banner13.jpg

Berriak

Euskadiko ardoen kalitatean mahasti istorikoak duen garrantziari buruzko ikastaroa

Mahasti tradizionalak berreskuratzea eta balioan jartzea aldez aurretik egin beharreko pausoa da bai ardogintzako eskualdeen jatorrizko ezaugarriei eusteko bai nazioarteko merkatuetan arrakasta izango duen produktu erakargarri eta bakarra lortzeko.

Horixe izan da gaur Guardian izan den “Mahasti tradizionalaren defentsa, gure nortasunaren defentsa" Udako Ikastaroan aztertu den gai nagusia. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak antolatu du HAZI Fundazioaren lankidetzarekin. Mahastizaintza eta ardogintzako euskal eskualde desberdinetako ardoek ezaugarri bereizgarri horiek dauzkate, eta, hain zuzen ere, horrek egiten ditu erakargarri merkatu askotan. Berezitasun horiek lehiakortasunean eragin garrantzitsua daukaten hainbat faktoretan oinarritzen dira; horien artean, enpresen tamaina, desberdintze estrategiak eta, batez ere, ardoaren ezaugarriak.

laguardia copy

Eta azken horiek lotura argia daukate mahasti motarekin. Horixe adierazi dute ikastaroan parte hartu duten txostengileek, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Orozek ere, zeinak “laborantza tradizionalaren garrantzi historiko, sozial eta kulturala” nabarmendu baitu, “jarduera ekonomiko inportantea ez ezik ondare elementu baliotsua ere badelako”.

Sailburuordeak, gainera, "mahasti zaharren eta ardogintza tradizionalaren balio handia” azpimarratu du “zeren eta ardogintza eta mahastizaintza tradizional horrek ikaragarrizko kalitateko jatorrizko ardoak jarri baititu merkatuan, eta, aldi berean, mendeetan zehar gure lurraldea moldatu du, paisaia berezi bat osatu arte”.

Esperientzia arrakastatsuak

Ikastaroan, mahasti zaharraren berreskurapenean izandako esperientzia arrakastatsuak ezagutarazi dira; horien artean bat, Bodegas Frontonio de Aragon upategiarena, zeinak “Garaje bat, mahasti zaharrak eta amets bat: ardorik onena egitea” goiburuarekin, “ehun urtetik gorako mahats baratze txikiak” berreskuratu baititu. Upategiaren jabeek beren filosofia zein den azaldu dute: arauetan barik, beren lurrean, mahatsetan eta zentzumenetan sinestea, pertsonek pertsonentzat egindako ardo bat egiteko. Gainera, mahastizaintza eta ardogintzako eskualde historikoetan mahasti zaharren kontserbazioaren inguruan izan diren beste esperientzia batzuk ere ezagutarazi dira, hala nola Portugalgo Douro eskualdekoa, eta “terroirs” delakoen ezagutzan sakondu da, halako eskualdeak zonaldeka banatzeko oinarri gisa. Ildo horretan, Baigorriko Irulegiko Sotoko mahastiko “terroirs” edo lursail txikiak ezaugarritzeko proiektua aurkeztu da, ardoen kalitatea hobetze aldera.

Arabako Errioxako ardoetarako marketin estrategia Ikastarora joan diren 84 pertsonetako gehienak ardogintzan diharduten profesionalak dira, bai Arabako Errioxako ardoa bai txakolina egiten dutenak. Mahasti tradizionalen inguruan izandako esperientzia propioen berri emateaz gain, Arabako Errioxako ardoei dagokienez marketin estrategia bat lantzeko egiten ari den lanaren behin-behineko emaitzak jakin dituzte. Hala, estrategiari buruzko iritziak emateko aukera izan dute, sektoreko behar guztiak bilduko dituen baterako proposamen bat osatze aldera. 

 

HAZIk SmartFood Country 4.0 ikastaroa antolatzen du EHUko udako Ikastaroetan

EHUko ikastaroen barne,HAZIk Smart Food Country 4.0. ikastaroa antolatu du. SMART FOOD COUNTRY-ak, SFC-ak (Euskadiko Elikagaien balio-katearen zentzuzko digitalizaziorako Plataforma) agenteetako, erremintetako eta datuen lorpena eta bere adimen kognitibo konputazionalaren bitartez ustiapenean oinarritutako proiektu teknologikoetako ekosistema bat osatzen du.

20180628 095329

Era berean, SFC-ak aukerak identifikatzen ditu eta eta Euskadiko gastroelikadura-sektoreko sostengatutako lehia eta berrikuntza bultzatzera zuzendutako estrategiak garatzen ditu.

Gaurko egunean zehar ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan. 

HAZIko Zuzendari Teknikoa den Goio Manriqueren bideoa

PROGRAMA IKUSI

Ecogyp eta Habioseko batzordeak egin dira

Ekainean Jakan izan dira PCTEFA programako proiektu bi hauen bazkideen bilerak egin izan dira, bata basoetako habitatetan biodibertsitatea hobetzeko sustapena bilatzen duena (Habios) eta bestea hegazti nekrofagoek egiten dituzten zerbitzu ekosistemikoei balioa ematea bilatzen duena (Ecogyp).

Batzarretan proiektuen egoera finantzarioa eta administratiboa aztertu ziren. Horrez gain, ekintza teknikoak partekatu ziren, baita euren exekuzio maila aztertu ere. Kontuan hartuta egiaztatutako atzerapenak -batez ere, Habios proiektuan-, bazkideek adostu zuten proiektuak luzatzeko tramitazioarekin hastea. Horrela, proiektuek 2020ko maiatzaren arteko iraupena izango dute. 

comitejaca

FEDER-k kofinantzatzen ditu Ecogyp eta Habios, eta Pirinioetako alde bietako eragile esanguratsuak batzen dituzte, besteak beste, autonomia erkidegoak, Frantziako gobernu organismoak eta entitate pribatuak. Hazik parte hartzen du bazkide gisa, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin koordinatuta ekintzak garatzen.

1700 Eusko Label burgerrak Bilboko VI Wopatoen Estropatadan

Hurrengo igandean, ekainaren 17an Bilbon VI Wopatoen Estropatada ospatuko da. Hasiko da Deustuko Zubian eta Euskalduna Jauregian amaituko da. Bertan festa bat egingo da eta HAZIk 1700 Eusko Labeldun burgerrak eskeiniko ditu.

Lortutatko onurak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko bideratuko dira.

Cartel Estropatada 2018 conlogos

Euskadiko kalitatezko produktuak eta NIREA tailerrak Araba Euskarazen

Hurrengo igandean, ekainaren 17an Araba Euskaraz ospatuko da Argantzunen. Hizkuntzak deritzon gunean Euskadiko kalitatezko produktuak dastatu ahal izango dira:

  • Baserriko Oilasko pintxoak: 800 razio
  • Euskal Okelaz egindako burgerrak: 600 razio
  • Sasoian sasoiko barazkiak parrillan: 100 razio
  • Txingortuko ogia Eusko Labela duen Oliba Olioarekin: 100 zati

Urtero legez, pintxoen salmentatik jasotako dirua Ikastolen Elkartera bideratuko da. Horrez gain, NIREA proiektuaren baitan, tailerrak egiteko aukera izango dute haurrek.

Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

Ikasgelan eskua altxatu

HAZIk hurrengo seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko. Honen bitartez, gaur egungo eta etorkizuneko profesionalak, teknikoak eta lehen sektoreko agenteak, balio katea eta landa eremuko populazioa eta agenteak gaitzea lortu nahi da.

Horretarako, formulario bat jarri dugu beharren bat bidali nahi duen ororen eskura. Proposamenak jasotzeko epea ekainaren 15a arte egongo da zabalik.

 

  • ZER: Lehen sektore eta kate osoko formakuntza-beharrak
  • ZERTARAKO: 2018.ko bigarren seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzeko
  • EPEA: Ekainaren 15a arte
  • NOLA: Inprimaki honen bidez.
  • NORENTZAT:
    • Lehen sektorean eta landa eremuan inkorporatu nahi diren pertsonak
    • Lehen sektoreko profesionalak
    • Elkarte profesionalak
    • Nekazariiza eta Landa Garapeneko instituzioak
    • Aholku ematen duten teknikariak
    • Elikagaien enpresetako langile, teknikari eta zuzendariak
    • Landa eremuko biztanlegoa
    • Nekazal sindikatuak
    • Etab.

Euskal Okelaz egindako 1200 burgerrak eta Nirea tailerrak Euskal Eskola Publikoaren 27. Festan

Hurrengo igandean, ekainaren 3an, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 27 edizioa ospatuko da Lekeition. Bertan Euskal Okelaz egindako 1200 pintxo salduko dira bi eurotan  eta onurak Ugandako Mukwano-Lagun elkarteari helaraziko zaizkio Mugarik Gabe elkartearen bidez. Zehazki, proiektu honetan:

Ibai Built (Ibai Ikastetxea) Uganda- Bujagali, Jinja. Eskola honetan 250 haur eta beraien familien beharrak asetzen dute Klaseak elebidunak dira: lusoga (bertoko hizkuntza) eta ingelesa. https://www.facebook.com/100008171741058/videos/1962107994071573/

Era berean, Nirea tailerrak antolatuko dira egun osoan zehar.

Eusko Labelek kalitateko sasoiko produktuak eskainiko ditu 2018ko Ibilaldian Santurtzin

HAZI Fundazioak eta Ikastolen Federazioak bat egin dute, berriro, 2018 honetan ospatuko diren ikastolen bost jaietan Euskadiko kalitateko produktuak sustatzeko (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez). Lankidetza asteburu honetan hasiko da, Ibilaldiaren ospakizunarekin, igandean, hilak 27, Santurtzin. Bihotz Gaztea ikastola arduratu da jaia antolatzeaz, eta bertan hainbat ekintza egin ahal izango dira eta zenbait kontzerturekin disfrutatu. Hori guztia Euskadiko kalitateko elikagaiak eta edariak dastatuz, zeinak Eusko Labelek prestatutako txokoan erosi ahal izango diren.

Nobedade moduan, horrelako ekitaldietan eskaini ohi diren produktuez gain, aurten baserriko ogi txigortua eta parrillan egindako sasoiko barazkiak egongo dira –kuiatxoa, tomatea eta Gernikako piperrak–, Oliba Olio Birjina Estra eta Añanako Gatzarekin onduak. Produktu horiekin batera egongo dira baita ere Eusko Label haragiaren egindako burguer meatak eta Euskadiko Baserriko Oilasko pintxoak.

Guztira, aurten ospatuko diren bost jaietan, Euskadiko kalitateko produktuen presentzia zifra hauen bitartez islatu daiteke:

  • Zerri haragi guztia Eusko Label duen Baserritxerria markako produktua izango da. 1.300 kilo solomo, 650 kilo hirugihar, 350 kilo txistor eta 500 kilo txorizo.
  • Jaietako ibilbideetan kokatuko diren Eusko Label txokoetan 4.000 pintxo baino gehiago dastatu ahal izango dira baserriko oilaskorenak, eta Euskal Okelako 3.650 burguer meat.
  • Edariei dagokienez, sagardo guztia Euskal Sagardoa izango da, ardoa Arabako Errioxakoa, eta txakolina jaiak ospatzen diren lurralde bakoitzekoa.

NIREA proiektuarekin lerratutako hitzarmena

Ikastolen jaietan bertako produktua sustatzeko Hazi Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak izenpetu duten hitzarmena bat dator NIREA mugimenduarekin; horren bitartez, enpresa publikoek zein pribatuek lagundu egiten dute Euskadin lehen sektorea eta landa eta itsas ingurunea biziberritzeko.

Berez, ikastolen federazioa egitasmo horri atxikita dago, “Ikastolak: bertakoa bertan” proiektuarekin. Horren bidez, familiak sentsibilizatzea nahi da Euskadin lehen sektore bizi eta lehiakorra mantentzea lortzeko, eta landa ingurunean ematen dizkigun onurak agerian jartzeko.  

HAZIk Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataformaren Ekintza Mahaian parte hartzen du

Abian da Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataformaren Ekintza Mahaia, HAZIren partaidetzarekin.Elikak gidatutako egitasmo bat da, eta bertan parte hartzen dute elikagaien xahuketari lotutako proiektuak gartzen ari diren hainbat administrazio, enpresa eta eragilek, horien artean egonik HAZI, IHOBE, Euskadiko Elikaduraren Klusterra, Gasteiz eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza (Nekazaritza eta Osasun Publikoko Zuzendaritzak), EHU, AZTI, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioa, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea edo AUSOLAN.

Plataformaren eginkizun nagusia da euskal administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea, beharrezko ildo politikoak har ditzan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko, Euskadiko elikagaien ekoizpen, hornidura eta kontsumoaren kate osoan zehar.

Hona hemen hainbat zifra arazoaren neurria ikusteko:

  • Giza kontsumora zuzendutako elikagaien heren bat galdu edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da, urtean 1.300 milioi tona inguru. Kantitate hori munduko zerealen uztaren erdia da gutxi gorabehera.
  • Herrialde industrializatuek eta garapen bidean daudenek gutxi gorabehera elikagai kantitate berdina xahutzen dute: 670 eta 630 milioi tona urteko, hurrenez hurren.
  • 800 milioi lagunek ez dute oinarrizko nutrizio beharrak asetzeko behar besteko janari.
  • Ekoitzi baina kontsumitzen ez den janariaren karbono aztarna 3,3 gigatona CO2 da. Herrialde baten igorpenak balira, hori igorpen gehien sortzen dutenen rankingaren hirugarren postuan kokatuko litzateke, aurrean AEB eta Txina besterik ez leudekeelarik.
  • Kontsumitu gabeko elikagaiek 1.400 milioi hektarea lur okupatzen dute, landatutako azalera guztiaren %30.
  • Kalkulatzen da Europan, urtero, egoera onean dauden elikagaien alferrik galdu edo xahutzen direla, nekazaritzako elikagaien katearen maila guztietan, kontsumitzailearengana iritsi arte, eta ondoren hondakin bihurtzen dira.
  • EBko 27 estatu kideetan, urtero elikagai eta hondakinetan sortzen den galera 89 milioi tona ingurukoa da. Horrek esan nahi du biztanle bakoitzeko 179 kilo galtzen direla alferrik, eta hori produkzio prozesuan nekazaritzan sortutako hondakinak kontuan hartu gabe, edo itsasora bueltan botatzen diren arrainenak.
  • Erritmo horretan, EBn, 2020an, 126 milioi tona elikagai galduko dira alferrik. Horrek esan nahi du 2013an alferrik galdutako zifra 40 handituko dela. Alferrik galdutako 89 milioi tona elikagai horiek urteko 170 milioi tona CO2 sortzearen pareko dira.
  • Elikagaietan kontsumitu gabe geratzen den %30 hori ekoizteko, ureztatzeko baliabide hidrikoen %50 gehiago erabili behar da. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da, kilo bat behi haragi ekoizteko 5-10 tona ur erabiltzen direla.
  • Europan, kalkulatzen da etxean alferrik galtzen diren elikagaien xahuketa totalaren %42 dela, eta fabrikazio fasean %39. Gainerako sukaldaritzan (%14) eta txikizkako merkataritzan (%5) galtzen da.
  • . Europan, Espainiako etxeak dira elikadura katean gehien botatzen dutenak, baina kolektibo horrek sortutako hondakinei gehitu behar zaizkie fabrikazio prozesuetan, sukaldaritza zerbitzuetan eta banaketan galdutakoak.
  • Guztira, Espainian urtero 7.700 milioi kilo elikagai botatzen dira. Gehien botatzen duen zazpigarren herrialdea da, ekonomia aurreratuago batzuen atzetik, esaterako (10.400 milioi kilo), Frantzia (9.000 milioi) edo Erresuma Batuaren (14.400 milioi kilo) atzetik. Espainian, hondakinen %86 prozesatu gabeko produktuak dira. Hau da, erosi bezala botatzen dira. Gainerako %14a etxean bertan prestatutako janaritik dator.

Aipatu Plana martxan jarrita lortu nahi dena da Euskadik NBEK Garapen Iraunkorrari buruz ezarritako helburuak betetzea (ODS 12.3-2030. urterako, biztanleko galtzen diren elikagaien xahuketa erdira murriztea, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen mailetan, eta ekoizpen eta hornidura kateetan zehar elikagaien galera murriztea).  

Eusko Labela duten produktuen 550 poltsa banatuko dira Zegama-Aizkorrin

Aurten ere Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 550 partehartzaileek Eusko Label produktuak dituen poltsa bat jasoko dute igande honetan ospatuko den lasterketan, aurtengo bere XVI edizioan.Poltsak produktu hauek izango ditu: Euskal Baserriko Arraultzak,Eztia, Oliba-Olio Birjina Estra, Txorizoa eta Euskal Sagardoa. Trail hau Munduko Txapelketarako baliogarria da eta Skyrunner World Series Race &Continental Championships barne dago. Hemen mundu mailako hoberenak eta popularrak elkartzen dira.

Katalunia, Nafarroa, Euskadi, Andorra eta Frantziako 30 aditu elkartu dira Arantzazun basoek hartzen duten biodibertsitatea aztertu, zaindu eta nola hobetu eztabaidatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiek, HAZI Fundazioa eta Arabako eta Bizkaiko aldundien batera, GREEN proiektuan parte hartzen du. Pirinioetako naturaguneen mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta antzeko erronkak partekatzen dituzten Espainia, Andorra eta Frantziako bazkideak elkartzen ditu, haien artean egonik Pirinioetako mendiguneko eta inguruko lurraldeak zaintzea, kudeatzea eta balioa agerian jartzea.

Maiatzaren 14an eta 15ean, basoetako biodibertsitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko lantaldea Arantzazun elkartu da. Lehendabiziko egunean, lanak basoetako biodibertsitatea ezagutzeko lurralde bakoitzean erabiltzen diren metodoak partekatzera zuzendu ziren, eta helburua izan zen estandar partekatu bat definitzea, gune babestuen kudeatzaileei ingurunerik baliotsuenak identifikatzen laguntzeko.

Gaur, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, HAZI Fundazioarekin batera, azken urteetan garatu dituen ekintzak zuzenean ezagutu dira, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko basoek hartzen duten biodibertsitatea zaindu eta hobetzeari dagokionez, Euskadin ildo horretan garatu diren beste esperientzia batzuekin batera. Pirinioak biodibertsitatearen erreserba handia dira, eta bere ezaugarria da natur inguruneen eta espezie berezien dibertsitatea handia dela. Hori zaintzeko erronkari aurre egiteko, bateko eta besteko administrazioek naturagune babestu ugari ezarri dituzte, tipologia desberdinetan. Ingurune horietan lankidetza aritzeko arrazoia izan da antzeko naturaguneak daudela, habitatak eta espezieak kontserbatzeko arazoak antzekoak direla, eta ingurumena babesteko egitasmo osagarriak daudela.

txnagoa

GREEN proiektuak naturaguneen eta bertako kudeatzaileen koordinazioa indartzea nahi du:

  • Pirinioetako naturaguneen kudeatzaileen sareratzea zehaztuz
  • Naturagune bakoitzeko ezagutzak, kudeaketako praktikak eta erronkak partekatuz
  • Lehengoratze, kontserbazio edo kudeaketa ekintza espezifikoak eginez, lehentasunezko hiru gune motatan
  • Gizartea, arduradunak eta tokiko eragileak informatuz Pirinioetako biodibertsitatearen erronka bereziei buruz.

GREEN lankidetza proiektu bat da, eta finantzarioki laguntzen dute Europar Batasunak, POCTEFA-FEDER programaren bitartez, eta Ingurumen Sailburuordetzak, IHOBE-Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren bitartez. 

HAZIk kudeatzen dituen elikagai produktuen markak %7 igo dira fakturazioan 2016arekin alderatuta

Gaur goizean HAZIko zuzendaria den Asier Arresek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta HAZIko presidentea den Bittor Orozek 2017ko HAZIko Memoria aurkeztu dute eta bertan HAZI sektorea egituratzeko eta Euskadiko elikadura katea indartzeko egiten ari den esfortzuari jarraituz, 2017an  aurrerapen esanguratsuak egin direla islatzen da.

memoria

Horren adibidea sagardoaren sektorea da, izan ere, ekainean jada merkaturatu ziren Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehen botilak. Jatorri deitura duten sagardo botila guztiak bertako sagarrekin eginda daude %100ean. Berez, jatorri izendapenaren helburu estrategikoetako bat da hori: bertako sagarraren aldeko apustua indartzea eta sustatzea. Horretarako, jatorri deituraren araudiaren barruan Euskal Herriko 115 sagar mota sartu dira, izaera desberdinekoak. 2017an 1.320.000 litro bideratu dira jatorri deiturara, eta asmoa da datozen urteetan kopuru hori handitzea.

Halaber, 200 hektarea sagasti erabili dira aipatu sagardoa egiteko. Hori guztia eszenatoki partekatu bat eratzeko testuinguru baten barruan, eta lanerako espazio komun baten barruan, Euskadiko Sagardo Naturala sustatzeko. Finean, helburua da sagardoa tradizio handiko nekazaritzako produktu moduan duintzea, eta sagardoaren eta bere kalitatearen eta berrikuntzaren alde egitea, etengabeko hobekuntzarako alderdi moduan, eta sagardoaren kultura bat sortzeko estrategiaren oinarri moduan.

2017an, gainera, nabarmen indartu da Basque Label harategien proiektua, eta marka horren pean hainbat harategi ireki dira Araban, Bizkaian ea Gipuzkoan. Marka berriarekin harategi tradizionalen irudia eta kontzeptua aldatu nahi da, eta harategiek Euskal Herriko abeltzainekin eta kalitatezko produktuekin duten konpromisoaren balioa agerian jarri.

Halaber, HAZI plataforma informatikoak garatzeko egiten ari den lana azpimarratu daiteke, informazio eta kudeaketa sistemak integratzeko, abangoardia teknologikoan egongo diren tresnak eskuratu ahal izateko. 2017an lanean jarraitu dugu erakundeen arteko harremanak hobetzea lortzeko, sektoreko erakundeen arteko komunikazioen egituraketa hobetzeko, eta Euskadiko Elikaduraren Balio Katea osatzen duten enpresen kudeaketa errazteko eta lehiakortasuna hobetzeko irtenbide teknologikoak emateko.

Bittor Orozek azpimarratu duenez, une hauetan sektorea eta bere kate maila guztiak egituratzeko aukera dago, kateko guztien arteko zeharkako lankidetzaren bitartez gizarteak etorkizunean izango dituen premiei begira egiten dituen eskaerei erantzuteko. Sailburuordeak gehitu duenez “aukera bat da produktu berriak sortzeko, eraginkorragoak eta iraunkorragoak izateko, jarduera berriak sortzeko, negozio eredu berriak eratzeko eta inbertsiogileak eta nazioarteko turismoa gastronomiaren eta elikaduraren ekosistemara erakartzeko, Euskadik duen bezalako sistemara, nazioartean erreferentziazkoa baita”.

Eusko Label

2017. urtea, oro har, positiboa izan da Eusko Label markaren pean bermatutako kalitatezko produktuentzat. Aipagarriak da Arabako Patataren, Euskal Baserriko Txerriaren eta Euskal Baserriko Arrautzaren ibilbidea.

Euskal Baserriko Arrautzak hazkunde graduala izan du ekoizleei eta ekoizpenari dagokienez: erregistratu diren 17 ekoizleek 20.600.000 arrautza ekoitzi dituzte gutxi gorabehera. Produktu horretan, gainera, nabarmen handitu da produktuaren komertzializazioa HORECA kanalean.

Produktua gure baserritarrek ongizate baldintzarik onenetan hazitako oiloetatik dator, garapen harmoniatsuarekin, aire zabaleko hazkuntza sistema baten bitartez.

Arabako Patatari dagokionez, berriz, oraindik ez dago behin betiko daturik, izan ere, kanpaina indarrean dago oraindik, baina, zantzu guztien arabera, Eusko Labelarekin identifikatutako ekoizpena 3.500.000 kilo baino gehiago izango dela espero da. Azken urtean 3 nekazari berrik egin dute apustu euren patataren ekoizpena ziurtatzeko (guztira 15 dira), eta azalera %15 handitu da. Sektorean freskoan kontsumitzeko egokiak izango diren aldaera berriak garatzen eta ikertzen jarraitzen dute, baita transformazio prozesuak lantzen ere, kontsumitzaileari kalitate hobea eskaintzeko.

Euskal Baserriko Txerriaren haragia kalitate eta berme sanitario handiko produktua da, Euskadin hazi, hil eta zatikatutako animalietatik datorrena. Aire zabalean hazten dira, animaliaren ongizatea errespetatuz, eta bere produkzio fase guztiek kontrol zorrotzak betetzen dituzte, HAZIk ezarritako Erregelamenduaren arabera. 2017an zehar, erregistratutako ekoizleen kopurua %25 handitu da, eta Eusko Label kalifikazioa duten kiloak ere %12,5 gehiagotu dira. Guztira 925.000 kilo inguru ekoitzi dira.

Estimatutako fakturazio datuak

HAZIk zuzenean 3 marka publiko eta ofizial kudeatzen ditu: Eusko Label, Euskal Baserri eta Euskal Herriko Kantauriko Kontserbak (Hegaluzea eta Antxoa). 2017an produktu horien fakturazio estimatua %7 igo da 2016arekin alderatuta, hain zuzen ere 152.437.339,97 euro fakturatu dira.

Jarraian produktu bakoitzaren eboluzioa ikusiko dugu:

Eusko Label 2017: 145.035.237,14 euro, %6ko igoera. 2016: 137.014.358,09 euro.

Euskal Baserri 2017: 5.303.890,83 euro, %62ko igoera. 2016: 3.256.032,07 euro.

Euskal Herriko Kantauriko Kontserbak 2017: 2.098.212 euro, %13ko beherakada. 2016: 2.413.392 euro.

Produktu berriak

Produktu batek Eusko Label ezaugarria lortzeko prozesua neketsua da. Aurretiaz egin beharreko zeregin batzuk daude, hala nola ekoizpen eta eraldaketa sektorearen azterketak, merkaturatze kanalenak eta merkatuarenak, baita produktuaren izaera berari buruzkoak ere. Azterketa horietatik abiatuta, bere ezaugarri guztiak erregelamendu batean zehatz-mehatz definitzen dira, baita ekoizteko, merkaturatzeko, ontziratzeko eta etiketatzeko modua eta kontrol sistema ere. Une hauetan Eusko Label produktu berriak gehitzeko aukera lantzen ari da, eta hainbat barazki eta fruta aztertzen ari dira.

Horrez gain, aurki Eusko Labelekin landutako produktu berriak merkaturatuko dira: Arabako Patata aurre-egosiak; Eusko Labeleko behi haragiarekin egindako albondigak, biribilkia saltsan, haragia arrautza-irinetan pasatua, lasagna eta sukalkia; eta Ibarrako Piparrarekin egindako pipersaltsa. Eusko Labelekin egindako edo prestatutako produktuen ezaugarria da bere osagai nagusia edo nagusiak Eusko Label bereizgarria duten produktuak direla. Horrenbestez, kontsumitzeko joera berriei eta sektorearen beharrei erantzun nahi zaie.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola