banner9.jpg

Beatriz Garcíaren hitzaldia

 

Hitzaldia gaztelaniaz


Beatriz Garcia Zuzenbideko lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta aholkularitza juridikoaren postua betetzen du Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan.

2018. urteaz geroztik, Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipenerako Batzordeko idazkaritza teknikoko kide da, eta aipaturiko Estatutua garatzen eta inplementatzen dela zaintzeaz arduratzen da.

Bere hitzaldian, Beatriz Garciak aipatutako Estatutuaren errepasoa egiten du, eta dokumentuak nekazaritza sektoreko emakumeen garapena lortzeko egiten duen apustua aztertzen du, euren lana ikusgarriagoa eginez, ustiategietako titulartasuna eskuratzea bultzatuz eta nekazaritzako elkarteetan emakumeen parte hartzea sustatuz, bazkideen errealitatea islatu dezaten.

Nekazaritzako ustiategietan ohikoa izan da emakumeen lana familia laguntza esaten zaion horren barruan kokatzea; Jarduera horri laguntza izena bera emateak erakusten du ez dela merkataritza lantzat hartzen, eta ez dela hartzen ustiapenaren titularrarekin batera, eskubide berberekin, egindako elkarlantzat. Baina egoera hori desagertu egin behar da, Emakume Nekazarien Estatutuak esaten duen bezala: “emakumeek nekazaritzaren sektorean jasan duten bereizkeriari aurre egiteko garaia da, batik bat, profesionaltzat joak eta gizartean aintzat hartuak izateari dagokionez, baita beren eskubide profesional, sozial eta fiskalak egiaz gauzatzeari dagokionez ere”.  

Emakume Nekazarien Estatutuari buruz gehiago jakiteko:

https://www.euskadi.eus/informazioa/emakume-nekazarien-estatutua/web01-a2nekaza/eu/

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola