Nekazal eta arrantza sektorearen osagarria

COLGEX – Kudeaketa aurreratuko plataforma kolaboratiboa abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko, eraldaketa digitalaren bitartez eta datuan oinarritutako adimena aplikatuz

Proiektuaren izena
COLGEX – Kudeaketa aurreratuko plataforma kolaboratiboa abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko, eraldaketa digitalaren bitartez eta datuan oinarritutako adimena aplikatuz
Hasiera
2017
Amaiera
2017
Bazkideak

Limusin Hazleen Espainiako Federazioa (FECL) - lerroburua

Xaroles arrazako Apartako Behi Aziendaren Espainiako Hazleen Batasuna (UCHAE) 

Pirinioetako Behi Aziendaren Elkarteen Konfederazioa (CONASPI)

Akitaniako Blonderen Konfederazio Nazionala (CONABA)

Hazi Fundazioa azpikontratatuta doa.

Deskribapena
Xedea da Talde Operatiboko kideen zein etorkizuneko parte hartzaileen errentagarritasuna hobetzea eta iraunkortasun erreal eta egiazkoa sustatzea.

Helburu orokorra

Abeltzaintzako prozesuak kudeatzeko sistema berri bat garatzea, haragitarako behien esparruan, bereziki errentagarritasunaren azterketara zuzenduta, hainbat parametroren monitorizazio adimendunean oinarrituta (atzitzeko eta biltegiratzeko moduluak), datu horien artean egonik animaliaren karaktere funtzionalen, haragiaren karaktereen eta morfologikoen populazioa, hainbat eredu estatistiko erabiltzeaz gain (datuak prozesatzeko modulua), egoera posibleak proiektatzeko eta diziplina askoko estrategiak definitzeko, kontuan hartuta merkatu potentziala, erabilitako espazio naturalak, osasuna, animalien ongizatea eta CO2 isurketak, besteak beste.

Helburu bereziak

  • Lanerako metodologia bat garatzea, abeltzainak emandako informazioan oinarrituta eta berari zuzenduta.
  • Informazioaren erabilera sustatzea, behi ustiategien negozioaren azterketa egiteko tresna gisa.
  • Ekoizpen kate osoko kideei ezagutza transferitzea.
  • Haragitarako behin sektorean sortutako informazio guztia integratzea.

Espero diren emaitzak

  • Haragitarako behin produkzio sistemaren errentagarritasuna hobetzea.
  • Produkzio katearen maila guztietan komunikazioa, efizientzia eta berrikuntza bultzatzea, etorkizuneko lehiakortasunerako ezinbesteko oinarri moduan, nazioarteko esparruan eta are nazionalean.
 

Keywords

COLGEX,Kudeaketa aurreratua,plataforma kolaboratiboa,abeltzaintzako ustiategiK,errentagarritasuna,eraldaketa digitala

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola