Zerbitzuak prozedura teknologikoetan

Zerbitzariak birtualizatzea

Izena
Zerbitzariak birtualizatzea
Deskribapena
Zerbitzariak birtualizatzearen helburua da zerbitzari fisikoak makina bakar batean kokatzea, sistema fisiko bat simulatzen duten VMWare tresnetan oinarritutako birtualizazio-tekniken bitartez

Zerbitzariak birtualizatzearen helburua da askotariko zerbitzari fisikoak makina bakar batean kokatzea, sistema fisiko bat simulatzen duten VMWare tresnetan oinarritutako birtualizazio-tekniken bitartez. Honela, makina baten barruan, eta aldi berean, hainbat ordenagailu (sistema eragileak) simulatzea lortzen da.

Birtualizazioak errendimendua, kudeaketa eta eraginkortasuna hobetu eta askotariko baliabideak finkatzea ahalbidetzen du. Mantentze, espazio, beharrezko gailu eta kontsumo energetikoko kostuak murrizten ditu, eta ondorioz, diru aldetik nabarmen aurrezten da. Gainera, baliabide berriak txertatzearen eta, sistemak huts eginez gero, lehengoratzearen alde egiten du.

vmware 
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola