Landa eta itsas ingurunearen garapena

Landa Garapenerako Eskualdeko Programak 2015-20

Proiektuaren izena
Landa Garapenerako Eskualdeko Programak 2015-20
Hasiera
2015
Bukaera
2020
Deskribapena
2015-2020 Landa Garapenerako Eskualde Programen koordinazioa eta lanketa Euskadiko 18 eskualdeetan, Eusko Jaurlaritza eta Landa Garapen Elkarteekin batera.

pdrs

Plangintza estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresna bat da, Euskadiko landa-ingurunearen garapenerako 10/1998 Legean (lurraldeko funtzioaniztasuna eta oreka zaintzeko sortua) jatorria duena.

Bertan jasotzen denez "... Bereziki Euskal Herriko Landa ingurunea garatzera orientatzen diren politikek landa ingurunearen garapenerako programen forma hartuko dute".

LGP, plangintzarako tresnatzat hartuta, bi multzo nagusik osatzen dute:

  • Hasierako diagnostikoa: Aurreko programazioaren azterketa (LGP 2007-2013) eta eskualdean dauden beste plangintza batzuk izan ditugu abiapuntu.
  • Eskualdeko esparru estrategikoa: 2015-2020 aldian eskualdean garatuko den estrategia jasotzen du. Sustatu beharreko jardueretatik urte bakoitzean zein lehenetsi behar diren jakiteko erreferentziazko esparrua da, eta jarduera horiek eskualde bakoitzeko Urteko Kudeaketa Planean jasoko dira.


ezagutzaPrograma hauen helburua eskualdearen garapen integrala sustatzea da, eta horretarako, inplikatutako eragile guztiek parte hartzea eta konpromisoak hartzea, bai eta helburuak nahiz jarduera-eremuak zehaztea ere. Hau guztia eragileek

  • Argi izan dezaten zein diren landa-inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko eskualde bakoitzean identifikatutako apustu nagusiak.
  • Dinamizaziorako tresna komun bat izan dezaten, programan jasotako jarduerak abian jartzea bizkortzeko eta bermatzeko.
  • Lanerako oinarrizko dokumentua izan dezaten, landa-garapenaren alde lan egiten duten erakunde eta administrazio orotan.

LGPen lanketaren prozesuak oso parte-hartze handia izan du. Guztira 42 tailer egin ziren eta banakako 35 elkarrizketa baino gehiago eta horrek 640 eragileren partehartzea ekarri zuen, LGEetako, Eusko Jaurlaritzako eta Haziko langile teknikoez gain.

LGPen garapena Urteko Gestio Planaren bitartez egingo da, lan ildoak eta bultzatu beharreko ekintza zehatzak lehenetsiz. Horretarako, epealdi honetan, metodologia marko bat eratu da berrikuntza gisa. Bertan lantalde desberdinak osatzearen egokitasuna jasotzen da programa hauen garapen maila eta eragileen inplikazioa areakotzeko asmoz.

ENTREGAGAIAK:

 

Keywords

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola