Nekazal eta arrantza sektorearen osagarria

LIFE AGROLCA MANAGER "BZA: bizitza zikloaren analisia"

Proiektuaren izena
LIFE AGROLCA MANAGER "BZA: bizitza zikloaren analisia"
Hasiera
2011
Amaiera
2014
Bazkideak

NEIKER

IK Ingeniaritza

HAZI

Deskribapena
Software espezializatuko tresna berri baten bidez nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainak iraunkorragoak izaten laguntzea eta horien lehiakortasuna areagotzea.

LIFE AGROLCA MANAGER proiektuaren helburua da software espezializatuko tresna berri baten bidez nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainak iraunkorragoak izaten laguntzea eta horien lehiakortasuna areagotzea. 1.700.000 euroko aurrekontuarekin, AGROLCA MANAGER proiektuak software bat garatuko du, azukre erremolatxa ekoizteko, eta baratzeko eta mahastizaintza zein ardogintzako ekoizpenerako.

Software horrek produktuen bizitza zikloa aztertzeko eta horien karbono aztarna zein aztarna hidrikoa aztertzeko aukera ematen du, besteak beste. AGROLCA Manager proiektuari esker sortuko den softwarea erabiltzaileen esku jarriko da web plataforma batean, eta ekoizleari aukera emango dio 15 ingurumen adierazle kalkulatzeko; hala nola karbono aztarna, aztarna hidrikoa, karbonoaren balantzea eta ekotoxikotasun potentziala. Softwarea erabiliz gero, nekazaritzaren sektorea eta nekazaritzako elikagaien sektorea iraunkorragoak izatea lortuko da, eta ekoizpenak eragindako ingurumen inpaktua minimora murriztuko da.

Helburu nagusia

Produktuen bizitza zikloa aztertzea, produktua diseinatu eta lantzen den unean erabiltzen diren baliabideen kudeaketa hobetu ahal izateko. Software horrek, halaber, hondakin gutxiago sortzen lagunduko du.

Helburu bereziak

  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei (bereziki ETEei) laguntza ematea, iraunkorragoak izan daitezen; horretarako, baliabideen erabilerarekin eta hondakinen sorrerarekin lotutako ingurumen inpaktu nagusiak kudeatu beharko dira. Aldi berean, ingurumen inpaktua murriztuko da produktuen bizitza zikloan zehar.
  • Hori lortzeko, tresna informatiko bat emango zaie enpresei, nekazaritzako elikagaien sektorean Bizitza Zikloaren Analisia (BZA) kalkulatzeko egokitutakoa. Era berean, eragin handia izango du Teknika Erabilgarri Onenekin lotutako prozesuetan.

Jarduerak

  • Baliabide naturalen eta hondakinen ekoizpen eta lanketa praktikei eta horien erabilera iraunkorrari buruzko ezagutza garatzea; eta produktuen eta ekoizpen ereduen ingurumen portaera hobetzea, BZA teknikak aplikatuz.
  • Beste sektore batzuetan dagoeneko probatuta dagoen aplikazio informatiko bat (LCA Manager) nekazaritzaren sektoreko baldintza espezifikoetara egokitzea, tresna hobetzea eta doitzea (lege eta merkatu baldintzak aintzat hartuz, sektoreko enpresen tamaina kontuan hartuz, etab.).
  • Tresnak sektorean izan dezakeen erabilera errazaren eta erabilerarako beharrezkoak diren datuen zehaztasunaren eta erabilgarritasunaren arteko oreka lortzea; nola ingurumen inpaktuen tratamendurako, hala ekoetiketatzeari dagokionez.
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean eta nekazaritzaren sektorean (baratzea eta azukre erremolatxa) tresna martxan jartzeko modua baliozkotzea.
  • Administrazioari aholkularitza eskaintzea Landa Garapeneko Planekin lotutako neurriak berrikusteko zereginean, zeintzuek ingurumenaren prebentzio eta kudeaketa neurriak txerta ditzaketen nekazaritzaren sektorean.
  • Lortutako emaitzak eskualdean, nazioan zein nazioartean hedatzea.

Espero diren emaitzak

  • Bizitza Zikloaren Analisiaren (BZA) tekniketan oinarritutako metodologia berri bat, lehen sektoreko elikagaien ekoizpen eta lanketarekin lotutako ingurumen inpaktuak murriztuko direla ziurtatzeko.
  • Ekoberrikuntza tresna bat, nekazaritzaren sektoreko enpresek erabiltzekoa, merkataritza helburuak betetzeko (ekoetiketak garatzea, karbono aztarna); betiere, ingurumen, ekonomia eta gizarte alderdiak konbinatuz.
  • Demo mailako tresna informatiko bat, proiektuan garatutako zehaztapenak beteko dituena, eskuragarri jarriko da web orriaren bitartez.
  • Proiektuaren “stakeholderretan” hedapen eta komunikazio jarduerek eragin handia izatea, eskualdean, nazioan zein nazioartean: proiektuaren ikusgaitasuna eta ezagutzaren transferentzia: dibulgazio materiala: iragarki taulak, egikaritze laburpenak, panfleto edo orri dibulgatzaileak, prentsako kanpainak, aurkezpenak (mintegiak, lan mahaiak, etab.).
  • Proiektua gauzatzea, lehen sektoreko gizarte eta ekonomia alderdiak biltzearekin eta bizitza zikloarekin lotutako ikuspegiarekin. Horri esker, baliabide naturalen erabilera iraunkorra egin ahal izango da, eta horren ondorioz, nekazaritzaren sektorean eta nekazaritzako elikagaien sektorean gauzatuko diren jarduerekin lotutako ingurumen inpaktua murriztuko da.
 

Keywords

agrolca,manager,iraunkortasuna,nekazaritzako elikagaien enpresak,software

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola