Konponbide teknologikoak

Ardi-azienden giden kudeaketa web bidez

Izena
Ardi-azienden giden kudeaketa web bidez
Deskribapena
Abeltzain guztien eskura dagoen eredua nekazaritzako eskualde-bulego (NEB) guztietan, bai eta ustiapenerako baimendutako albaitari guztien aplikazio informatikoetan ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak HAZIk garatutako aitorpen-eredua aurkeztu du. Abeltzain guztien eskura dago eredu hori nekazaritzako eskualde-bulego (NEB) guztietan, bai eta ustiapenerako baimendutako albaitari guztien aplikazio informatikoetan ere. Horiek betetzeko behar duten laguntza eta aholkularitza eman ahal izango dizkiete albaitari horiek abeltzainei.

Izapide hau Internet bidez egin ahal izango da orri honetan sartuz, eta “On-line izapideak” aukera edo zuzenean Behi-azienda sakatuta. Modalitate honi esker etxetik egin ditzake abeltzainak izapide hauek.

Abeltzain guztiei tresna honetan sartzeko dagozkien erabiltzailea eta pasahitza jakinarazi zaizkie, dagoeneko.

Ustiapenean murrizketarik ez badago eta legez eska daitezkeen gutxieneko baldintzak betetzen baditu, aplikazio informatikoak dokumentazioa egingo du. Izapide hau sistema honen bitartez egiteak ez dio abeltzaintzarentzat kostu edo tasarik sortuko.

Nabarmendu behar da aplikazio honek segurtasun-protokolo bat betetzen duela, eta horretarako sarbidea https motakoa dela. Aldaketa hau ez dio erabiltzaileari esfortzu handiagoa eskatuko, bai ordea, segurtasunez nabigatzeko bermea eman.

 ovino copy
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola