banner2_0.jpg

Berriak

‘Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean’ komikiaren aurkezpena

Bikainak enpresa elkarteak, HAZIrekin eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan, 'Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean' komikia aurkeztu du gaur. Ilustratutako 24 orrialdeetan, Eneko eta Ixabel Euskadi osoan zehar ibiliko dira, Eusko Label kalitate ikurra duten produktuen ekoizpenean lan egiten duten 9 enpresaren egoitzak bisitatzeko.

Bidaian, enpresa horiek kalitate ezberdineko elikagaiak lortzeko nola lan egiten duten ezagutuko dute protagonistek, horrela, eskolarako egin behar duten elikadurari eta osasunari buruzko lana osatu ahal izateko.

Sentsibilizazioa

Argitalpenaren bidez, haurrak merkatuan dauden Eusko Label produktuetara hurbiltzea nahi da, eta horiek ekoizteko ingurunea eta zenbait berezitasun ezagutzea. Horrez gain, nekazaritzak eta abeltzaintzak lurraldearen kudeaketan eta jasangarritasunean duten rolaz sentsibilizatzea nahi du.

Gizartea eta adin tarte guztiak sentsibilizatzeko etengabeko lan baten beharretik sortzen da. 'Eneko eta Ixabel goi mailako produktuen lurraldean' ekimena haurrei zuzenduta dago berez, baina ez du hor geratu nahi; ekimena gurasoekin ere lotzea espero dute bultzatzaileek.

Oraingoz, 7.000 ale inguru banatuko dituzte paperean (240 astero) Eroskiko hipermerkatuetan asteburuetan egiten diren promozio ekintzetan. Hala ere, ez da baztertzen zabalkunderako bide digitalak erabiltzea publiko zabalago batengana iristeko.

Aurkezpena familia ekitaldi batekin

‘Eneko eta Ixabel goi-mailako produktuen lurraldean’ gaur aurkeztu da 6. Pabiloian (Bilbo). Ekitaldira hurbildu direnek, komikiaren ale bat jasotzeaz gain, aurkezpen antzeztu dinamizatu batez gozatu ahal izan dute, non Euskadiko kalitatezko produktuen jarduera azaldu baita, agerian jarriz kalitateko produktuak kontsumitzeak duen garrantzia, besteak beste, ekonomiari, kulturari edo ingurumenari egiten dieten ekarpen positiboagatik.

Bikainak

Bikainak elkarteak Eusko Label duten elikagaiak ekoizten eta merkaturatzen dituzten Euskadiko 9 elikagai enpresa biltzen ditu: Barrenetxe, Baserria km0, Euskaber, Euskal Sagardoa, Garlan, Giez Berri, Lumagorri, Añanako Gatza eta Udapa. Urte osoan zehar, 9 enpresa horiek hainbat prestakuntza eta sentsibilizazio ekintza garatzen dituzte elkarrekin

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola