banner4.jpg

Berriak

HAZIk koordinatuta Eusko Jaurlaritzak eta ORONA Fundazioak 18 milatik gora otordu solidario banatu dituzte

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Xabier Mutuberria Oronako Zuzendari Nagusiarekin batera, JAKIORO ekimena aurkeztu du, baserriko produktuetan oinarrituz, eta helburua du nekazaritzako soberakinaren zati bat bildu, prestatutako janari bihurtzeko eraldatu eta, Gurutze Gorriaren bitartez, hura banatzea.

Horretarako, Guztion Artean ekimeneko pertsona boluntarioek parte hartuko dute, COVID-19ak eragin duen ekonomia-egoerak kaltetutako pertsonei zuzenduta. Pandemiak sortutako egoerak distortsioak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren nekazaritzako elikagai-produktuak merkaturatzeko orduan, batez ere HORECA kanalaren mende dauden produktuetan. Kanal hori ez dago indarrean, eta arrisku handia dago produktu horiek galtzeko, ez baitago beste irteera komertzial motarik antolatuta.

Bestetik, osasun-krisiak kolektibo kalteberenen gizarte-arloko beharrizanak handitu ditu Eusko Jaurlaritzak bideratutako elkartasuna hazi ahala, Euskadiko Caritas eta Gurutze Gorriaren parte-hartze aktiboa duen Guztion Artean ekimenaren bitartez. Halaber, industria-sektorea hilabete hauetan zailtasunak izaten ari den arren, ORONA Gipuzkoako kooperatibak, igogailuen sektorean liderrak, ahalegin berezia egin du bere Fundazioaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko familia behartsuenei elkartasunez laguntzeko.

Testuinguru horretan, HAZI eta ORONA fundazioak JAKIORO elkartasun proiektua jarri dute martxan duela egun batzuk, baserriko produktuetan oinarritua. Orain arte, prestatutako 18.564 otordu-unitate banatu dira. Akordioan, eguneko 2.000 anoa prestatzea aurreikusi da eta banaketak astean bi bider egitea. Lehendabizi, baserriko eta elikadura-enpresetako soberakinak bildu eta Oronaren mendeko Diámetro 200eko instalazioetan prestatzen dira, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Ekimen hau garatzeko HAZI eta ORONAren arteko akordioa hurrengo hilabeteetan egongo da indarrean, baliabideen beharrizanen eta eskuragarritasunaren arabera. Lankidetza-kate luze eta josia Ekimenak koordinazio estu eta zaindua eskatzen du eta, ekimenean, HAZIk hartu du bere gain koordinazio eta logistika; bestalde, Orona egin da produktua eraldatu eta kuzinatzearen arduradun. Hauexek osatzen dute menua: barazki-krema, Arabako txitxirio erregosiak eta kiwi eta sagarrezko bizkotxoa. 2.000 anoa inguru banatzen dira egunero.

Eusko Label edo Euskal Baserri osagaiak kooperatiba eta enpresa hauexen partaidetzari esker jartzen dira: Barrenetxe Koop., Garaia Koop., Garlan Koop., Udapa- Paturpat Koop., Alberro SL, Karabeleko eta Lurrarte SL. Gizarte-arloko eginkizuna betetzeaz gain, ekimena koordinatzen duen HAZIk soberakinak ekoizten dituzten nekazaritza-ustiapenen beharrizanei erantzuten die; gainera, elikadura alferrik ez galtzen laguntzen du. Hain zuzen ere, ekimena COVID-19ren ondorioz ezarritako alarma egoeragatik HAZIk elikagaien xahutzea saihesteko neurrien testuinguruan kokatzen da.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola