Zerbitzuak prozedura teknologikoetan

Software faktoria

Izena
Software faktoria
Deskribapena
Industria-eskema eta-metodoetan oinarritutako konponbideen eraikuntza da, industria-prozesu baten bitartez neurrira egindako eraikuntzak sortuz.

Software faktoria industria-eskema eta-metodoetan oinarritutako konponbideen eraikuntza da, industria-prozesu baten bitartez neurrira egindako eraikuntzak sortuz. Frogatutako osagaietan oinarritutako eraikuntza-prozesu honen bitartez berrerabilpen-maila handia lortzen da, eta honek, aldi berean, entregatutako produktuaren epeari eta kostuari eragiten dio.

HAZIn eraikuntza, kudeaketa eta estandarizaziorako tresna-multzoa dugu, eta honek lan-kopurua murrizten digu. Zentzu honetan, oso garrantzitsua da kodea berrerabiltzea, denbora-tarte txikiagoan eta kostu hobeekin (produktibitatea) emaitza hobeak lortzen baitira. Ezinbestekoa da, orobat, softwarearen kalitatea bermatuko duen segurtasun-politika bat.

HAZIrentzat, industria-ekoizpenak konponbide informatikoen pertsonalizatzearekin bat etorri behar du. Software faktoriak beste balio bat gehitzen die industria-sistemei, konponbideen abantailei bezeroaren beharren arabera eutsiz.
Gure web aplikazioen sortzailea (kode-sortzailea),industriako ekoizpen-prozesuaren abstrakzio-mailarik altuena da.

Hona delako hori islatzen duen adibidea:

Datuak sartzen ditut ? Aukera hautatzen dut ? Kodea lortzen dut 

 

Abantailak

Software faktoria baten bitartez garapenak bezeroari dakarzkion onuren artean honako hauek ditugu: 

  • Berme handiagoa amaierako emaitzari dagokionez.
  • Produktua sortzeko epea murriztea.
  • Kostuak murriztea, sortzeko denborak murriztearen ondorioz. 

Onura hauen eragile nagusiak frogatutako osagaien erabilera eta ISO 90001 kalitate-ziurtagiria duen ekoizpen-prozesua dira.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola