banner11.jpg

Berriak

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren ematzei buruzko dibulgaziozko txostena argitaratu da

Eskuragarri dago, bai kontsultatzeko, bai deskargatzeko, “Layman” dibulgaziozko txostena (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), hemen: www.bizkaia.eus/lifeorduntesostenible. Txosten honek LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuan egindako ekintzak eta lortutako emaitzak laburbiltzen ditu.

Proiektu hori 2012 eta 2017 urte bitartean burutu da, eta komunitatearetzat interesgarriak diren habitatak lehengoratzea eta abeltzaintza jardueren bateragarritasuna Ordunteko mendilerroan sustatu ditu. Halaber, hainbat komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak sustatu ditu, bai eta eragile teknikoen arteko elkarlana ere. Onuradun koordinatzailea Bizkaiko Foru Aldundia izan da eta onuradun elkartua Hazi.

Oro har, proposatutako helburu operatiboak lortu dira eta lehengoratutako habitaten erantzuna positiboa izan da. Hala ere, komeni da hainbat arlotan sakontzen jarraitzea eta horretarako LIFE osteko kontserbazio plana idatzi da. 

Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko I. Topaketa Tolosan

Apirilaren 27tik 29ra arte,Tolosan "Haragi" Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko I. Topaketa egingo da, Tolosako Udalak, HAZI Fundazioak eta Basque Culinary Center-ek  antolatuta. Ekitaldian hainbat jarduera egingo dira Tolosaren erdiguneko toki enblematikoenetan: erakustaldiak, bazkari herrikoiak, dastatzeak, prestakuntzak eta hitzaldiak. Horrez gain, Basque Culinary Center-en, haragiari eta txingarrari buruzko sinposio bat egingo da.

Haragiren lehen edizioan, txingarraren eta haragiaren nazioarteko erreferenteek parte hartuko dute, Brasil, Peru, Mexiko eta Argentinatik etorriak; eta, estatuko eta Tolosako erretegiekin batera lanbideari, tokiko produktuari eta Euskadiko parrila-tradizioari ikusgaitasuna emango dute.

Informazio gehiago

haragi   haragi2

2018ko Arabako Errioxako Mahatsbilketaren Festarako Kartela egiteko deialdia

Bilarko Udalak Mahatsbilketaren 25. Festa iragartzeko kartel-lehiaketa martxan jarri dute. Aurten, jai hau Bilarren ospatuko da irailaren 16an.

Kartelean jaso beharreko testua honakoa da: “Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 25. festa / 25ª Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa ELVILLAR/BILAR 2018ko irailaren 16a / 16 de Septiembre del 2018”.

Orijinalak aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da.

Oinarriak ikusi 

HAZIk ostiralean Naturan gure kudeaketarako teoria eta praktika jardunaldian hartzen du parte

Hurrengo ostiralean, martxoaren 23an, Naturan gure kudeaketarako teoria eta praktika jardunaldia egongo da Orona Fundazioan. Basoa Fundazioak antolatzen du eta bertan HAZIk parte hartuko du. Baita ere Jaime Izquierdo izango da, Naturaren Kontserbazio Kulturalaren egilea. 

Informazio gehiago

HAZIk Arabako Errioxako Oliba Olioaren VII Festan parte hartzen du

VII Arabako Errioxako Oliba Olioaren Festa aurten Oionen ospatuko da martxoaren 17an eta 18an, Moredan. Hurrengo asteburuan (martxoak 17, 18) lurraldeko olioan oinarrituko da eta zenbait ekitaldi antolatuko dira horren inguruan: bisitaldiak, katak, umeentzako tailerrak eta Oioneko tabernetan pintxo bereziak.

HAZIk ekitaldian parte hartzen du bi udaleetxekin batera. Horrela, Oionen kalitatezko produktuen otzara bat emango da pintxo lehiaketa irabazten duenari eta olio kata bat egingo da. 

 

programa fiesta aceite 2018

Emakume ekintzaileen Igo Topaketa

Nazioarteko Emakumeen eguna dela eta, nekazaritza elikagaien naiz egurraren arloko eta landa eremuko naiz itsasertzeko emakume enpresaria edo/eta ekintzaileei zuzendutako lehenengo topaketa antolatu dugu asteazkenean, martxoak 7, Alluitza Naturan, Abadiñon.

Hauek dira helburuak:

• Emakumeok martxan jarritako ekimenak ezagutzera ematea.

• Emakumeok gure ekimen eta proiektuen garapenetarako lagungarriak izan daitezkeen esperientziak elkartrukatzea, motibazioa bilatu, kontaktuak egiten, eta beste esperientzia edo pertsonengandik gauza berriak ikastea.

• Emakumeon arteko aliantzak eta sarean lan egiteak zelan lagundu al gaituen ezagutu.

• Emakume izategatik baldintzatzen gaituzten faktoreak ezagutzea berme gehiagorekin ekiteko.

ORDUTEGIA/PROGRAMA:

15:15 HARRERA ETA AURKEZPENA: Kafea eta bizkotxoa

15:30 SARRERA: GENERO IKUSPEGITIK EKITEA: Emakume izatea zertan baldintzatzen nau ekiterakoan?

16:00 ELKAREZAGUTZEKO DINAMIKA

16:30 ESPERIENTZIA ETA IDEIEN ELKARTRUKATZEA: Hurengo emakume ekintzaileen esperientzietatik ikasi:

  • Silvia Formenti: Ekintzaile izateko jaioa, SASKIAko kide eta gure anfitrioia ALLUITZ NATURAn
  • Begoña Loizaga: Besteak beste KIMUAK enpresaren sortzailea eta ENEEK lehendakari ordea.
  • Raquel Lopez: Geldiezina, ekoizlea eta BIOLANDAREA enpresaren sortzailetako bat.

17:30/18:30 KONEKTATZEKO TAILERRA

Aurre matrikula

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. '; document.write(''); document.write(addy_text42268); document.write('<\/a>'); //-->\n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Tel: 688815045

Euskadiko 123 ekoizlek hartuko dute parte Gustoko Azokan

BECen ospatuko da martxoaren 2 eta 4 bitartean Gustoko Azokaren bigarren edizioa, nekazaritza-munduan oinarrituriko elikadura- eta gastronomia-produktuen azoka, kalitatezko eta bertakoak diren produktuen kalitatea eta jatorria mantentzen saiatuz. Aurten 275 enpresa inguru hartuko dute parte, haietariko 123 Euskadikoak.

Eusko Jaurlaritzaren eta HAZI Fundazioaren sustapena eta laguntzarekin sakon hartu du aurten NIREA filosofia. Azokaren antolaketa berritzaileak kalexkaz josiriko herri bilakatuko du lehen sektoreak gure gizartera ematen dion aberastasuna erakutsi nahian. Ekintza desberdinen bidez azokako bisitarien eta produktu bikainak eskainiz gain, landa eremua bizirik mantentzen duten pertsonen arteko topalekua sortuko da.

Informazio gehiago

Artzain Eskolatik pasa diren 270etik gora ikasleek artzaintzaren jarraipena bermatzen dute Euskadin

Arantzazuko eskolak XXI. Ikasturteari amaiera eman dio gaur, 11 ikaslerekin. Honekin 270 dira bertan diplomatu diren pertsonak, Euskadin artzaintzaren jarraipena bermatuz. Bittor Orozek,  Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak Artzain Eskolaren 21 urteko ibilbidearen bilakaera ona nabarmendu du, eta ikastetxeaz esan du “Euskadiko ardiaren sektorearen etorkizunerako giltzarria” dela.

Amaiera ekitaldian, Artzain Eskolak Makatza baserriko Pedro Gabiria eta Ines Argarate artzainak omendu ditu, bai eta Eskoriatzako Udala ere, artzainen alde egindako lanagatik.

Informazio gehiago

“Ostegun Ekintzaileen” edizio berri bat abiatu da jarduera ekonomikoak eta esperientzia berritzaileak sustatzeko

Gaur, laugarren urtez jarraian, “Ostegun Ekintzaileak” prestakuntza ibilbidea hasi da, HAZI Fundazioak bultzatuta, nekazaritzako elikagaien balio katean eta landa eta itsasertz ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatzeko. Egitasmoa hilaren azken ostegunean egiten da, eduki teoriko eta praktikoekin, ekintzailetza prozesuaren hainbat alderdi lantzeko, bai ni ekintzailea lantzeko (adimen emozionala, denboraren kudeaketa), bai gai teknikoagoak jorratzeko: azterketa ekonomikoa, marketina, komertzializazioa, etab. Gainera, saio guztietan esperientzia bat aurkezten da, erronkak eta garatutako ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatzeko, kontsultei erantzuteko eta saioetarako joaten diren lagunekin enpatizatzeko.

2018ko programa abiarazteko, saio berritzaile bat antolatu da “Adimen Emozionalaren Kudeaketa”-ri buruz; Arabako Lautadan egin da. Lehenik eta behin, tailer teoriko-praktiko bat egin da Ozaetan, eta, ondoren, saio praktikoa egingo da Arriolako Zaldi Aratz enpresan; bere liderra emozioak zaldiekin lantzen dituen emakume ekintzaile bat da. 

OSTEGUNA

Aurten, nobedade moduan, prestakuntza Euskadi osoan garatutako proiektu eta egitasmoen kokapenetan egingo da. Otsaileko lehen hitzordua osatzeko, gai ugari eskainiko dira, urtean zehar garatzeko Euskadiko Hiru Lurralde Historikoetan, arlo desberdinak lantzeko: Negozio ideia bat eraikitzea, Bizirauteko finantzak, Nire negozioaren muina eraginkortasunez komunikatu…

Parte hartzearen datu positiboak

Ostegun Ekintzaileak” proiektua 2015ean hasi zen, landa ingurunean egitasmo ekonomiko bat martxan jarri nahi zuten pertsonei begira –bai lehen sektorean bai beste edozein esparru profesionaletan–, pentsatuz orientazioa behar dezaketela negozioa martxan jartzeari edo mantendu eta hobetzeari lotutako hainbat gairi buruz. Bere helburuak dira kultura ekintzailea eta ekimena duten lagunen arteko konexioa sustatzea, identifikatutako edo eskatutako gaietan kualifikazioa eskaintzea , eta ekintzailetzaren ibilbidearen arazoak eta erronkak partekatzea. Hiru edizioetan, programa pertsonen prestakuntzarako tresna egoki gisa finkatu da, eta saioetan bete egin da parte hartzaileentzako lekua. I

az 9 prestakuntza saio eskaini ziren, 139 lagun ekintzailek parte hartu zuten, horietatik %53 emakumeak. Azken horien artean, erdiek baino gehiagok 41-55 urteko adina zuten, eta gizonezkoei dagokienez, berriz, %55 ez ziren 41 urtera iristen. Nabarmentzekoa da ikastaroetara joandako lagunen %75ek unibertsitate ikasketak dituztela. 

Brenda Linero, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak irabazi du IX. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

Brenda Linero Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea izan da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu zen atzo Mendizorrotzako Egibide Ostalaritza Eskolaren egoitzan. “Ama lurra” platera aurkeztu zuen eta 700 euroko txekea jaso. Bigarren saritua Stephanie Arango izan zen, Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikaslearentzat; “Chop txotx” izeneko platera egin zuen, eta 500 euroko diru saria jaso. Hirugarren postuan Pablo Cadavid (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola) geratu zen, eta sukaldatu zuen platera  “Erlea eta ardia”, 400 euroko txekearekin saritua.

ARGAZKIAK IKUSI

eusko label

Hainbat eskoletan irabazle izan diren partaideek final handia jokatu zuten; Aiala Ostalaritza Eskola, Bilbao Ostalaritza Goi Eskola, Cebank Gipuzkoako goi-mailako ostalaritza eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarra Ostalaritza Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ordezkari bana lehiatu ziren. Errezeta osatzeko produktu nagusiak Eusko Labela duten Euskal Baserriko Arrautza, Esnea eta eztia izan ziren.

Sari emate ekitaldian, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Asier Arrese, HAZIko zuzendaria izan ziren.

Balorazioa

Bi epaimahi egon ziren egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu zen, eta horrek %35eko balioarekin. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Luis Angel Plagaro (Sukalki Jatetxea), Julio Saenz de la Calle (Zaldiaran Jatetxea), Asier Urbina (Ikea Jatetxea),  Miguel Caño sukaldaria, Aloña Erzibengoa (CEBANCeko irakaslea) eta Julen Hornillos (Euskal Baserriko Arrautzako ekoizlea).

Lehiakideak eta platerrak

• Andoni Arranz Bárcena (CEBANC Ostalaritza Eskola). Platera: Latte cotta de miel y limón, OOBE bizkotxoa, erretako sagar krema, sagardo merengea y Idiazabal kremosoa.

• Pablo Cadavid Carrancio (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola). Platera: Erlea eta ardia.

• Stephanie Arango Jiménez (Gamarra Ostalaritzako Eskola). Platera: Chop-txotx.

• Unai Martínez de Lizarrondo Arbeo (Aiala Ostalaritza Eskola). Platera: Intxaursaltsa testuratan.

• David Rodríguez Lozano (Leioa Ostalaritza Eskola). Platera: Gorringo eta ezti erdigatzatuko kausera

• Álvaro Andrés Fernández (Galdakao Ostalaritza Eskola). Platera: Hemen haziak, zapore bereziak.

• Brenda Linero Martín (ULHI- Urrutiko Lanbide Heziketako Institutoa). Platera: Ama lurra

• Jordi Muñoz Intriago (Escuela de Hostelería Egibide-Mendizorrotza). Platera: Sifoi-ezti torrada, gorringo grina.

Euskadiko Ostalaritza Eskolen IX Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotzan ospatuko da

IX Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolan ospatuko da gaur, otsailak 20 Aurten ikasleek plater goxo bat prestatu behar dute Eusko Labela duten Baserriko Arrautza, Eztia eta Esnea produktuak erabiliz.

ARGAZKI BILDUMA

Guztiek diploma eta kalitatezko bermea duen produktuez osoturiko otzara jasoko dute. Era berean eta aurreko aurteetan bezela hiru sari egongo dira, 700, 500 y 400 eurokoak lehenengo, bigarren eta hirugarren saria. sariak Lehiaketan 8 lagunek hartuko dute parte, eskola guztietan egin diren sailkapen probetan irabazle izanik. Eskola bakoitzetik batek hartuko du parte, eta hauek izan dira ostalaritza eskolak: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola, Cebank-Goi mailako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Goi mailako Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua.

sariak

Alde batetik, ostalaritza eskoletako irakasleez osoturiko epaimahaiak alderdi teknikoa baloratuko du, zeina azken notaren %35 izango baita. Epaimahai teknikoak plateraren prestaketarekin zerikusia duten alderdiak hartzen ditu aintzat balorazioa egiteko: higienea, antolaketa, trebetasuna eta garbitasuna. Dastaketaren epaimahai profesionalak, berriz, aurkezpena, zaporea, sormena, tenperatura eta erabilitako osagaien arteko harmonia baloratu ditu. Kalifikazio hau guztirako notaren %65a da.

Epaimahian sukaldari hauek egongo dira:

• Luis Angel Plágaro:  Sukalki Jatetxea

• Julio Saenz de la Calle:  Zaldiaran Jatetxea

• Asier Urbina: Ikea Jatetxea

• Miguel Caño: Tondón Hotela Jauregia

• Alfredo García: Giez Berri

• Julen Hornillos: Euskaber 

LIFE+ Ordunte Jasangarriaren proiektuak monografiko bat argitaratu du zohikaztegien karakterizazio eta kontserbazioari buruz

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak –HAZI Fundazioak bazkide moduan parte hartu du– monografiko bat argitaratu du, zohikaztegiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko azken azterketa eta esperientziak bilduta. Habitat horren banaketa, munduan mehatxuen daudenen artean egonik, nabarmen murriztu da Europako erdialde eta hegoaldean, eta egiazki urriak dira gaur egun.

LIFEri esker, Zalama mendian (Bizkaia) dagoen zohikaztegia lehengoratzen aurrera egin ahal izan da, bere gaur egungo kontserbazio egoerari buruzko ezagutza sakondu da, horrelako habitaten inguruko teknikarien eta adituen arteko elkartrukeak sustatu dira, eta, azkenik, izaera teknikoko argitalpena editatu da.

Hamabi ataletan zehar, aditu ezagunek zohikaztegien identifikazioari, deskribapenari, berrezarpenari eta babesari buruzko ekarpenak aurkezten dituzte. Liburua batez ere Natura 2000 Sareko europar teknikari eta kudeatzaileei zuzenduta dago, habitat honen presentzia dagoen lekuetan, eta bere xedea da lortutako ezagutzak hedatzea, antzeko arazoak dituzten kokaguneetara estrapolatu daitezkeen jarraibideak eman ahal izateko.

ARGITALPENA IKUSI

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola