LIFE -Europako Proiektuak

LIFE BACCATA

Proiektuaren izena
LIFE BACCATA
Hasiera
2016-09-01
Amaiera
2020-12-31
Bazkideak

Santiago de Compostelako Unibertsitatea (Koordinatzailea), CESEFOR, Gaztela eta Leongo Junta, Gipuzkoako Foru Aldundia eta HAZI.

Deskribapena
LIFE BACCATAren xedea da Kantauri Mendilerroko hagin basoak kontserbatzea eta lehengoratzea.

Logo LIFE BACCATA 1 idioma euskera

Proiektuaren gai edo hari nagusia da hagin basoak sustatzea (“9580* Taxus baccata-ren mediterranear basoen lehentasunezko habitata), lehengoratzeko, landatzeko eta presioak edo arriskuak desagerrarazteko ekintzen bitartez. Helburuen arten dauka halaber habitataren identifikazioa eta karakterizazioa hobetzea, espezialisten eta kudeatzaileen artean adostasunak lortuta. 

tejo

Ekintza nagusiak hauek dira:

C1 Germoplasmaren bilketa

Populazio emaileak identifikatzea, ex situ kontserbatuko den erneketarako materiala biltzeko eta proiektuaren beste ekintza batzuetarako landareak sortzeko.

C2 Habitata hobetzea

“Matriarkak” argitan jartzeko basogintza lanak, hazi ekoizpena errazteko, eta bakanketa tratamendu luzeagoak masak aukeratzeko, haginari eta berarekin dauden beste espezie batzuei mesede egiteko. Picea abies-en eta beste espezie batzuen baso berritzeen kaltean egiten dira, bai eta zuhaitz autoktonoen kaltetan ere, kasu zehatz batzuetan.

C3 Landaketak

Pagoetako KBEan zentratzen da, hiru landaketa motaren bitartez:

  • Landaketa trinkoak. Gaur egun soilduta dauden guneak zuhaizti bihurtu (soilguneak).
  • Landaketa sakabanatuak. Hagin eta espezie laguntzaileen multzoak landatzea ordezkaritza txikiagoko eremuetan.
  • Haginez egindako heskai mistoak landatzea. Hagin multzoen artean konektibitatea hobetzeko.

C4 Belarjaleen kalteen kontrola

Esan nahi du itxiturak jarri behar direla herbiboriak haginak lehengoratzeko arazoak eragiten dituen guneetan.

C5 Suteak prebenitzea

Ekintza hau Gaztela eta Leonen eta Galizian garatzen da, sutea presio faktore garrantzitsua direlako hagin basoentzat.

C6 Habitataren aniztasun genetikoaren kontserbazioa

Helburua da C1 ekintzak bildutako germosplama kontserbatzea, laginen azterketa genetikoak egitea, Gipuzkoan espezializatutako arboretoak sortzea eta Baso Kontserbazio Genetikorako Unitate batzuk definitzea, EUFORGEN programa europarrean integratzeko.

Jarraipena eta azterketak

LIFE proiektu guztiak bezala, honetan ere jarraipenak egin behar dira ekintzen emaitzak hainbat ikuspegitatik baloratzeko: habitataren hobekuntza, ondorio sozioekonomikoak, ekosistemen zerbitzuak lehengoratzea eta emaitzen garrantzia Europa mailan.

Komunikazioa

Ekintzen atal hau garrantzizko atala da LIFE proiektuetan, eta bertan sartzen dira bai zabalkunde ekintzak, zeinek Pagoetako eta Aralarko instalazioen laguntza edukiko duten, bai webgune bat eta zabalkunde ekintzak, eremu lokalean, eskualdekoan eta Europan lortutako emaitzen eta proiektuari egin zaizkion jarraipenen berri emateko.

 

Keywords

life bacatta texu

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola