Lurralde kudeaketa

Abeltzaintza estentsiboa Araban: Alor sozioekonomikoak eta ingurune-alorrak. Otsoaren eragina

Izena
Abeltzaintza estentsiboa Araban: Alor sozioekonomikoak eta ingurune-alorrak. Otsoaren eragina
Deskribapena
Arabako hainbat abeltzaintza zonaldeetan otsoaren berragertzearen aurrean sortutako gatazkaren dimentsio sozioekonomikoen eta ingurumen-dimentsioen ebaluazioa hobetzeko txostena.

Abeltzaintza Diputatuak Arabako Biltzar Nagusietan HAZIk egindako txostena aurkeztu du. Txostena, Arabako hainbat abeltzaintza zonaldeetan otsoaren berragertzearen aurrean sortutako gatazkaren dimentsio sozioekonomikoen eta ingurumen-dimentsioen ebaluazioa hobetzeko egin da. Basoko harraparien eta etxeko abeltzaintzaren arteko gatazka, bertsio eta intentsitate ezberdinetan, mundu osoan zehar agertzen da eta gatazka honek garapen historikoa dauka. Hori dela eta, ez da harritzekoa, analisi eta ikerketa ugari egin izana. Otsoaren kasuan, Europan, gatazkaren handitze bat eman da, espeziea berriro instalatu denean aurretik desagertuta egon ondoren.

Gertakari honek eragin zuzena dauka, otsoa desagertzean, erabileran harraparien aurkako defentsa mekanismoak sartu ez zituzten abeltzaintza komunitateetan, edo egungo teknifikazio produktiboak eta ekonomikoak mekanismo horien sarrera zailtzen duen kasuetan. Egoera honek hiru dimentsio ditu, gutxienez. Alde batetik, dimentsio biologikoa, otsoak bere jazarpenari aurre egiteko duen gaitasunean, bere ekologia sozialean eta demografikoan zentratua, banaketa zonaldearen aldaerak eta basa-animaliak eta ganadua elikadurarako erabiltzea baldintzatzen dituena. Beste alde batetik, alderdi sozioekonomikoa dago.

Honek harreman zuzena du nekazaritza eta abeltzaintzako sistemek otsoaren eraginari aurrean, jasateko, onartzeko edo barneratzeko duten gaitasunarekin, bai maila ekonomikoan, bai landa garapeneko bizitza kalitatearen mailan. Eta azkenik, dimentsio mitiko bat ere badago, gatazkari heltzeko jarrerak eta moduak baldintzatzen dituena. Aipatu ditugun hiru dimentsioek garrantzia izan arren, gatazkaren ezagutza koherente eta oso bat izateko, ikuspuntu tekniko eta objetibo batetik alderdi biologikoen inguruko ikerketa eta hurbilpen gehiago egin izan dira.

 

HAZIren Txostena

Zentzu honetan, HAZIk Arabako Foru Aldundiarentzat egindako txostenaren oinarria, gatazkaren dimentsio sozioekonomikoen eta ingurumenezkoen ebaluazioaren hobetzea da. Izan ere, ezin dugu ahaztu gatazka honek Euskal Herrian eragina duela XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrera. Sektoreko adierazle estatistikoak erabiliz, otsoaren eraginpean dauden lurraldeen azken urteetako aldaera ekonomikoen eta negozio aldaeren identifikazioa egin da eta harraparien eraginpean ez daudenekin alderatu dira (artzaintzarako abereak ikuiluko beste abereengadik ordezkatu izana, ustialekuen tamainaren murrizpena, errentagarritasuna…). Txostenak ondorio sozialei ere heltzen die eta abeltzainek babeserako eta zaintzarako neurriak martxan jartzeko behar duten denbora eta baliabideak kontutan hartzen ditu. Gainera, aldaketa horiek eragin ditzaketen paisai aldaketak eta hainbat habitaten progresioak gizakien erabilerarengandik baldintzatuta daudela ere azaltzen du.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola