Lurralde kudeaketa

EAEko uretako hegazti negutar eta habiagileen jarraipena

Izena
EAEko uretako hegazti negutar eta habiagileen jarraipena
Arduraduna
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen te Lurralde Politika Saila
Kolaboratzaileak
Foru Aldundiak eta Gasteizko Udaletxea
Deskribapena
Populazioen jarraipen-sistema, muestreoen daten kudeaketa eta hauen exekutatzearen koordinazioa.

Hegazti urtarren jarraipenerako programa, negutarren kasuan, 1969. urtekoa da. Foru-aldundiek, urteetan zehar, errolda horien aldeko laguntza irregularrak eta partzialak eman arren, 2004.etik aurrera erabaki zen horien antolaketa eta finantzazioaz Eusko Jaurlaritza arduratuko zela. 

Programak ezartzen du hegazti negutarren erroldak urtarrilean egin behar direla urtero, eta habiagileenak, berriz, maiatzetik ekainera, aurrez ezarritako tokietan. Urte hauetan zehar bildutako datu-bolumenak informazio nahiko osoa bideratzen du populazioen bilakaerari buruz aztertutako hezegune bakoitzean, eta fauna-talde honen jarraipena bera, hezeguneen egoera ekologikoari buruzko adierazpena eta horiek estatu eta nazioarteko irizpideen arabera baloratzea errazten du.

Azken urteotan, EAEko hezeguneetan eta kostaldeko tarteetan, batez beste, uretako eta kostaldeko 35.000 hegazti zenbatu dira urtero, errolda-programa honen baitan.

Urtero zenbatzen diren hegaztien batezbesteko kopuruaren arabera garrantzitsuenak diren tokiak honako hauek dira: Uribarri-Ganboako urtegia (Araba), batez beste 8.000 hegazti inguru zenbatuta bertan, Abrako itsasadarra eta portua (Bizkaia), 6.000 inguru, Urdaibai (Bizkaia) eta Pasaiako kostaldeko tartea (Gipuzkoa), 3.000 inguru bakoitzean, Txingudiko badia (Gipuzkoa), 2.500 inguru, eta Salburua (Araba), 1.500 inguru. Guztira, zenbatutako hegazti guztien %85 biltzen dira toki hauetan. Espainiako gainerakoekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoak toki nabarmena hartzen du, erroldatutako hegaztien %3 bertan bizi baita, haren azalera guztizkoaren %1,5 baino ez delarik .

Informazio gehiagorako:

Euskal Autonomia Erkidegoko uretako hegazti habiagileen zentsoak

Uretako negutar hegaztien zentsoa

 
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola