banner13.jpg

Berriak

Baso Jardunaldiak Arrasaten

HAZIk Arrasateko Udalarekin batera Baso Jardunaldiak antolatu ditu Euskadiko basogintza arloaren errealitatea ezagutarazteko helburuarekin, hala nola basoak modu jasangarrian eta errentagarriak izan daitezen kudeaketa mota berriak ezagurarazteko aburuz.

PROGRAMAZIOA ETA IZENEMATEA

BASOAK

Basque GabonetakoAzokako argazkiak eskuragai

Pasa den abenduaren 15 eta 17 bitartean Bilbon ospatu zen Basque Gabonetako Azokako argazkiak eskuragai daude iadanik.

ARGAZKIAK IKUSI

LIFE+ Ordunte Jasangarria, 2o18ko LIFE programaren Egutegi ofizialaren azala

Europar Batzordeak Zalamako zohikaztegiaren irudi bat hartu du 2018ko LIFE programaren egutegi ofizialaren lehen orrialdean jartzeko. Egutegiak helburu dibulgatzailea dauka, eta estatu kide guztietan LIFE proiektuak garatzen dituzten teknikari eta zientzialarien artean banatzen da.

Azaleko irudiak Zalamako zohikaztegian egindako lehengoratze lanak erakusten ditu, eta maiatzean ere erabili zen Europako egutegi hori ilustratzeko, proiektuaren laburpen txiki batekin batera.

 Calendario 2018 v2

Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak. 2018

2018.urterako Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken zerrenda argitaratu da.

ZERRENDA IKUSI

LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua amaitu da

Hazi Fundazioak LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan parte hartu du bazkide moduan, eta dagoeneko bere garapena burutu du, aurrez ezarritako helburuak beteta. Proiektuaren garapenak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horren egoera naturala hobetu du, eta mendi horiek ongi kontserbaturiko ingurune baten berezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzen du.

MSabino 240913 9002 Cordal Hilso Estacas

LIFE+ honek 25 milioi euroren aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta bost urteren buruan amaitu da, jardunaldi batzuen bitartez, zeinetan exekuzioan zehar lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatu diren. Zehazki, LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez izandako lorpenak hauek dira:

  • Zalamako zohikaztegiko erosio prozesua gelditu da

Zohikaztegi hori da Ordunteko enklaberik garrantzitsuena, Euskal Autonomia Erkidegoan eta ez baitago mota horretako besterik, Iberiar Penintsulako ekialdeen dagoena izanik. Mendetan zehar jasandako inpaktuak, hala nola abeltzaintzaren presioa, suteak eta ibilgailuen joan-etorriak zohikatzaren zati handi bat galtzea eragin zuten, erosioagatik. LIFE+ Ordunte Iraunkorraren bitartez, hainbat hesi instalatu dira abereak aldentzeko, 7.000 metro koadro ezponda estali dira geotestilarekin, zohikatzaren galera frenatzeko, eta zohikaztegiko bertako espezieak landatu dira, hala nola Eriophorum vaginatum (desagertzeko arrisku moduan katalogatuta). Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nottingham Trenteko Unibertsitateak (NTU) lankidetza hitzarmena sinatu dute, teknologia berrien bitartez, informazio baliotsua lortzeko, Zalamako zohikaztegiaren kontserbazioan aplikatzeko.

  • Saldueroko padura eta habitat hidroturbosoetako abereen presioa murriztu da

Proiektuaren esparruan, Larreak kudeatzeko Plana eta Saldueroko ingurunearen plana idatzi da, bertako habitaten degradazioa galarazteko, bertan behi eta zaldi ganadua ibili ohi baita. Xede horrekin, abereak kudeatzeko hainbat neurri gauzatu dira, hala nola uraskak sortzea, gatz eta hazka puntuak jartzea eta belar sastrakak kentzea, eta horrek lagundu egin du abereen presioa beste ingurune indartsuago batzuetara aldatzea eta, aldi berean, abeltzaintzako jardueren baldintzak hobetu dira.

  • 250 hektarea baso seminatural baino gehiago lehengoratu dira

180 hektarea radiata pinu eta 33 hektarea eukalipto ordeztu dira bertako arbolekin (pagoa, eta, bigarren mailan batean, haritza, urkia, otsalizarra...). Proiektuaren hasieratik Karrantza Haraneko Udalaren konpromisoa izan dugu, errestaurazioa egiteko unaden jabea den heinean. Halaber, 51 hektarea amezti eta 10 hektarea haltzadiren egitura hobetu da. Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans garo populazio erreliktoak ere lokalizatu dira, kalteak galarazteko.

  • Ordunteri buruzko ingurumen interpretazioa eta truke tekniko zientifikoak erraztu dira

LIFE+ Ordunte Iraunkorraren barruan, dibulgazio ekintzak egin dira Ordunte KBEko balio naturalak ezagutarazteko inplikaturiko eragile eta sektore sozialei, proiektuaren zabalkundea egiteko eta emaitzak jakinarazteko. Horretarako, liburuxkak argitaratu dira, proiektuaren webgunea eginda eta Ordunteri buruzko dibulgazio bideo bat egin da, merchandising materialak, artikuluak eta dibulgazio kanpainak argazki erakusketekin, txango-txapelketak eta hitzaldiak. Halaber, Ordunte zeharkatzen duen 30 kilometroko bidexka bat egokitu eta seinaleztatu da, eta unitate didaktiko digital eta interaktibo bat diseinatu da lehen hezkuntzako ikasleentzat, gazteenen artean kontserbazioaren aldeko jarrerak sustatzeko. Azkenik, aditu sareak sortu dira, teknikarien eta zientzialarien artean trukeak egiteko, eta horren emaitza izan da, besteak beste, Zalamako zohikaztegiari eskainitako argitalpen monografiko tekniko bat egitea.

Aintzinako baserri baten erreproduzio bat erabiliko du “Basque Gabonetako Azoka”-k landa ingurunea Bilbora hurbiltzeko

Asteburu honetan, Areatzako pasealekua Bilbo handitik urrun dauden herrietan ohikoagoa den eszenatokia bihurtuko da. Egun horietan Basque Gabonetako Azoka-ren lehen edizioa egingo da, non euskal landa inguruneko bizimodua birsortuko den hiriburuaren erdian, antzinako baserri baten erreproduzio batekin, landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko hurbiltze hori adierazteko.

Azokaren inaugurazioa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagien Politikako sailburuorde Bittor Orozek egingo du bihar 17.30tan, azoka sailburuordetzak berak antolatu baitu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Asteburuan zehar aukera egongo da bertako produktuak, produktu ekologikoak eta kalitateko beste bereizgarri batzuk dituzten produktuak erosteko, bai eta elikagai batzuk dastatzeko eta probatzeko ere, hala nola Idiazabal gazta, Arabako Errioxako olioa, txakolina, Euskal Sagardoa edo garagardoa, horietako asko ekoizpen ekologikokoak, gainera.

Eskaintza gastronomikoa osatzeko jarduera programa zabal bat egongo da. Jarduera horietatik nabarmentzekoak dira musika emanaldiak, kaleko animazioa eta familientzako tailerrak. Familientzako tailerretan, parte hartzaileek artilearen artisautzako eraldaketa ezagutu ahal izango dute, bai eta ortu ekologiko bat nola kudeatu, gastronomiako hainbat ideia hartu eta gaileta ekologikoak, taloak, gazta eta tallarinak prestatzen ikasi ere.

Hori guztia azokak irauten duen hiru egunetan eskainiko da, ordutegi hauetan:

Ostirala, abenduak 15: 17.30 - 22.00 h

Larunbata, abenduak 16: 10-15.00 h eta 17.30-22.00 h

Igandea, abenduak 17: 10:00 - 15.30 h

NIREA proiektuan kokatzen den ekimena

Basque Gabonetako Azoka NIREA proiektuan kokatzen den ekimena da, proiektu horren helburua Lehen Sektorea Suspertzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea baita. NIREAren asmoa da hiriaren eta baserriaren arteko sinbiosia ikusaraztea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea, elkarrekin aurrera egin dezaten, geurea kontsumitzea bultzatzeko eta elkarrekin lehen sektorea sustatzeko. Bere filosofia da elkar ulertzeko, lankidetzan aritzeko eta gure lurraren etorkizuna bultzatzeko leku bat sortzea.

 

AGENDA

HAZIk Ardoaraban bertoko produktuen merkatua antolatzen du

HAZIk Ardoaraban lagunduko du bertoko produktuen merkatu batekin. Urrezko Zeledoien Enparantzan izango abenduaren 6tik abenduak 9ra, 12ak eta 20 bitartean.eta bertoko produktoreen 10 karpa kokatuko dira: mermeladak, Eusko Labeldun oliba olioak, Arabako lekaleak, eztia, okindegiko produktuak, pateak, txerri produktuak, gazta, etab. Baita ere dastatze eremu bat egongo da eta bertoko produktuekin egindako pintxoen dastatze eta salmenta.

Informazio gehiago

HAZIk Italia bisitatu du “Inner Areas” proiektua ezagutzeko

HAZIko langile batzuk, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzuekin lagunduta “Inner Areas” proiektua lehen eskutik ezagutzeko. Italiko Gobernuak bultzatzen duen lurralde mailako garapen estrategia berritzailea da, zeinean bereziki kaltetutako landa inguruneko lurralde bat aukeratzen den, programa berezi bat ezartzeko; lurralde nazionalaren %60 hartzen du, eta 4.000 udalerri.

roma

Azken helburua zona horietako egitura demografikoa indartzea izanik, programaren ezaugarriak dira maila askotako gobernantza baten ikuspegia duela (nazionala, erregionala, lokala), finantzatzen diren neurriek izaera integrala dutela (energia, nekazaritza, osasuna…), eta funts askok parte hartzen dutela (FEADER, FSE, FEDER eta funts nazionalak), estrategiaren garapenaren izaera parte hartzaileaz gain. Europar Batzordeak garapen eredu berritzailetzat jotzen du, eta Europako hainbat forotan aurkeztu da.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzan egoki irudi zaie estrategiaren aplikazioaren egoera bertatik bertara ezagutzea, landa eremuen esperientziak eta praktika onak trukatzeko elementu garrantzitsu gisa. Euskadi oso presente dago Europako hainbat saretan landa ingurunearen alde egiten duen lanagatik, eta nabarmentzekoa da EUROMONTANA Europako mendialdeen Sareko eta AREPO edo ERIAFF bezalako beste batzuetako egungo presidentea dela.

Kudeaketa tekniko eta aholkularitzarako tresna informatiko berria esnetarako behien produkzio prozesuak hobetzeko

Esnetarako behien euskal sektoreak kudeaketa sistema berri bat dauka bere esku, lankidetza bidezko plataforma integratu batean oinarrituta, zeinean sisteman eskumena duten eragile eta aktore guztiek parte hartu ahal izango duten, informazioa berehala eskuratu eta jaso, euren lana ahalik eta baldintzarik onenetan garatu eta emaitzak partekatu, modu operatibo, efiziente eta efikaz batean. Kudeaketarako tresna berriak abeltzaintzako ekoizpena etengabe hobetzera zuzenduta daude, gaur egungo behar eta betekizunetara egokituta daude, eta baliabide efikaz eta efizientea dira ustiategiak beraien jarduera produktiboan orientatzeko, gaur egungo errentagarritasun ekonomiko eta iraunkortasuneko parametroen arabera, eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenari eskatzen zaizkion betekizunekin bat eginda.

Plataforma informatiko berria Euskadiko esnetarako behien abeltzainen elkarteek (Efrife, Asgafal, Bife eta Gife) sustatutako egitasmoa da; elkarteek, Lurgintza Kudeaketa Zentroarekin eta HAZI Fundazioarekin lankidetzan, berrikuntza talde bat eratzea erabaki zuten, kudeaketa tresna berriak bereganatzeko, gaur egungo infokomunikazioko teknologiek eskaintzen dituzten aukerak gehitzeko. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Euskadiko 2015-2020 Landa Garapenerako Programaren lankidetza laguntzen bitartez, proiektua sektorearen beharren neurrira garatu da, alde batetik, ustiategiei buruzko informazio guztia biltzeko (Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa), eta, beste aldetik, sistemaren kudeaketa parte hartzen duten pertsona guztien gaitasunak eta erantzukizunak definitzeko (gaitasun profilen definizioa).

Esnetarako Behien sektorearen ikuspegi tekniko-produktibotik, kontuan hartu eta euskarri ematen zaie liburu genealogikoari, esnearen kontrolaren programari, eta ekoizpen, ugalketa, genetika eta osasun aldeko faktoreei. Hori guztia sisteman integratutako informazio guztiari ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeko. Kontroleko lanak, datuen atzipena eta teknikariek tokian bertan egindako ikuskapenak kudeatzen ditu, gaur egungo teknologien bitartez lan horiek modu efikaz eta efizientean egin ahal izateko, operatibarik handienarekin eta emaitzen kalitaterik handienarekin.

Ingurune bera funtzio anitzetarako

Tresna informatiko berri hauek aukera ematen dute eginkizun anitz ingurune integratu beraren pean egiteko, modu koherentean lotuta, eta erosotasun eta funtzionaltasun handiarekin, izan ere, Internet bidez edo gailu mugikor bat erabiliz edozein lekutatik sartu daiteke bertan.

Lankidetza bidezkoa eta erabilerraza

Sistema sortu izanak aukera emango du lankidetza bidezko plataforma bat ezartzeko, non sisteman eskumena duten eragile eta aktore guztiek parte hartu ahal izango duten, informazioa berehala eskuratu eta emaitzak lortu eta partekatu. Oro har, edozein terminaletatik web bidez konektatzeko aukerak erabiltzaile kopuru handiagoa sartzea ahalbidetzen du, izan erakunde parte hartzaileetakoak (abeltzainak, elkarteetako langileak, kudeaketa zentroak), izan kanpokoak (albaitariak, foru aldundiak, teknikari aholkulariak…). Tresna berria, gainera, arina eta dinamikoa da, eta itxura adeitsu eta intuitiboarekin aurkezten zaio amaierako erabiltzaileari, informazioaren bilaketa, irisgarritasuna eta kontsulta errazteko.

Erabiltzeko erosotasunaz gain, gailu eta bitarteko informatiko desberdinetatik sartzeko aukera duenez, oso eragin positiboa izan dezake sektoreko operadore guztiak sistemaren kudeaketaren eragile aktibo moduan sartzeko. Gainera, etorkizuneko bide teknologiko bat irekitzen du, eboluzionatzeko eta hazteko ahalmen argiarekin, bai argitaratzeko soluzioei dagokienez, bai aplikazioa garatzeari dagokionez, sektoreak tresnen inguruan egiten dituen eskarietara egokitzen eta doitzen joateko.

PROIEKTUA IKUSI

Jardunaldia:Brexit Euskadiko ardoetan eragina

Hurrengo azaroaren 22an, asteazkenean, Guardian Brexit-ak Erresuma Batuan egiten den salmentan izan dezakeen eragina aztertzeko eta ardo sektorearentzako laguntza publikoei buruz informatzeko jardunaldi bat egongo da.

HAZIk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainako Ardo Merkatuaren Behatokiak antolatuta, Euskadiko ardoaren esportazioen eboluzioa eta joerak jakinaraztea eta beraien etorkizunari buruz hitz egitea dira, besteak beste, jardunaldiaren helburuak.

Izena eman

Programa ikusi

HAZIk Lautadaren Taupada:Lautadako Landa Garapenaren I.Astean parte hartzen du

Pasa den azaroak 5 Lautadaren Taupada:Lautadako Landa Garapenaren I.Astea hasi egin zen eta horren inguruan hainbat ekitaldi eta jardunaldi antolatzen ari dira.

Honela, bihar, azaroak 9 Landa Garapenari buruzko I Jardunaldi Teknikoa egingo da Ozaetan, Landa Garapena XXI. mendean:hurbileko ekonomia suspertzea gaiarekin eta HAZIren parte hartzea izango du. Batetik, Euromontanako zuzendaria den Juanan Gutierrezek Landa eremuetako garapenerako eredu berriak hitzaldia eskeiniko du eta bestetik Nagore Garcíak NIREA programa azalduko du.

topaketa

Rioja Alavesa Wine Runen bigarren edizioak arrakasta itzela izan du

Rioja Alavesa Wine Runen bigarren edizioak arrakasta itzela izan du 3000 partehartzaile baino gehiagorekin. Kirol-ekitaldi hau Ardoen Azokarekin batera osatzen da, eta bere helburua da Arabako Errioxa eta familia-upeltegien tradizioa eta kultura sustatzea. Hala, honakoen laguntzari esker burutu ahal izan da ekitaldia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza; HAZI; Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza; Aldundia; Guardiako Udala; Arabako Errioxako Kuadrilla; Ardoaren Ibilbidea; eta ABRA.

Inguruko bide, bidezidor eta mahastiek 26 probintziatik etorritako parte-hartzaileak hartu zituzten atzo. 400 korrikalarik parte hartu dute 12 eta 20 kilometroko lasterketetan, eta 800 pertsona inguruk ibilaldi herrikoian (12 kilometrokoa halaber), zeinetan Ruiz de Viñaspre, Eguren Ugarte eta García de Olano upeltegietako ardoak dastatu ahal izan dituzten.

Ardoen Azoka

Arabar Errioxako honako 7 upeltegiek hartu zuten parte: Bodegas Idiaquez, Eguren Ugarte, Pagos de Leza, Luis Alegre, Bodegas Tierra, Pascual Larrieta eta Ramírez Baigorri. Azokan, zeina jende guztiari irekita egon den, Arabako Errioxako ardoak eta EuskoLabeldun produktuez egindako pintxoak dastatu ziren.

wine

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola