banner13.jpg

Berriak

2020rako Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

HAZIk hurrengo seihilabeteko (2020ko uztaila-abendua) formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko.

Horretarako, formulario bat jarri dugu beharren bat bidali nahi duen ororen eskura. Proposamenak jasotzeko epea ekainaren 25 arte egongo da zabalik.

  • ZER: Lehen sektore eta kate osoko formakuntza-beharrak
  • ZERTARAKO: 2020.ko bigarren seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzeko
  • EPEA: Ekainak 25
  • NOLA: Inprimaki honen bidez.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola