Landa eta itsas ingurunearen garapena

AgriSpin

Proiektuaren izena
AgriSpin
Hasiera
2015ko martxoak 1
Amaiera
2018
Bazkideak

1. Knowledge Center for Agriculture, KCA (Denmark) (coordinador)

2. Dutch Southern Farmers Organisation , ZLTO (Netherlands)

3. University of Hohenheim, UHOH, (Germany)

4. Union of Chambers of Agriculture, VLK (Germany)

5. Innovatiesteunpunt, ISP (Belgium)

6. Latvian Rural Advisory and Training Centre, LLKC (Latvia)

7. ACTA (France)

8. Tuscany Region, RT (Italy)

9. ProAgria (Finland)

10. IFOAM EU GROUP (Belgium)

11. Teagasc (Ireland)

12. Cirad-UMR Innovation (France)

13. ADEPT (Romania)

14. Agricultural University of Athens, AUA (Greece)

15. HAZI 

Deskribapena
AgriSpin proiektuaren muina eskualde mailako sistemetako bitartekariak izango dira, estatu mailako erakundeak baino gehiago.

Berrikuntzak mesedegarriak dira nekazaritza-sektorearen garapen iraunkorrarentzat, baita berrikuntza-jarduera horiek garatzen diren landa-eremuarentzat ere. Berrikuntza-ekimenen jatorriak asko izan daitezke: nekazariak, aholkulariak, ikerlariak, administrazioak edo gizartea, oro har, berrikuntza-prozesu baten eragile izan daitezke, eta prozesu hori erraztuko duten bitartekariak ere egon daitezke.

AgriSpin proiektuaren muina eskualde mailako sistemetako bitartekariak izango dira, estatu mailako erakundeak baino gehiago. AgriSPIN proiektuaren helburu nagusia Europako eskualde desberdinetako laguntza-zerbitzuen eta bitartekarien berrikuntza-jarduerak sistematikoki arakatzea da. Interesa duten alderdien arteko komunikazioan eta elkarrekintzan oinarritutako irtenbide garrantzitsu gisa, proiektuaren jarduera nagusiak Bisitaldi Gurutzatuak izango dira, eta elkarrizketa eta elkarren arteko ikaskuntza sustatzeko diseinatuak daude.

AKIS (Agricultural Knowledge and Innovation Services) erakundeko profesionalek osatutako talde mistoek bisitaldiak egingo dituzte proiektuaren bazkide diren elkarteetara. Batzorde zientifiko batek aldez aurretik egindako azterketa baten bidez aurre-aukeraketa bat egingo da eskualde bakoitzean etorkizunik handiena duen eta besteentzat eredu izan daitekeen berrikuntza-esperientzia hautatzeko. Bisitaldiak egin ahala, nekazaritza-berrikuntzaren alorreko bitartekari eta laguntza-zerbitzuen nazioaz gaindiko esperientzia zabaltzen lagunduko du AgriSpin proiektuak.

agrispin

Lan ildoak:

1. Marko estrategikoa eta bilketa nahiz jarraipena egiteko gida. Historiak eta susmoak biltzea; egungo ezagupenak berrikustea; behaketarako marko bat eraikitzea.

2. Berrikuntza-jardueren ebaluaketa - Bisitaldi Gurutzatuak. Berrikuntza-sistemak praktikan aztertzea; hobetzeko jarduerak behatu, sustatu eta abiaraztea.

3. Berrikuntza eta laguntza-sistemak hobetzeko praktikarik onenak identifikatzea. Emaitzen inguruan hausnartzea; arrakastaren eta porrotaren faktoreak aztertzea; bideoak, liburuak eta erraz irakurtzeko moduko materialak sortuz ezagupen berriak partekatzea.

4. Sareak eta erakundeen inplikazioa. ‘Ingurune onuragarria’ Aholku Batzorde baten barruan txertatzea, betiere aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartzeko ahalmenarekin.

5. Zabalkundea. Mintegi eta tailerren bitartez esperientziak nazioarteko komunitate profesionalari ezagutaraztea. Interesa duten alderdiei eta, oro har, publiko guztiari, proiektuaren inguruko informazioa eskaini eta horren komunikazioa bideratzea.

6. Proiektuaren kudeaketa. Proiektuaren bazkide guztientzat lan-baldintza konstruktiboak sortzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren kudeaketa eta antolamendu-lanak egitea.

Keywords

agrispin

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola