Konponbide teknologikoak

Itsas eta Angularen Arrantzako Baimenen izapidetzea

Izena
Itsas eta Angularen Arrantzako Baimenen izapidetzea
Deskribapena
Itsas (urpekoa eta ur gainekoa) eta Angularen (oinez eta ontziz) Arrantzako Baimenen kudeaketa.

Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da Itsas (urpekoa eta ur gainekoa) eta Angularen (oinez eta ontziz) Arrantzako Baimenak kudeatzen dituen organo eskuduna.

1998. urtearen amaieran hasi ziren Itsas Lizentziak ematen, eta Angularenak, ordea, 2003.ean. Baimen hauek kudeatzeko erabilitako sistemak zuen arazorik handiena zen, izapide guztiak leihatilan egiten zirela, horren jabetzaren egiaztagiriak salbu, postaz bidaltzen zirelako.

2006. urtean gaur egun jada martxan dagoen plan bat prestatu zen, eskabide guztiak era automatizatuan izapidetzeko eta hiru helburu lortzeko:

  • Hiritarrari horren izapidetzea Internet bidez kudeatzeko aukera eskaintzea.
  • Barne hartutako ordainketak egiteko prozesu automatizatua txertatzea, Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidea eta SIPCA (Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integratua) erabiliz.
  • Dokumentazioa (NAN, ontzien erregistroa, harrapaketa-koadernoa, patroi tituluaren iraungitasuna...) kudeatzeko sistema bat lantzea, balio-denbora eta iraungitzeak barne hartuko eta urrutitik (fax, e-posta, posta arrunta,...) jakinarazitako eguneratzeak onartuko lituzkeena.

 

 

barco

'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola'

Une honetan, arrantza-lizentzia hauek eskatzen duten hiritarrek, bulegoetara inoiz ez joateko aukera izan dezakete eta funtzionarioak kudeaketan esku hartu gabe izapidetzen da dena. Sistema automatizatua eta ohiko leihatila-sistema egon arren, gaur egun urtean egiten diren 12.000 izapidetzeen %50, bitarteko telematiko informatizatu eta automatizatuen bidez egiten da.

Itsas arrantzako eta angula arrantzako baimenak web orria

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola