banner10.jpg

Berriak

Ekaina eta uztailean Ostegun Ekintzaileak webinar ikastaro berriak

HAZI Fundazioaren prestakuntza ekintzak jarraitu ahal izateko martxan jarri duen webinar bidezko zerbitzua harrera ona izaten ari da.

Zehazki, "Ostegun ekintzaileak" proiektuaren barruan, ekintzaileentzako doako prestakuntza jarduera, ekimen honen arrakastak eramaten gaitu hiru saio berri programatzera, ekainaren 4an eta 18an, eta uztailaren 16an, denak ostegunak, ZOOM bidezko formatu berean eta 10-12 orduen artean.

Hiru ikastaro hauek produktuak eta zerbitzuak hobeto eskaintzeko salmenta teknikak, marketin eta merkaturatzeari buruzkoak izango dira; eta saio bakoitzean, berriro izango dugu martxan dagoen enpresa bateko testigantza bat zuzenean (nekazaritzako, zerbitzuetakoa, eta abar). 

Informazio gehiago

Izena eman dezakezu dagoeneko HAZIren prestakuntza webgunean.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola