banner13.jpg

Nor gara ?

Gehiago26Hobeto 31

Itsasmendikoi, IKT eta Kalitatea Fundazioa enpresen arteko aliantzaren fruitua da HAZI. Hiru eragileok indarrak eta esperientzia batu dituzte helburu beraren alde: Euskadiko lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landa-eremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea. 

Zergatik ?

Hiru enpresa horien helburua da nekazaritzako elikagaien sektorean zerbitzurako tresna izatea, besteak beste landa-eremuaren eta itsasertzaren garapen iraunkorra, eremu horietako langileen profesionalizatzea eta produktuen kalitatea laguntzeko.

Hiru eragile horiek elkartzea urrats garrantzitsua izan da helburu horiek lortzeko bidean; izan ere, zerbitzu oso bat garatu da uztartze horri esker, adituen jakintza oinarrian duena, sektore horrek dituen beharrizanei erantzuteko.

Ekimen horren bidez, asmoa da ezaguerak partekatzea eta sinergiak baliatzea, baliozko ekarpenak, eraginkortasuna eta e?zientzia hobetzeko, bai baliabideak erabiltzerakoan eta bai egitasmo berriak martxan jartzerakoan.

 

Zertarako ?

Hiru enpresa horien helburuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren helburuak bateratzeko.

Eta, horrez gain, enpresen jardun publikoan gainjartzerik eta sakabanaketarik ez gertatzeko eta kudeaketa gardenagoa lortzeko. Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren printzipioetara egokitu beharko du, hain zuzen, kudeaketa horrek.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola