaintza gastronomiko eta enologiko zabala eskaintzen die bisitariei

 

“Hauser & Wirth Somerset” galeriak Eduardo Chillida euskal artistaren hainbat lan jasoko ditu 2022ko urtarrila bitartean, Somerseteko (Erresuma Batua) Durslade Farm-eko instalazioetan. Erakusketak topaketa berriak proposatuko ditu Chillidaren obraren eta Hauser & Wirth Somerset-en ingurune paregabearen artean, eta  paralelismo bat ezarriko du artistaren ikuspegiarekin Chillida Lekurentzat

Ekimen honen esparruan, Basque Wine Euskadiko edarien sustapen-marka ekitaldiaren babesle gastronomikoa da, eta euskal eskaintza gastronomiko eta enologikoa jartzen du haren eskura, Eduardo Chillida artista unibertsala sortu zen euskal kultura ulertzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritza eta HAZIren eta Chillida Lekuren arteko lankidetza hitzarmen helburu nagusia Basque Wine promozio markapean babestutako edariak ezagutzera eramatea da. oposamena "Basque Fest" baten bidez gauzatzen ari da, eta, horretarako, Durslade Farm enpresaren instalazioetan urriaren 8tik 11ra eta 22tik 23ra bitartean egingo diren ekitaldiak baliatu dira. Urriaren 22-23ko asteburuan, euskal kultura-ekitaldien programa bat egingo dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik, Kukai eta Oreka TX taldeekin, eta horri esker, bisitariak Euskadiko kultura gastronomikoan murgilduko dira. Lan-proposamenari esker, Basque Fest-ek irauten duen sei egunetan bisitariek euskal gastronomian oinarritutako menua izango dute. Menu horri euskal gastronomiak eskaintzen dituen aukeren adierazgarri izango da, eta Euskadin ekoizten diren eta Basque Wine markak babesten dituen edarien eskaintza osoa izango du. Zehazki, honako edari hauek izango dira: Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina, Euskal Sagardo Naturala eta Arabako Errioxako ardoa.

Urriaren 8an, 50 mahaikiderentzako gala-afaria eskaini zen eta menua euskal jakin tradizionalek osatu zuten. Gainera, plater bakoitza Basque Wine edari batekin uztartu zen.Urriaren 9an, berriz, festa bat antolatu zuten aire zabalean. 300 lagun bildu ziren eta euskal jaki tradizionalen "zutik jateko" menua izan zuten. Menua bisitarien eskura zeuden "pintxoz" beteriko erakustokietan aurkeztu zen, bisitari bakoitzak gutxienez horietako batzuk dastatzeko aukera izan zezan. Menuaren zati bat jendearen aurrean prestatu zen, parriletan, Euskadiko teknika tradizionalen bidez; horrez gain, bananduta zeuden erakustokietan, edarien eskaintza zabala zuten Basque Wine Bar izeneko barrak instalatu ziren. Urriaren 10ean, museoaren patronatuak Euskadiko kalitateko produktuekin egindako otordua dastatu ahal izan zuen, bai eta Arabako Errioxako ardoa, Txakolina eta Euskal Sagardoa ere. Azkenik, gaur 120 lagunek gozatuko ahalko dute Basque Brunch batez, eta Basque Wine edarien 3 dastaketa komentatutan hartu ahalko dute parte, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik.

Urriaren 22an eta 23an ere, Euskadiko gastronomia eta enologia bertan izango dira; izan ere, ostiralean, festa bat egingo dute aire zabalean 100 lagunentzat eta, larunbatean, Basque Grill Córner bat. Azken ekintza hori izango da jendetsuena, 1350 lagun bertaratuko baitira.

 Basque Wine

Basque Wine Euskadiko edarien eta upategien sektorea bultzatzeko sustapen‑marka berri bat da, eta honako edari hauek babesten ditu: Errioxa JDBa duen ardoa (Euskal Autonomia Erkidegoan botilatua eta Eskualdeko Ardoa, Udalerriko Ardoa edo Arabako Errioxako Mahasti Berezia etiketa duena); “Basque Beer” artisau-garagardoen marka kolektiboko garagardoak; “Txakoli de Álava-Arabako Txakolina”, “Bizkaiko Txakolina-Txakoli de Bizkaia”, “Txakoli de Getaria-Getariako Txakolina” JDek babesten dituzten txakolinak; eta, “Euskal Sagardoa- Sidra Natural del País Vasco” jatorri-deitura duten sagardoak.

Ekintza hori Euskadiko edarien sektorea babesteko, sustapen- eta kontsumo‑kanalak indartzeko eta euskal upategietako produktuen kokapena indartzeko lankidetza publiko-pribatuko estrategia baten barruan sartzen da.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola