banner4.jpg

Marketin eta Egiaztapen unitatea

Marketin eta Egiaztapen unitateak hauxe du helburu nagusia: nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna laguntzea garapen iraunkorra ardatz harturik. Nekazaritzako eta arrantzako elikagaien eta produktuen balioa nabarmenduz hezurmamitzen da batez ere laguntza hori, eta horretarako, kalitatearen eta jatorrizko produktuen alde egiten dugu apustu. Eusko Label da Unitateak kudeatzen duen marka garrantzitsuena. Euskadin ekoitzi, eraldatu edota landutako nekazaritzako elikagaiak identi?katzeko eta bereizteko erabiltzen da izendapen hori.

 

Langileak: 42


Kudeaketa 6           Teknikariak  31          Administrariak  5


 

Sailak

Marketin eta Egiaztapen Unitatea aparteko hiru sailetan egituraturik dago, baina hiruren helburua bera da: sektorearen beharrizanei zerbitzu eta arreta iraunkorra ematea.

  1. Kontrola eta Egiaztapena
    HAZI erakundearen Kontrol eta Ziurtapenerako Sailaren ikuspegia da kalitate berezitua duten produktuen jatorria, kalitatea eta segurtasuna bermatzea.
  2. Sustapena eta Dinamizazioa
    Bi hauek dira Sail honen helburu behinenak: Euskadiko kalitateziurtagiria duten produktuak sustatzea eta kalitate berezituaren esparruan lehentasuna duten sektoreak eta sektore-proiektuak dinamizatzea.
  3. Kanpo-sustapena
    Orain arte Basquefoodek zituen funtzioen ardura hartu du Kanpo-sustapeneko Sailak. Hau da, Euskaditik kanpo sustatu beharreko produktuak hautatzen ditu, merkaturik interesgarrienak aukeratzen ditu eta bestelako hainbat ekintza bultzatzen ditu.

.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola