banner7.jpg

Hazilur: Lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko proiektuak finantzatzeko fondoa

Hazilur fondo bat da, Euskadiko lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko enpresa-ekimenak sustatzeko, HAZI Fundazioaren laguntzarekin honako hauek sustatua: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Laboral Kutxak eta Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak. Hazilur-en misioa da behar finantzarioei erantzutea, enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko eta garatzen ari diren enpresak sendotzeko. Gure helburua da aldi baterako partaidetza finantzarioa eskaintzea, gure jarduera-arloarekin zerikusia duten egitasmoetan. 

hazilur2Gure helburua, gure jardun arloari lotutako proiektu bideragarrietan aldi baterako finantza-partaidetza hartzeko aukera eskaintzea da.

Hala, Hazilur-ek partaidetza-maileguak ematen ditu, enpresen egitura finantzarioa zurkaizteko eta, zenbaitetan, haien aldi baterako bazkide minoritario ere egiten da; halaber, laguntza finantzarioa ematen du, hala nola, epe laburreko kredituentzako abalak, emandako subentzioen eragiketak finantzatzeko, eta birabalak elkarrenganako bermedun sozietateekin, zirkulatzaileak eta inbertsioak finantzatzeko. Dugun esperientzia ere onuragarri gerta dakieke gure partaidetutako enpresei, bai proiektuaren gestioari jarraipena egiterakoan bai finantza-iturri osagarriak, hala nola, subentzioak edo beste finantzazio publiko nahiz pribatu mota batzuk lortzeko aholkularitza izaterakoan.

Informazio gehiago

Berriak

  • Mundu hobea lantzeko kanpaina

    30/11/2021 Mundu hobea lantzeko kanpaina

    Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez eta Familia Nekazaritzako Batzordearekin lankidetzan, kanpaina bat jarri du abian Euskadin familia-nekazaritzak duen garrantzia nabarmentzeko. Gure nekazaritza eta abeltzaintzako profesionalen lana balioesten du, egiten duten lanaz harro dagoen sektore baten irudia transmitituz, gure ingurunea kontserbatzeko ezi...

  • 2022rako Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

    24/11/2021 2022rako Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

    HAZIk hurrengo seihilabeteko (2022ko urtarrila-ekaina) formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko. Horretarako, formulario bat jarr...

  •  Zaporeak eta kalitateak badute saria

    23/11/2021 Zaporeak eta kalitateak badute saria

    Kontsumitu Eusko Labela duten produktuak eta irabazi Gabonetako saski bat. Baimendutako harategietan bakarrik. Aurten, ohikoa den moduan, Euskadiko kalitate-bereizgarria duten elikagaiz eta edariz betetako saski bat lortu ahal izango duzu, baimendutako harategietan Eusko Label produktuak eta produktu horiekin prestatutakoak erosita. Parte hartzek...

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola