Nekazal eta arrantza sektorearen osagarria

Larreen kudeaketa Gorbeiako Parke Naturalean

Proiektuaren izena
Larreen kudeaketa Gorbeiako Parke Naturalean
Hasiera
2016
Amaiera
2018
Bazkiedak

ADR Gorbeialde (Lerroburua)

Lorra Kooperatiba

“GORBEIAZPI" ABELTZAINEN ELKARTEA_ZEANURI

“UPEKOLUPETZA" ABELTZAINEN ELKARTEA_AREATZA

UBIDE ABELTZAINEN ELKARTEA

NEIKER

HAZI asoziatua da

Deskribapena
Mendiko larreen nekazaritza-ingurumeneko antolamendua eta teknologia modelizatzea, Gorbeiako mendiguneko eremu pilotuan parte hartuz, Bizkaiko aldean.

Larreen Kudeaketa proiektuaren xedea da mendiko larreen nekazaritza-ingurumeneko antolamendua eta teknologia modelizatzea, Gorbeiako mendiguneko eremu pilotuan parte hartuz, Bizkaiko aldean. Laguntzarako sistema bat garatu nahi da, mendiko larreak kudeatzeko erabakiak hartzeko garaian, kudeaketarako jokaleku egokiak proposatuz, eta kontuan hartuta bertako ahalmen ekologikoak eta erabiltzaileen beharrak, horrenbestez, landa ingurunea biziberritzen laguntzeko.

186.448 euroko aurrekontuarekin, proiektuak jarduera hauek lehenetsi ditu: larreen azalera kontserbatzea, garoaren (Pteridium aquilinum), ihiaren (Juncus effusus) eta kardua (Cirsium vulgare) bezalako espezie inbaditzaileen hedapena kontrolatuz.

Proiektuaren xedea da lankidetza eredu batzuk lortzea, mendiko artzaintza guneetako sistema sozio-ekologiko konplexu horiek antolatzeko eta kudeatzeko. Planteatutako kontserbazio ekintzen jarraipen planean oinarrituta (sektoreko abeltzain zein teknikariei prestakuntza ematea eta parte hartzea, eta ganaduan GPSa erabiltzea, planteatutako kontserbazio ekintzen aurrean duten portaera baloratzeko), Gorbeiako Mendiguneko larreen Kudeaketa Planak landuko dira, eta, aldi berean, ekintza berriak planteatuko dira, sortu daitezkeen arazoak konpontzeko. Beraz, Gestio Planak etengabe hobetzeko prozesu bat ezartzen da, berrikuntzan eta lankidetzan oinarrituta.

Helburu nagusia

Mendiko larreak kudeatzeko erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat garatzea, Gorbeiako Mendigunean, Bizkaiko aldean, kudeaketarako jokaleku egokiak proposatuz, kontuan hartuta bertako ahalmen ekologikoak eta erabiltzaileen beharrak, horrenbestez, landa ingurunea biziberritzen laguntzeko.

Helburu zehatzak

  • Antolamenduko egitura bat diseinatu eta ezartzea, parte hartzen duten eragileak fase desberdinetan inplikatzeko, lankidetzatik abiatuta, mendiko larreak kudeatzeko.
  • Mendiko larreak kudeatzeko jarraibideak definitzeko soluzio teknologikoak eskuratzea eta ezartzea.
  • Jarraipen plan bat programatzea, kudeatzeko jarraibide horiek artzaintza sistemetan duten eragina baloratzeko, helburua betetzen diren eta kausa-efektu erlaziorik dagoen egiaztatzeko, kudeaketa adaptatiboaren oinarri moduan.
  • Teknikariak eta abeltzainak prestatzea jasangarritasuna baloratzeko erabili beharreko adierazleen protokoloei buruz, baita horien oinarrizko interpretazioari buruz ere.
  • Kudeaketako jarraibideen balorazioan erabilitako adierazleen erreferentziazko balioak erabiltzea, analisi tenporal/konparatibo bat egin ahal izateko erreferentziazkotzat jotzen diren beste eskualde batzuekin alderatuta. GPS gailuen erabilera larratzen diren animaliei zabaltzea, tresna baliagarri moduan, bai abeltzainarentzat, bere abeltzaintzako ustiategiari dagokionez, bai teknikarientzat, informazio iturri baliagarria izan daitekeelako lurraldearen erabilerari dagokionez, abeltzaintzako aprobetxamenduaren alde.
  • Arazoak/interesak/beharrak garaiz detektatzea, eta azkar erantzutea.
  • Teknikarien eta abeltzainen sentsibilizazioa eta motibazioa kontserbazioari, antolamenduari eta kudeaketari buruz, larreen erabiltzaileak diren heinean.

Espero diren emaitzak

  • 2016-2020 Larreen Gestio Plana lantzea.
  • Gestio Planaren urteko exekuzioa.
  • Erakustaldiak egitea.
  • Nekazariak eta abeltzainak prestatzea.
  • Planaren dibulgazioa eta komunikazioa.
 

Keywords

larrea,kudeaketa,gorbeia Parke Naturala,

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola