banner11.jpg

Berriak

Eusko Label produktuen dastatzeak irailaren 7 eta 9 artean

Aurreko asteetan bezela, honetan ere Eusko Label produktuak dastatzeko aukera ezberdinak egongo dira. Bihar eta Nik Tri taldeak antolatuta V. Aia Orio triatloia ospatuko da bai gazteentzako zein helduentzako ere eta bertan Euskal Okelaz egindako 400 miniburger egingo dira Euskal Sagardoaz lagunduta. 

2017.ko edizioaren bideoa

Bihar ere Muntsaratzeko Jaiak ospatuko dira eta Euskal Okelaz egindako 800 burger prestatuko dira. 

Bestalde, igandean, irailaren 9an, Legutioko Jaiak dira eta Eusko Labeldun produktu desberdinen dastaketa bat egingo da: Euskal Okelaz egindako 250 mini burger, 250 pintxo oilasko izter, beste horrenbeste pintxo txerri saiheski eta 250 pintxo txahal saiheski Gernikako piperrekin Euskal Sagardoaz lagunduta. 

Pertsona langabetuentzako Prestakuntza Eskeintza Karrantzako Haranean

HAZIk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren arteko kudeaketa enkarguaren barnean, Lacteos Karrantza (TGT) enpresarekin lankidetzan, urritik aurrera, prestakuntza ibilbide bat jarriko du martxan. Helburua, eskualdeko pertsona langabetuen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea da, lan merkatura sarrera errezteko eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Esneki sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia eta gaitasunak kontutan izanda, hurrengo prestakuntza ibilbidea diseinatu da, pertsona langabetuei, lan merkatuan sartzeko eta lanbide bat gauzatzeko tresna egokiak emateko:

Elikagaien industriako mantentze-lanetako eta barne-garraioko eragiketa osagarriak

Gaztagintza

Esnea jasotzea, biltegiratzea eta aurretiko tratamenduak gauzatzea

Informazioa eta izen-emateak:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 678630247

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 625 709 916)

'Iberiar hegazti sarraskijaleak' erakusketa Iturraraneko Parketxean

Gaurtik aurrera eta urriaren bederatzirarte Iturraraneko Parketxean Iberiar hegazti sarraskijaleak' erakusketa egongo da, Ramon Aranbarri eta Mario Bregañaren eskutik, kalitate handiko hogeita hamar bat argazkiren bitartez, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak erakusten ditu.

quebranta

POCTEFA ECOGYP proiektu europarraren esparruan gauzatzen da erakusketa, HAZI eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  lagunduta, eta haren xedea da espezie horiek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak adiskidetzen laguntzea. Hegaztiek eta hegan egiteko duten gaitasunak betidanik liluratu izan ditu gizakiak, baina nekrofago edo sarraskijale direlakoak, haien elikadura-motagatik, ez dira oso gustukoak izan, eta batzuetan jazarpena edo bazterketa ere jasan izan dute. Alabaina, espezie horiek mesede handiak egiten dizkiete ekosistemei eta gizakiei. Etxeko animaliak eta animalia basatiak hiltzean sortzen den materia ustela desagerrarazten eta birziklatzen dute. Haien lanagatik ez balitz, materia hori zelaietan geratuko litzateke, eta zelaiak erabiltzea zailduko luke eta animalien artean epidemiak zabaltzen lagunduko luke. Baina ekosistemetan egiten dituzten zerbitzu horiez gainera, harrapari nekrofagoak uste duguna baino ederragoak dira. 

POCTEFA ECOGYP proiektua

Mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoa eta Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) baitan kokatutakoa. Administrazioen eta zenbait eskualderen arteko lankidetzan oinarritzen da proiektua, eta hegazti nekrofagoek eta haien habitatek Pirinioen eremuan dituzten arazoei aurre egiteko asmoz sortu zen.

Hori horrela, Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean dihardute Nafarroako Gobernuarekin, Generalitat, Arabako Foru Aldundiarekin, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO/BirdLife) elkartearekin, Catalunya-La Pedrera Fundazioarekin eta Aragoiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta Ozitania eta Akitania Berria (Frantzia) lurraldeekin, Mediterraneotik Atlantikora bitarteko arku bat osatuz, harrapari nekrofagoen populazioak modu iraunkorrean kudeatzeko espazio bat sortzeko.

“Ekosistema-zerbitzuak, harrapari nekrofagoak eta haien habitatak” ECOGYP proiektuaren aurrekontua 2,18 milioi eurokoa da, eta aurreikusten dituen ekintzen artean daude hegazti horien populazioak zer egoeratan dauden diagnostikatzeko jarduerak eta bioaniztasuna eta mendi piriniarretako baliabide naturalen ustiapen sozio-ekonomikoa bateratzeko jarduerak. Ugatza, sai zuria, miru gorria, sai arrea eta sai beltza harrapari nekrofagoak sartzen dira ECOGYP proiektuan. Hegazti enblematikoak dira, arraroak Europako beste eremu batzuetan, eta legeriak babesten ditu. Eta, hala ere, mehatxu ugariren eraginpean daude (pozoitzeak, eragozpenak habia-guneetan, elektrokuzioa eta talka, habitata hondatzea, janaria eskuratzeko aukerak…). 

Eusko Label produktuen dastatzeak aste honetan

Aste honetan Eusko Label produktuak dastatu ahal izango dira Euskadiko hainbat lekutan ere. Gaur, asteazkena 29, Olabarrian San Juan txiki ospatzen da eta bertan Eusko Labela duen hegaluzeko 600 pintxo eskeiniko dira, Gernikako piperrekin lagunduta eta Euskal Sagardoa edateko aukerarekin.

AR-LEGUTIANO 6--2008

Bihar, Zeberiaoko jaietan seEusko Labela duen txahala erreko da eta hortik 1200 pintxo aterako dira. Larunbatean, aldiz, irailaren 1ean, Eubako jaietan Eusko Labela duen oilaskoko 500 pintxo eta 250 burgerrak dastatu ahal izango dira.

Eusko Label produktuen dastatzeak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan

Asteburu honetan Eusko Label produktuak eta Euskal Sagardoa dastatzeko aukera bikainak egongo dira.

Gaur Okondok San Bartolome jaia ospatzen du eta bertan 400 hanburgesa eta Eusko Labeldun hegaluzeko beste 200 pintxo banatuko dira euro baten truke. Laudion San Roke ospatuko da eta bazkari popularra antolatuko da bertan, 5 euroren truke Eusko Labeldun haragiaz eta 140 Gernikako piper dozenekin egindako bazkaria dastatu ahal izango da.  

Bihar, abuztuak 25 eta Bilboko Aste Nagusia dela eta Eusko Labeldun Hegaluzeko 1100 pintxo banatuko dira Euskal Sagardoaz lagunduta,2.5 eurongatik. 

Elgoibarren San Bartolomé igandean ospatuko dite eta bertan Eusko Labeldun Hegaluzeko 800 pintxo banatuko dira (2 euro) eta Euskal Sagardoa (euro bat).

Eusko Labela duten produktuak Euskal jaietan

Egun hauetan Euskadiko herri askotan zaindariaren jaiak egongo dira eta leku batzutan goi mailako produktuak aukeratzen dituzte ospatzeko.  Horrela, Eusko Labela duten pintxoak eta Euskadiko goi mailako edariak dasta daitezke udalerri hauetan: 

Abuztuaren 8an, Getariako San Salbatore jaietan, Hegaluzea 1500 pintxo, txahal erreketa eta Euskal sagardoa. 

Abuztuaren 9an, Hegaluzea 700 pintxo, eta 1.300 mini burger, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan.

Abuztuaren 10ean400 pintxo txerri saiheski eta sagardoa emango dituzte dastatzera Gorlizeko San Lorentzo jaietan. Egun berean, Lekeition XII. Hegaluzealdia ospatzen da Hegaluze 700 pintxoekin. 

Lekeitioko kartela

 

HAZIren 2018ko bigarren sehilabeteko Lanerako Prestakuntza

tractor-tira

Eskuragarri dago HAZIren Lanerako Prestakuntzaren eskaintza 2018ko irailetik urtearen amaiera arte emango diren ikastaroekin. Eskaintza honekin, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eman nahi da, elikaduraren balio kateko, landa eremuko eta itsasertzeko premiei erantzuteko.

Helburu hau lortzeko, HAZIk dituen erronketako bat da nekazaritza sektoreko profesionalei, nekazaritzako elikagaien enpresei, elkarte profesionalei eta EAEko erakunde eta instituzioei Enplegurako Prestakuntza ekintzak eskaintzea.Prestakuntza ekintza horiekin asmoa da kultur kapitala areagotzea eta sektore horretan, landa ingurunean eta nekazaritzako elikagaien industriaren balio kate osoan diharduten profesionalen trebakuntza egokitzea, profesional horiek lehiakorragoak izan daitezen eta produktibitate handiagoa eta bizi kalitate hobeagoa eduki dezaten.

Prestakuntzaren eskaintza ikusi

Informazio gehiagorako, izena emateko eta eguneratzeak ikusteko, sar zaitez HAZIren LPko Web orrian.

Eusko Labela duten produktuak Euskadin ospatuko diren jaietan izango dira asteburu honetan

Abuztuko lehenengo asteburu honetan Euskadiko herri askotan jaiak ospatuko dira eta Eusko Labela duten produktuak bertan izango dira antolatutako dastaketetan, herri bazkarietan edo txapelketetan.

salbatoreakAbuztuaren 3tik 9ra arte Getariak Salbatore jaiak ospatuko ditu. Egitaraua VI. Patata-tortilla Txapelketarekin hasiko da goizeko 11etan herriko frontoian. Tortilla Eusko Labela duten Baserriko arrautzekin eginda izan behar da.

Abuztuaren 5ean Koadrillaren Eguna da eta XXII. Marmitako txapelketa egindo da. Bai txapelketak, bai ondoren ospatuko den herri-bazkariak, Eusko Labela duen Hegaluzea izango dute protagonista.

Igandean ere Zornotzako Berna auzoko jaietan Euskal Baserriko Oilaskoarekin egindako 500 pintxo dastatuko dira.

Eta Abadiñoko Gerediaga auzoko jaietan beste 500 pintxo oilasko eskainiko dituzte.

Eusko Labela duten produktuel animalia ongizateko ziurtagiria izango dute

• Orain arte animalia-ongizateko araudia zorroztasunez bete izan den arren, hemendik aurrera zeregin horretan sakondu nahi da. Horretarako, beste urrats bat egingo da, eta modu objektiboan frogatuko da alderdi hori, epe ertainerako ziurtagiri baten bitartez.

• HAZIk egingo ditu ziurtapen-lanak eta NEIKER-Tecnaliak elkarlanean jardungo du, animalia-ongizatean aditua den ikerketa-zentroa den aldetik.

Eusko Labela duten produktuek animalia-ongizateko araudia betetzeko garaian aurrera egin nahi dute, eta, ziurtagiri onartu baten bidez, modu objektiboan frogatu nahi dute alderdi hori. Hori lortzeko, HAZI eta NEIKER-Tecnalia lan handia egiten ari dira ziurtapen-estrategian, eta animalia-ongizatea ziurtatzeko prozesua garatzen ari dira animalia-jatorriko Eusko Labela duten produktu guztietarako, betiere produktu horien araudiekin eta auditoria erraztu bidezko baterako ziurtapenarekin koordinatuta.

Ziurtapen horren zereginak HAZIk egingo ditu; izan ere, Eusko Label produktuen ardura duen erakundea izanik, ziurtatzaile esperientziadunak ditu. Bestalde, NEIKER-Tecnalia, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko ikerketa-zentroa den aldetik, aditua da animalia-ongizatean, eta arlo horretako ezagutza ekarriko du. Zehazki, Eusko Labelaren araudien egokitzapenean lagunduko du, animalia-ongizatearen arloko azken ezagutza zientifikoetan oinarrituta. Era berean, Eusko Label marka publikoko ikuskatzaileak animalia-ongizatearen alderdietan prestatu eta ziurtatuko ditu, espezieetako bakoitzari dagozkion protokoloak aplikatu ahal izan ditzaten. Azkenik, ardi-aziendan, indioilar-aziendan eta gizentzeko oilaskoen aziendan protokoloak aplikatzeko garatu dituen informatika-aplikazioak lagako ditu eta gainerako aziendetarako informatika-aplikazioak garatuko ditu —batzuetan beste erakunde batzuen laguntzarekin—. Helburua da erraz eta efizientziaz egitea animalia-ongizatearen egoeraren jarraipena.

NEIKERek esperientzia eta jakintza handia du animalia-ongizatearen arloan. Azken 10 urteotan arlo horretako adituak gehitu ditu taldean, eta, hartara, animalia-ongizatea oinarri duten zenbait proiektu garatu ahal izan du, batik bat hegazti-zaintzan eta ardi-zaintzan. Nabarmentzekoa da 2011-2015 artean garatu zen Europako AWIN proiektua. NEIKERen taldea funtsezkoa izan zen ardien eta indioilarren ongizatea ebaluatzeko protokoloen garapenean. Protokolo hori, ondoren, oilaskoen ekoizpenerako egokitu da. Gainera, NEIKER buru izan da animalia-ongizatea ebaluatzeko telefono mugikorreko munduko lehen aplikazioaren garapenean.

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aditzera eman duenez, ““ekimen horri esker, Euskadin aitzindari izan nahi dugu animalia-ongizatearen arloan”” eta “Eusko Labela duten produktuen animalia-ongizateko ziurtagiriak berme handiagoa eskainiko die kontsumitzaileei, eta balioa areagotuko die kalitateko eta jatorriko zigilu publiko horren babespean dauden produktuei”.

Hauek dira ziurtatu nahi diren animalia-jatorriko Eusko Labeleko produktuak:

  • Euskal esnea
  • Euskal okela
  • Euskal esne bildotsa
  • Euskal baserriko arrautza
  • Euskal baserriko oilaskoa
  • Baserriko txerria

Eusko Labelek kontsumitzaileei kalitate-maila zorrotza eskaintzeko konpromisoa hartu du, eta produktuen jatorria eta benetakotasuna identifikatzeko aukera eman die kontsumitzaileei. Konpromiso horri esker, kalitateko ekoizpena sustatu ahal izan du eta, horrenbestez, ekoizleen lana eta sarrerak babestu ahal izan ditu, sortu zenetik gaur egunera arte.Nolanahi ere, orain, kontsumitzaileak eta salmenta-bideak informazio eta atributu gehiago eskatzen hasi zaizkie euskal nekazaritzako elikagaiei (jasangarritasuna, animalia-ongizatea, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta bestelako ezaugarriak). Animalia-ongizatearen ziurtagiriarekin, hain zuzen ere, erantzun nahi zaio eskari horri eta animalia-ongizatearen aldeko apustu handia egin nahi da.

 animalia ongizatea

Gipuzkoan jaiotako sai zuri bati GPS-GSM telemetria bidezko jarraipena

POCTEFA Ecogyp proiektuaren markoaren barruan, pasa den uztailaren 19an Gipuzkoako habi batean sai zuri baten kimua markatu zen. GPS dispositiboa jarri zitzaion, bere posizioa harrapatu eta GSM sarearen bidez transmititzen duena. Ekipoa eguzki plaka baten bidez elikatzen da.

Honen bitartez, sai honen gorabeherak jarraitu ahalko dituzte hurrengo urteetan. Izan ere, litekeena da migratzea Iberiar penintsulan eta Ipar Afrikan zehar, Sahel-en denbora batez ezarriz.

Sai zuria babes interes handiko espeziea da, hainbat populazioetan jaitsierak atzeman direlako, batez ere pozoiari eta lineekin talkei lotuta. Beste alde batetik, espezie nekrofagoa den heinean, bere presentzia oso lotuta dago abeltzaintzari.

POCTEFA Ecogyp FEDER-ek finantzatutako lankidetza proiektua da, Hazi Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hartzen dute parte, Pirinioetako autonomia erkidegoekin batera eta Frantziako bazkideekin batera.

alimoche

Getxo Dastatu, Arrasateko Hegaluze eta Txakolin Eguna, Bilboko Konpartsakide Eguna eta Barkaldoko Carmen jaietan izango da HAZI

Asteburu honetan ere HAZI zenbait tokitan izango da Eusko Label produktuak eskeintzen. Alde batetik Getxo Dastatun , Getxoko taberna eta jatetxeetatik egiten den pintxoen ibilbidean, nun parte hartzaileek  pintxoetan honako produktuetako bat erabiliko dute: Gernikako Piperra,  Euskal Tomatea,  Ibarrako Piparrak edota Euskal Baserriko Arrautza.

getxodastatu copy

Baita Hegaluze eta Txakolin Eguna Arrasaten. Bertan 500 pintxo hegaluze banatuko dira.

txakolina arrasate 

 

Bilbon, bestalde, Konpartsakide Eguna egongo da: Bilboko Aste Nagusirako motorrak berotzen hasten dira Bilboko Konpartsak ekitaldi honekin eta produktu hauek banatuko dituzte: 425 Gernikako Piper dozena, 60 Kg Euskal Tomate eta 5 l oliba-olio birjina estra. Mikel Garaizabalek 5 ardoen kata bat egingo du (Arabar Errioxako ardoak  eta Txakolinak)

konpa

Baita Barakaldoko Karmengo Jaietan txahal erreketa bat egingo da igandean, uztailak 22.

HAZI asteburu honetan Hondarribia Blues, Orioko Bisiguaren Festan eta Getxo Dastatun izango da

Asteburu honetan HAZI zenbait tokitan izango da, horien artean Hondarribia Blues, atzo hasita eta iganderarte luzaten dena. Bihar larunbata eguerdian Eusko Labeldun oilaskoa eta Gernikako piperrekin egindako 1000 pintxo eskeiniko dira, Euskal Sagardoarekin batera. 

2017ko bideoa ikusi

Bestalde, atzotik eta iganderarte Orion Bisiguaren Festa ospatzen ari da HAZI bihar izango da bertan Eusko Labeldun hegaluzearekin egindako marmitako txapelketan eta bazkari herrikoian. Igandean Eusko Labeldun hegaluzea erreko da eta 500 pintxo egingo dira.

Programa osoa ikusi

Getxon aurten VIII Pintxo Ibilbidea-Getxo Dastatu antolatuko da eta bertan parte hartzen duten jatetxeek beraien osagaien artean produktu hauek erabili behar izango dituzte: Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak eta Euskal Baserriko Arrautza.

getxodastatu

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola