Laguntza nekazaritzako elikagaien industriari

M16 Jack tomatea:EAEko tomateen barietate tradizionalak balioztatzea, ekoizpenean eta merkaturatzean oinarrituta

Proiektuaren izena
M16 Jack tomatea:EAEko tomateen barietate tradizionalak balioztatzea, ekoizpenean eta merkaturatzean oinarrituta
Hasiera
2016
Amaiera
2018
Bazkideak

BIHOEL (Lerro burua)

GILBE 

BARRENETXE S.COOP.

GARAIA

EROSKI

ALPA ALIMENTOS FRESCOS, S.L.

AZTI

NEIKER

HAZI kide modua doa.

Deskribapena
EAEko tomateen barietate tradizionalak balioztatzea, horiek ekoiztu eta merkaturatzea.

M16 JACK TOMATEA proiektuaren helburua da EAEko tomateen barietate tradizionalak balioztatzea, horiek ekoitu eta merkaturatzea.

Hala, barietate onenak aukeratuko dira, bi ikuspunturen arabera:

  • Kontsumitzaileen pertzepzioa. Irudian eta ezaugarri organoleptikoetan oinarrituta, barietate batzuk nabarmenduko dituzte, eta horiek merkatuan duten posizionamendua hobetuko da; eta
  • Iraunkortasunaren ikuspuntutik (ingurumenari eta ekonomiari dagokienez).

145.517 euroko aurrekontuarekin, proiektu pilotu berritzaile hau egingo da. Eta, funtsean, espero diren emaitzek izango dute pisua: EAEko tomateen barietate tradizionalen balioztatze komertziala.

Hauek dira proiektuaren ezaugarri berritzaileak:

  • Tomate barietate onenak kontsumitzaileen lehentasunen eta onespenaren arabera aukeratuko dira. Izan ere, haziak merkaturatzen dituzten etxeek, barietate berri bat merkaturatzen dutenean, ez dute kontuan hartzen kontsumitzailearen eskaera.
  • Ekoizpenetik hasi eta salmentara arteko prozesu guztiek (laboreen erabilera, uzta, garraioa, kontserbazioa, salmenta lerroko manipulazioa...) produktuaren ezaugarrietara egokitu beharko dute, eta ez alderantziz, hala egiten den arren.
  • Labore azalerak ezarriko dira, eta merkataritza banatzaile handiak (Eroski eta Uvesco) hornitzeko adina tomate tradizional lortuko da.

Helburu nagusia

EAEko tomateen barietate tradizionalak balioztatzea

Helburu espezifikoak:

  • Tomate barietateei begira kontsumitzaileek dituzten lehentasunak ezaugarritzea.
  • Tomate tradizionalen barietateen bolumen nahikoa ekoiztea, horien kalitate sentsoriala ebaluatzeko, laborearen portaera agronomikoa ezaugarritzeko eta merkataritza mailan lantzeko behar beste hazi ekoizteko.
  • Tomate barietateen kalitate sentsoriala sailkatzea, merkaturatzeko hautagai onenak identifikatzeko.
  • Merkataritza mailan ekoizteko barietate egokienak aukeratzea.
  • Merkataritza mailako ekoizpen potentziala ebaluatzea.
  • Uzta osteko erabilerak eta merkaturatze kateak produktuaren portaeran dakartzaten ondorioak ezaugarritzea.
  • Tomateen kalitate sentsoriala sailkatzea, erabilera une desberdinetan: uztatik salmentara arte. Eta kontsumitzaileen onargarritasuna eta lehentasunak finkatzea.
  • Gizarte osoari proiektuaren interesaren eta emaitza garrantzitsuen berri ematea, eta EAEko tomateen barietate tradizionalak sustatzea.

Espero diren emaitzak

  • Produktu hauen merkataritza hobirako aukerari etekina ateratzea eta material genetiko autoktonoak zuzenean kontserbatzea, eta merkataritza produktu berriak garatzeko erabiltzea.
  • Ustiategien errentagarritasuna handitzea, ekoizleek hazi autoktonoak dituztelako, hazien merkataritza etxeen hain menpe egon gabe.
 

Keywords

Tomatea,Jack,M16,euskadi

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola