Laguntza nekazaritzako elikagaien industriari

V GAMA -5. gamako produktuen garapena kalitate handiko eta Euskadiko primarioetatik abiatuta

Proiektuaren izena
V GAMA -5. gamako produktuen garapena kalitate handiko eta Euskadiko primarioetatik abiatuta
Hasiera
2015
Amaiera
2016
Bazkideak

Xardexka (lerroburua)

ESHA - Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola

Gorbeialde LGA

Urduñederra eta Ekoizpen Urduña

Urduñako Zaporeak SL

HAZI

Deskribapena
Lankidetza bidezko proiektua, etorkizunera begira negozio aukera berri bat garatzeko EAEko tokiko ekoizleentzat, euren produktuak eraldatuz V GAMA teknologiaren bitartez.

Lankidetza bidezko proiektu bat da, etorkizunera begira negozio aukera berri bat garatzeko EAEko tokiko ekoizleentzat, euren produktuak eraldatuz V GAMA teknologiaren bitartez. Soluzio horrek balioa eransten die produktuei, eta gaur egungo kontsumo beharretara hobeto egokitzea ahalbidetzen die.

Dastatzearen helburua izan da frogatzea tokiko produktuek eta ekologikoek euren kalitatea eta ezaugarri organoleptikoak mantentzen dituztela, transformazio eta ontziratze prozesu zaindu baten ondoren.

V Gama da kalitate handiko produktu prestatu batek hartzen duen izena kalitate, iraunkortasun eta osasun kontrolik zorrotzenak gainditu eta gero, elikadura gaietan indarrean dagoen legediaren arabera. Plater prestatu batek lortu dezakeen kalitatearen maila gorena da.

Helburu orokorra

Aukera berriak sortzea EAEko bertako produktuak eta ekologikoak zirkuitu laburreko merkatura irteteko, produktuen berrikuntzan eta komertzializazioan oinarrituta, kontsumitzeko joera berriak kontuan hartuta.

Helburu bereziak

  • Tokiko produktuen inguruan dauden behar errealei erantzutea, produktu eta merkatu berriak esploratuz.
  • Kalitatezko produktu ekologikoetan zein tokikoetan berritzea, kontserbazioko erabateko bermearekin.
  • Produktu aukera berriak sortzeko eta tokiko merkatuetan komertzializatzeko proiektua.

Espero diren emaitzak

  • Merkatu nitxo berriak irekitzea.
  • Eragile desberdinen arteko lankidetza proiektu bat garatzea, gastronomiaren, tokiko produktuaren, produktu ekologikoaren, V Gamaren eta turismoaren inguruan.
  • Euskal gizartea V Gamako produktuei buruz informatzea, aurrez prestatutako produktuen inguruko hainbat gai desmitifikatuz eta zalantzak argituz.
 

Keywords

V gama,produktuak,kalitatea,Euskadi,primarioa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola