Konponbide teknologikoak

Ustiapenen erregistroa

Izena
Ustiapenen erregistroa
Deskribapena
Nekazaritza-ustiapenen erregistroa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuaren Informazio-oinarririk osoena da.

Nekazaritza-ustiapenen erregistroak nekazaritza eta abeltzaintzaren (REGA, Abeltzainen erregistroa) egiazko egoera islatzen du. Honako zerbitzuak ahalbidetzen ditu: 

  • Datuekin azterlanak egitea.
  • Administrazioari lehen sektorearen inguruko erabakiak hartzeko informazioa ematea.
  • Era guztietako laguntzak sortzeko informazioa bideratzen du. Informazio hau administrazioan egindako izapide ezberdinen bitartez biltzen da (hau da, NPB deklarazioa, deklarazio ezberdinak edo laguntza-eskabideak...), eta datu hauei, gainera, REGArenak (Abeltzainen erregistroa) gehitzen zaizkie. 

Honek, uneoro ustiapenen ekonomia arloko egoerari buruzko informazio zehatza (ustiapenen datu ekonomikoak, marjina gordina, marjina garbia, UDE...) zein espezie ezberdinen inguruko abeltzaintzako datuak izatea ahalbidetzen du, banakako identifikazio-erregistro eta abereen mugimenduen erregistroez baliatuta, espezieen arabera identifikazioa banakakoa edo multzo eta/edo taldeka egingo delarik.

registro copy 
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola