banner4.jpg

Berriak

“Jasangarritasun ziurtagiriak – Nola jarri balioa agerian upategien kontakizunean” udako ikastaroa

UPV/EHUren Udako Ikastaroen XL edizioaren barruan, HAZI, ARDOA Basque Wine Office eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak "Iraunkortasun Ziurtagiriak - Nola jarri balioa upategien kontakizunean" ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroa Euskadiko edarien sektoreko profesionalei zuzenduta dago eta uztailaren 8an, osteguna, egingo da Guardiako Villa Lucia Enogastronomia Zentroan.

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko eta jasangarritasuna handitzeko erronka bikoitzari egin behar dio aurre. Enpresek sakon aztertu behar dute zein diren bi helburuetan aurrera egiteko tresnarik onenak, eta, batez ere, nola eragiten duten produktuaren komertzializazioan.

Azken bi hamarkadetan maila globaleko estandarrak agertu direnez, konplexutasun handiko ziurtagiriak ugaritu egin dira, eta horrek zaildu egiten du merkatuetan balioa agerian jartzea.

Ikastaro honen bidez, gure upeltegietarako zein iraunkortasun-ziurtagiri diren interesgarrienak aztertuko da.

IZENA EMATEAK

Informazio gehiago:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

683 64 18 66

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola