Lurralde kudeaketa

Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa (SIGPAC)

Izena
Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa (SIGPAC)
Kideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Deskribapena
SIGPAC Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa da. Honen bidez, nekazariek eta abeltzainek azalerari lotutako laguntza komunitarioen eskaerak egiten dituzte.

Euskadin SIGPAC datuak mantentzen eta eguneratzen laguntzen dio HAZIk Eusko Jaurlaritzari. SIGPAC Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa da. Honen bidez, nekazariek eta abeltzainek azalerari lotutako laguntza komunitarioen eskaerak egiten dituzte. Honela, lursailen eta azpi-lursailen (esparruak) euskarri digitala dute eskura, definitutako bere nekazaritza- erabilera eta -aprobetxamenduekin.

Nekazaritza-lursailak identifikatzeko sistema honen abiarazteak, Estatu Kide guztiek betebeharreko eskakizun komunitario bati erantzuten dio. SIGPAC 2005eko otsailaren 1ean hasi zen erabiltzen, eta katastroa ordezkatzen du zenbait laguntza komunitario eskatzeko erreferentzi gisa, eta helburu honekin bakarrik. SIGPAC lursailetan egin daitezkeen aldaketak, ez dira aldaketa katastralak, eta ez diote jabetzaren eskubideari eragiten.

Sistema hau hurrengo datuak erabiliz sortu da: Aireko argazkiak (ortoargazki digitala), 1:5.000 eskalan, Landa-katastroaren lursailen mugaketa eta Esparruak mugatzeko lur erabileren fotointerpretazioa. Sistema abiarazi ondoren, Autonomia Erkidego bakoitzak bereganatu zuen bertako datuak mantendu eta eguneratzeko ardura, eta egun Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoa mantentzeko prozedura arautzen duen agindua, 2010eko urtarrilaren 20koa da.

Euskadiren kasuan, HAZIarduratzen da lan hauetaz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin elkarlanean. Urte hasieran argitaratzen da Euskadiko SIGPAC urte osorako, eta alegazioak aurkezteko dagokion epea arautzen da.

sigpac copy

SIGPACen gordetako informazioa

Sistema honen bitartez elementu berria sortu da: esparrua, alegia. Landa-katastroko azpi-lursailaren baliokidea izango litzatekeen osagaia da. Baina esparrua berria egin da eta zenbakizko identifikazioa egokitu zaio.

Esparrua, lursail baten barruan, nekazaritza-erabilera berdina duen lur-azalera jarraitua da. Beraz, lursail bakoitzean esparru bat edo bat baino gehiago egon daiteke bertan ematen diren labore edo labore-taldeen arabera.

SIGPAC esparru bakoitzaren identifikazioa bost osagaiez osatua dago, lehenengo laurak landa-katastroarekin bat datozelarik: Lurralde Historikoa, udalerria, poligono, lursaila eta SIGPAC esparruaren zenbakia.

Zein laguntzari eragiten die SIGPACek?

Azalerari loturiko laguntza komunitario guztiak SIGPACaren arabera aitortu behar dira: belarki-laboreak, fruitu lehorrak, nekazaritza-ingurumenekoak, nekazaritza-jarduera behar baino lehenago uztea, hobekuntza-planak, lehen instalazioa, nekazaritza-lurrak baso bihurtzea, eremu behartsuetako kalte-ordainketa orekatzailea, abeltzaintzako primak, etab.

SIGPACek laguntzen aitorpenerako tresna bezala suposatuko duen abantailarik nagusiena, lursail berean dauden nekazaritza-erabilera ezberdinen informazioa daukala da (esparrua deitu dena). Honela, nekazariak segurtasun eta berme handiagoa edukiko du kanpaina bakoitzean egiten diren kontrolekiko.

Gainera, kontrolek eragindako gertakari-gradua eta hauek laguntzetan dakartzaten zigorrak gutxiagotu egingo dira.

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola