banner11.jpg

Berriak

Gure arrainaz maitemintzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzak, HAZI-ren bidez, Euskadin arrainaren kontsumoa sustatzeko kanpaina jarri du abian, horrek osasunerako dituen onurak jakinaraziz eta gure arrandegietan erostera animatuz eta, horrela, bertako ekonomiaren garapena bultzatuz.

Kanpaina urrian ikusi ahal izango da, eta modu dibertigarri, desberdin eta dotorean erakusten du gure arrainek kontsumitzaileekin duten maitasun-harremana. Erlazio hori arrandegietan hasten da, maitasun-ziztada sortzen den lekuan.

Gure arraina hain da erakargarria zaporeagatik, kalitateagatik eta osasunerako onurengatik, non ondo ezagutzen duen edonor maiteminduko baita. Jatekoak daude!

 

Proba itzazu errezeta erraz hauek eta maitemindu zaitez:

Arrandegia bazara eta arrain-kontsumoa sustatu nahi baduzu, deskargatu kartelak eta jarri zure dendan:

ANAREN KARTELA

KOLDOREN KARTELA

Euskadiko arraindegietako ohiko arrainak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola