Zerbitzuak prozedura teknologikoetan

Gako publikoko ziurtagiridun txartelaren bidezko sarbide-kontrol bateratua

Izena
Gako publikoko ziurtagiridun txartelaren bidezko sarbide-kontrol bateratua
Deskribapena
HAZIko bulego eta enpresen informazio-sistemetarako sarbide-kontrola bateratzeko sistema.

Proiektu honen helburua da,Izenperekin (ziurtapen publikoko euskal agintea) elkarlanean garatutako txartel bakarra erabiliz, HAZIren egoitza eta bulego eta enpresen informazio-sistemetarako sarbidea kontrolatzea, ziurtapen publiko, arbuio eza eta lege-baliozkotasuneko eginkizunak barne.

Sistema sendo honi esker bulego, informazio-sistema eta aplikazio informatikoetarako sarbidea bateratu ahal izatea lortzen da, gako publiko eta lege-baliozkotasuneko gailu bakar batekin. Proiektu honetan RFID (irratifrekuentzia bidezko identifikazioa) teknologia erabiltzen du gertutik sartzeko, eta Izenperekin batera garatutako honelako ezaugarriak dituen lehena da. Halaber, informazioaren segurtasunaren gaineko ISO 27001 araudiaren araberako sarbideen kudeaketaren arazoa saihesten du.

 control copy
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola