Lurralde kudeaketa

EAEko eguneko tximeleten jarraipena

Izena
EAEzko eguneko tximeleten jarraipena
Arduraduna

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Kolaboratzaileak
Arabako Foru Aldundia, Zerynthia Elkartea.
Deskribapena
Biodibertsitatearen bilakaerari buruzko indize bat edo gehiago lortzea, tximeletek duten izaera bioadierazgarrian oinarrituta.

2008. urtean, EAEko eguneko tximeleten jarraipenerako programa abiatu zen Eusko Jaurlaritzak sustatuta eta HAZIren koordinaziopean. Proiektu honen azken helburua da biodibertsitatearen bilakaerari buruzko indize bat edo gehiago lortzea, tximeletek duten izaera bioadierazgarrian oinarrituta. Klimarekiko eta landarediaren tokiko osaera- eta egitura-baldintzekiko sentikortasunean datza tximeleten baldintza bioadierazgarria.

Halaber, barreiatzeko ahalmen mugatuaren eta beren bizi-zikloen iraupen laburren ondorioz, azkartasunez erreakzionatzen dute ingurumen-aldaketen aurrean. Lehenengo urtean Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera azterlan pilotu bat egin zen programaren EAEko litekeen ezarpena ebaluatzeko; horretarako, Europako hainbat herrialde eta eskualdetan finkatutakoen antzeko programa erabili zen. Azterlan pilotuak doikuntza teknikoak eta ibilbide-kopurua handitzeko beharra planteatu zituen, emaitzak epe ertainera adierazgarri izan ahal izateko.

2009. urtean, batetik, parte-hartzaileak sartu eta gaitzeko, eta bestetik, ibilbideen diseinu eta aldizkakotasunari buruzko metodologia behin betikoz ezartzeko prestakuntza-ekintzak egin ziren, momentuz, nekazaritzako sistemetako lepidopteroetan oinarriturik. 2010. urtean, Zerynthia - Tximeletak eta beren Ingurunea Babesteko Elkartea sartu da programaren antolakuntzan. Aurten programan lagundu duten boluntario-kopurua nabarmen handitzea, haren finkapen hasiberriaren seinale da.

Bakarrik hiru urtetan, hiru transektutako laginak hartzetik, hamahirutakoak hartzera pasatu da. Boluntario berriak prestatzeko helburuarekin, aurtengo ekainean, tximeletak identifikatzen ikasten hasteko tailerra eman zen berriz ere, eta oraingoan, Aranzadiren Donostiako egoitzan. Epe ertainera, estalduraren zabaltze honi esker espezie edo talderik ohikoenen joerei buruzko indize fidagarriak eskuratu ahal izango dira.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola