Lurralde kudeaketa

Naturba

Izena
Naturba
Kideak

Etorlur, Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena
Interreg NATURBA egitasmoa Pasaia-Hondarribia korridorearen hirien inguruan dauden nekazaritza arazoetan zentratzen da.

HAZI  Etorlur eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena eta Lurralde Antolakuntza Departamentuekin elkarlanean ari da interreg NATURBA egitasmoan. Egitasmoa Pasaia-Hondarribia korridorearen hirien inguruan dauden nekazaritza arazoetan zentratzen da. Egitasmoak 217.000 euroko inbertsioa ekarriko du Gipuzkoan eta Europatik %75eko kofinantziazioa lortu du. Ikerketaren helburua bi helburuen arteko lankidetzarako eta bateragarritasunerako formulak bilatzea da.

Helburuak honakoak dira: aipatu korridorean beharrezkoa den hirien eta azpiegituren garapena eta landa lurzoruaren eta bertako biztanleen bizimoduaren babesa. Alor honetarako antolakuntzarako proposamenaren oinarriak finkatzen laguntzeko, gaiaren inguruko diagnosiaren eta praktika onen ikerketak eta Tolosako, Lisboako eta Murtziako bazkideekin tailer transnazionalak daude. Horrela, egun tramitatzen ari den Donostialdea-Bidasoako area funtzionalaren lurralde plan partzialaren barruan sartzeko aukera izango da.

naturba2 
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola