banner13.jpg

Berriak

Eusko labela duten produktuak, asteburuko hainbat ekitalditan protagonistak

Basque Country Gastronomiko saria  sebastiane2  kantauri

Asteburu honetan, Eusko Labela duten produktuak dastatzeko aukera izango dugu hainbat ekitalditan. Nabarmenenak honako hauek dira:

  • Irailak 29 - Zinemaldiaren ingurunean, goi-mailako produktuekin egindako luncha Sebastiane Saria (Gehitu Elkarteak antolatua) eta Basque Country Gastronomiko Sariaren banaketetan.
  • Irailak 30 - Bazkaria Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan (Segura), afaria Euskal Herriko Sagardoaren Txapelketa Herrikoian (Azpeitia)  eta Hegaluzearen dastaketa I Euskal Kosta Krosan (Zumaia) eta Kantauri Festetan (Zierbena).
  • Urriak 1 - Txahal erreketa Murgiaren eta Iurretaren azoketan eta Euskal Herriko Pirenaika Arrazako Lehiaketan (Gernika).
  • Urriak 2 - Txahal erreketa Gangas Egunean (Zalla).

Etorri eta dastatu!

HAZIk Kilometroak festan laguntzen du

Igandean, Irailaren 24an, Oñatin, Kilometroak festa ospatuko da. Ohiko legez, Eusko Labelak bere txokoa izango du; hain justu, 2. gunean (San Martin). Txoko horretan Eusko Labela duten hainbat produktu dastatzeko aukera egongo da: Euskal Baserriko Oilaskoa parrillan, Euskal Okelaz egindako burgerrak eta lehen aldiz Eusko Labela duen hegaluzea eskainiko da.

Horrez gain, ibilbidean zehar Euskal Sagardoa eta Baserriko Txerriki ogitarteakoak salduko dira. Jai hau ere Nirea ekimen bat da, zeinen helburu nagusia euskal jendarteak gure landa eta itsas eremuarekiko duen konpromisoa sustatzea den.

Informazio gehiago

Ramón Lizeaga “Montxo”ri omenaldia

Maiatzean hil zen Ramon Lizeaga “Montxo” gazta maisuari omenaldia egin diote Arkautin Eusko Jauritzako, HAZIko eta gazta sektoreko hainbat eragilek. Omenaldia Geroa Gaurren testuinguruan egin den honako jardunaldiaren barruan gauzatu da: “Zer gazta jango ditugu euskaldunok 2030 urtean? Montxo Lizeagari omenaldi erreflexioa

Lizeaga berritzailea izan zen ardi gazta egiten eta erakutsi zuen Euskadin gazta zoragarriak egin daitezkela Idiazabal Jatorri Izendapenaz aparte. Aiako (Gipuzkoa) bere baserritik Lizeagak hainbat euskal gazten hainbat errezeta errekuperatu eta hobetu zituen; eta horregatik guztiagatik edozein gaztagilerentzat erreferente bilakatu da.

lizeaga

Jardunaldi eta omenaldian bere familiaz gain erakundeetako ordezkariak egon dira eta sektoreko hainbat pertsonek hartu dute parte, besteak beste: Ruben Valbueno (Taller Cultivo gaztategia), Leartiker (partner teknologikoa-Innotranslact proiektua), Felix Ajuria (artzaina eta Idiazabal ekoizlea eta Idiazabal J.D.ko Kontseiluko kidea), Gaztandegi Dorrea S.A., Idiazabal gazta eta beste ardi eta ahuntz gazten enpresa ekoizlea, Peio Etxaleku, Ossau-Iraty J.D.ko ekoizlea, Joseba Beitia, Oihan Txiki koop. eta Lurlaneko gerentea eta Enric Canut, gazten eta produktu gastronomikoen erosketa arduraduna eta hautatzailea, gazta aditua eta “1982ko Euskal Gazten elaborazioaren inguruko ikerketaren” egilea.

Zarautzko II NIREA Basque Label Fest

Irailaren18 eta 24 bitartean, Zarautzen, NIREA Basque Label Fest jaiaren 2. edizioa ospatuko da. Ekitaldi hori Eusko Labela duten produktuen hainbat ekoizlek eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuko dute Haziren babesarekin.Ekitaldia Nirea programaren parte da, zeinen helburu nagusia da sustatzea euskal jendarteak gure landa eta itsas eremuarekiko duen konpromezua.

Egitarauarekin hasiz, 22an, Euskal Herriko Sagardo txapelketaren semifinala ospatuko da Merkatu Plazan; larunbatean, berriz, egitarau zabala antolatu da Lege Zaharra Enparantzan plazan jarriko den karpan: Eusko Label produktuekin show-cooking-a, pintxo dastatzea, Jatorri Izendapena duten edarien dastatzea, umeentzako tailerrak, Mikel Garaizabalekin kata teatralizatua, musika… 

cata

Programa ikusi

Bestalde, ekitaldi honetan jasotako diru guztia Hotz Zarautz (errefuxiatuen eskubideen alde lana egiten duen erakundearentzat) izango da.

Eusko Label tomatea eta Arabar Errioxako ardoaren arteko senidetzea Iekoran

Igandean Iekoran ospatuko den mahats-bilketaren Arabako Errioxako 24.Festa dela eta, bihar Eusko Labela duen tomatea eta Arabar Errioxako ardoaren arteko senidetzea egingo da.

Hau da biharko egitaraua:

19:30 “Mahats-bilketa 2017” ardo lehiaketaren sari banaketa.

20:00 Eusko Labela duen Tomatea eta Arabako Errioxako ardoaren senidetzea, Iekorako plazan.

20:30 Eusko Labela duen Tomatea egindako pintxoen eta Iekorako ardoen dastaketa.

Iandean Mahats-bilketaren Arabako Errioxako 24.Festa izango da eta Karra Elejalde izango da pregoilaria. Ekitaldi ugari aurreikusten dira iganderako eta gerturatzen diren pertsonek Arabar Errioxako ardo bikainak dastatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago

Eusko Labela duen txahala Olarizuko Erromerian

Gaur, irailak 11, Gasteizen Olarizuko erromeria ospatuko da. Jai hau udako amaieraren sinboloa da eta berarekin bildutako uzta eskertzeko erritua mantentzen da. Aurreko edizioetan bezala, HAZI izango da udalerria mugatzen duten mugarrietako Udalbatzaren ibilbidearaekin hasiko den jai honetan.

Azkena Rock

 

Arratsaldeko seietatik aurrera Eusko Labela duen txahalaren dastaketa solidarioa egongo da, HAZIk eta Gasteiz Irratiak antolatuta. 1.200 pintxo salduko dira euro baten truke bakoitza eta Caritasentzako izango dira onurak.

Programa ikusi

Iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko erakusketa Donostian

Bihar, irailak 3, “Iberiar hegazti sarraskijaleak” izeneko argazki-erakusketa irekiko da Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean. Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileen lana da, eta kalitate handiko hogeita hamar bat argazkiren bitartez, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak erakusten ditu. POCTEFA ECOGYP proiektu europarraren esparruan gauzatzen da erakusketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta HAZI Fundazioak lagunduta, eta haren xedea da espezie horiek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak adiskidetzen laguntzea.

Hegaztiek eta hegan egiteko duten gaitasunak betidanik liluratu izan ditu gizakiak, baina nekrofago edo sarraskijale direlakoak, haien elikadura-motagatik, ez dira oso gustukoak izan, eta batzuetan jazarpena edo bazterketa ere jasan izan dute. Alabaina, espezie horiek mesede handiak egiten dizkiete ekosistemei eta gizakiei. Etxeko animaliak eta animalia basatiak hiltzean sortzen den materia ustela desagerrarazten eta birziklatzen dute. Haien lanagatik ez balitz, materia hori zelaietan geratuko litzateke, eta zelaiak erabiltzea zailduko luke eta animalien artean epidemiak zabaltzen lagunduko luke.

Baina ekosistemetan egiten dituzten zerbitzu horiez gainera, harrapari nekrofagoak uste duguna baino ederragoak dira. Era askotako lumak, formak eta itxurak dituzte, eta argazkiak ateratzeko hamaika aukera eskaintzen dituzte, bihar Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean irekiko den erakusketan agerian geratuko den eran. Ramón Arambarri eta Mario Bergara egileek atera dituzte mendi garaien eta mortu bakartien ikur diren espezie horien alderdi ederrenak eta misteriotsuenak biltzen dituzten argazkiak.

“Iberiar hegazti sarraskijaleak – Ekosistemen garbiketa-patruila” izeneko erakusketa zentroko aretoetan egongo da abenduaren 10era arte, eta egileek gidatutako bisita bat egin ahal izango da bihar bertan eta urriaren 1ean. Gainera, “Saien nazioarteko egunean” irekiko da erakusketa, eta ekitaldi horren xedea da espezie horiek ezagutaraztea jendeari, ekosistemen funtzionamenduan eta bioaniztasunean duten paper garrantzitsuaren berri izan dezan.

Pertsonen eta harrapari nekrofagoen arteko loturak estutzea

ECOGYP mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoa eta Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) baitan kokatutakoa. Administrazioen eta zenbait eskualderen arteko lankidetzan oinarritzen da proiektua, eta hegazti nekrofagoek eta haien habitatek Pirinioen eremuan dituzten arazoei aurre egiteko asmoz sortu zen. Hori horrela, Hazi Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean dihardute Nafarroako Gobernuarekin, Generalitat, Arabako Foru Aldundiarekin, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO/BirdLife) elkartearekin, Catalunya-La Pedrera Fundazioarekin eta Aragoiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta Ozitania eta Akitania Berria (Frantzia) lurraldeekin, Mediterraneotik Atlantikora bitarteko arku bat osatuz, harrapari nekrofagoen populazioak modu iraunkorrean kudeatzeko espazio bat sortzeko.

“Ekosistema-zerbitzuak, harrapari nekrofagoak eta haien habitatak” ECOGYP proiektuaren aurrekontua 2,18 milioi eurokoa da, eta aurreikusten dituen ekintzen artean daude hegazti horien populazioak zer egoeratan dauden diagnostikatzeko jarduerak eta bioaniztasuna eta mendi piriniarretako baliabide naturalen ustiapen sozio-ekonomikoa bateratzeko jarduerak. Ugatza, sai zuria, miru gorria, sai arrea eta sai beltza harrapari nekrofagoak sartzen dira ECOGYP proiektuan. Hegazti enblematikoak dira, arraroak Europako beste eremu batzuetan, eta legeriak babesten ditu. Eta, hala ere, mehatxu ugariren eraginpean daude (pozoitzeak, eragozpenak habia-guneetan, elektrokuzioa eta talka, habitata hondatzea, janaria eskuratzeko aukerak…).

Harrapari nekrofagoei eta haien habitatei eragiten dieten kontserbazio-arazoei aurre egite aldera, zenbait jarduera gauzatuko dira proiektu horren baitan espezie horiek ekosisteman egiten dituzten zerbitzuak ezagutarazteko, haiei buruzko sentsibilizazioa sortzeko eta balioa emateko, eta gizakien eta hegaztien arteko harremanak sustatzeko. Ekintza horietako bat da Donostian, bihartik abendura bitarte, hegazti sarraskijaleen edertasuna erakusten duen argazki-erakusketa.

Eusko Labela duen txahal errea Lekeition

Datorren larunbatean, abuztuaren 12an, XXX. Lekeitioko Baserri Eguna ospatuko da. Bertan, inguruko baserriko produktuen erakusketa eta salmenta egongo dira eta, beste urteetan bezala, aurten ere Eusko Labela duen txahal bat erreko da. Pintxoak 1,5 €tan salduko dira.

Lekua: Lekeitio, Indapendentzia Plaza.

Ordua: 10:00-15:00

Antolatzailea: Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartea.

Eusko Labela duten produktuak dastatzeko Mundakan

mundaka-festival-logo

Hurrengo egunetan, uztailak 28, 29 eta 30, Mundaka Festival The Basque Music&Cook beste edizioa ospatuko da; musika, elikadura eta surfa bat eginez. Beste urte bezala, egun hauetan kontzertuak, ekiladuren azoka, show-cooking erakustaldia, katak, tailerrak eta abar egongo da. HAZIk festan laguntzen du bi dastatze antolatuz: batetik, 29an Eusko Labela duen hegaluzeko 800 pintxo egingo dira, eta beztetik, 30ean Eusko Label haragiaz eta Gernikako piperrekin egindako 1200 hanburgesa jarriko dira salgai.

Landagune eta hiriaren arteko hurbiltzea bultzatzen duen NIREA programa ere jaialdi honetan izango da.

Programa gastronomikoa

Nekazaritzako elikagaien industria ‘blockhain’ teknologiara hurbildu da eredu ekonomiko berri gisa

Joan den ostiralean Geroa Gaur foroaren jardunaldi berri bat egin zen Arkautiko Granja Ereduan, HAZI Fundazioak antolatuta; foroaren xedea da nekazaritzako elikagaien sektorea etorkizunean bere lan egiteko moduan eragin dezaketen hainbat eszenatokitara hurbiltzea. Oraingo honetan, parte hartzaileak 'blockhain' teknologia digitalera gerturatu ziren, zeina akordio eta transakzio komertzialak eta merkataritzakoak egiteko modua iraultzera datorren.

Euskal ekoizleen eta nekazaritzako elikagaien elkarteetako hainbat ordezkari bildu ziren hitzordura, eta bat etorri ziren esatean aro digitala pixkana-pixkana sektorea eraldatzen ari dela, baina oraindik ere erronka askori egin behar zaiela aurre eta agertzen ari diren teknologietara egokitu. 'Blockchainari' dagokionez, beraien iritziz, harreman komertzialetan aukera asko ireki ditzakeen horizonte bat ireki daiteke, eta beraien produktuen kalitatearen balioan agerian jarri eta tokiko merkataritza sustatu.

'Blockchain' tresna digitalak segurtatzen du egiten diren transakzio komertzial guztiak "liburu nagusi banatu" batean erregistratzea (DLT, ingelesezko sigletan) eta horiek aldatu ezina segurtatzen du, transakzio edo datu bakoitza marka digital bakar batekin erregistratzen delako, partaide guztiek horren kopia bat dutelarik. Horrenbestez, bikoizketak, desadostasunak, itxaron denborak eta bitartekarien beharra saihesten dira, eta horrek era berean iruzurrerako aukerak ere deuseztatzen ditu.

Baina teknologia horrek ez du soilik transakzio komertzialen fidagarritasuna sustatzen. Hornidura katearen jarraipen zorrotza egiteko tresna baliagarria ere bada. Elikadurari dagokionez, edozein kate amilak zalantzan jar dezake katearen osotasunaren fidagarritasuna, kasu askotan ondorio benetan zorigaiztokoekin. Gauzak nondik datozen zehatz jakitea beti arazoa izan ohi da, bana 'blockhainekin' ia objektu guztiak markatu daitezke hatz marka bakar batekin, zeinak hasieratik produktuaren bizitza zikloa osoan jarraituko duen.

Brasilgo behi haragiarena bezalako iruzurrak, non iraungitako produktuak berrontziratu eta kimikoki makillatzen zituzten, ezingo dira egin, besterik gabe. 'Blockchain' teknologiarekin elikagaiek dituzten etapetako bakoitzaren trazabilitatea modu gardenean erregistratu ahal izango da, kontsumitzaileari ahalik eta konfiantzarik handiena emanez amaierako produktuaren inguruan, eta ekoizleei kalitatearen arauak ezagutuz lehiatzeko segurtasuna. Halaber, 'blockhain' plataformen "sare efektuak" aukera ematen dio ekoizle txikiari bere publikoaren aurrean bere gaitasunaren balioa agerian jartzeko, bitartekaririk gabe.

.

blockchain3  blockchain2  blockchain5

Eusko Labela duten produktuak dastatzeko Mundakan eta Ziekon

mundaka-festival-logo

Hurrengo egunetan, uztailak 27, 28 eta 29, Mundaka Festival The Basque Music&Cook beste edizioa ospatuko da; musika, elikadura eta surfa bat eginez. Beste urte bezala, egun hauetan kontzertuak, ekiladuren azoka, show-cooking erakustaldia, katak, tailerrak eta abar egongo da. HAZIk festan laguntzen du bi dastatze antolatuz: batetik, 28an Eusko Labela duen hegaluzeko 800 pintxo egingo dira, eta beztetik, 29an Eusko Label haragiaz egindako 1000 hanburgesa jarriko dira salgai.

Programa gastronomikoa

mahai ingurua

Beste aldetik, uztailaren 28an Zieko herrian "Arabako Errioxako IIen Enogastronomia Iraungarriaren Topaketa – Mahaiaren Inguruan" izango da.Araba Errioxako ardo bereziak doako izango diren katen bidez probatu ahal izango dira eta euskal produktu gastronomikoak dastatzeko gune desberdinak ere izango dira. Hazi ekitaldi honetan izango da parrillan egindako 700 Eusko Label duen hegaluze pintxo eta 800 hanburger eskainiaz.

Mahaiaren Inguruan egitaraua

Asteburu honetan ere Eusko Labela duen produktuen dastaketa egingo dira Garai, Astigarraga, Villabona, Lantaron, Zigoitia eta Lemoako jaietan. Lekeition, marmitako txapelketa Eusko Labela duen hegaluzearekin egingo da.

 

 

Guardian topagune enogastronomikoa

Hurrengo larunbatean, uztailaren 22an, ardoaren ibilbideak Guardian topagune enogastronomiko bat antolatzen du eta HAZIk bertan parte hartuko du ere bi Eusko Label dastaketekin, bai eguardian eta arratsaldean ere:

  • Enparantza Berrian: Eusko Label Hegaluzeko 700 pintxo (2,20€ pintxoa) 
  • San Juan Enparantzan : Euskal Okelarekin egindako 900 hanburgesa. ( 1,80€ bakoitza)  

 carteles

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola