LIFE -Europako Proiektuak

LIFE IREKIBAI

Proiektuaren izena
LIFE IREKIBAI
Hasiera
16/07/15
Amaiera
20/12/31
Bazkideak

Gipuzkoako Foru Aldundiak (Koordinatzailea)

Gestión Ambiental de Navarra

Uraren Euskal Agentziak

HAZI

Deskribapena
LIFE IREKIBAI proiektuak Euskadik eta Nafarroak partekatutako ibaien konektibitatea hobetzera zuzenduta dago.
WEB ORRIA: https://www.irekibai.eu/eu/

Proiektu honen xedea da Kantauri Itsasoko ertzeko ibai guztiek dituzten arazo nagusiei buelta ematea: ibaien zatiketa.

Hainbat faktore historiko eta geografiko direla eta, eremu honetan ibaietan oztopo asko pilatzen da eta oztopo horiek haien jarraitutasuna eteten dute. Esan daiteke Kantauriko ibaiek ibilbidea laburra dutela, hamar bat km-koak, beraz, proiektuak hartzen duen ingurunean oztopoen dentsitatea handia izan ohi da, ibaietan kilometro bakoitzeko oztopo gaindiezin bat baino gehiago ere aurkituta.

Horren ondorioz, ekosistemak aldatu egiten dira eta espezie sentikorrenak (ugaztun erdiakuatikoak eta arrainak) leku txikiagoan agertzen dira banatuta edo modu zatikatuan. Arazo horrek, espezieen bakartze genetikoarekin eta bakartze horri lotutako ondorioekin batera, arriskuan jartzen du bai haien jarraitutasuna, bai bere onera etortzeko edo beste presio batzuei aurre egiteko gaitasuna, eta larriki murrizten du haien erresilientzia.

Ibaietako oztopoak, beraz, oso garrantzitsuak dira Kantauri aldeko Natura 2000ko guneen kudeaketan, eta Ibai erako Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planen jardute ildo nagusia dira.

Lan ildo nagusia izan dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan Ibaien kudeaketan erantzukizuna duten Administrazio Publikoetan. Azpimarratzekoa da bere eremu partekatua, izan ere, lurralde bakoitzean egiten den lan sistematikoari azken urteetan lurraldeen artean egin diren lankidetza proiektuak gehitu behar zaizkio.

Arrazoi horregatik, bi ibai arro partekatu hartu dira proiektuaren eremu gisa: Bidasoa ibaiarena eta Oria ibaiarena.

Testuinguru horretatik eta aurretik egindako lanetatik sortu da proiektuaren helburu orokorra: Bidasoa eta Oria ibai arroetan dauden Natura 2000 guneetan dauden Europar Batasunaren Interesekoak diren ibaietako habitat eta espezieen zaintza egoera hobetzea (eranskineko taulan agertzen dira).

Ideia nagusi hori honako helburu espezifikoetan gauzatzen da:

  • Oztopoak iragazkor bihurtzeko, habitatak lehengoratzeko eta kalteak zuzentzeko jarduketen bitartez, ibai ibilbide hauek lehengoratzea, kostu/onura erlazioaren ikuspegitik onuragarrienak direla jo baitira: Leitzaran ibaia (Oria ibai arroa) eta Bidasoa ibaia (C ekintzak)
  • Bide horiek kudeatu eta lehengoratzeko moduak gehiago ezagutzea (D ekintzak).
  • Proiektuaren emaitzak zabaltzea eta jendea oro har sentsibilizatzea, gure ibaiek ingurumenaren aldetik ematen dituzten balio eta zerbitzuen gainean (E1 ekintza).

Aurkezpenaren argazkiak ikusi

Inturia eraisteko hirugarren fasea from Fundación HAZI Fundazioa on Vimeo.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola