INTERREG SUDOE

SUDOE Plurifor

FEDERplurifor copy copy copy

Proiketuaren izena
SUDOE Plurifor
Haisera
2016ko uztaila
Amaiera
2019ko ekaina
Bazkideak

EFIAtlantic-European Forest InstituteINRA BordeauxInstituto Superior de Agronomia-ISA, Instituto Nacional de Investigação Agrária e Veterinária-INIAVInstituto Galego da Calidade AlimentariaCentro de Investigación Forestal-CIF / LourizánTecnologías y Servicios Agrarios S.A.-TRAGSATECUniversidad de Valladolid-UVAFundación Centro Tecnológico Forestal y de la Madera-CETEMASUnión de Selvicultores del Sur de Europa-USSENEIKER, HAZI Fundazioa.

Elkartutako bazkideak

Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia  

Deskribapena
Proiektuaren helburua, Arku Atlantikoaren eremuan, arrisku biotiko edo abiotikoen aurrean sentiberak diren baso-espezieen kasuetan, arrisku horiek kudeatzeko planak egitea edo hobetzea da.

Bazkide bakoitzak arriskuak aukeratuko ditu bere lurraldea kontuan hartuta eta lortutako emaitzak bazkide ezberdinen artean partekatuko dira. PLURIFOR-en asmoa, Europako hegomendebaldeko baso-arriskuei buruzko azken ezagutza zientifikoak, arriskuak kudeatzeko indarrean dauden baliabidetara gehitzea da. Horretarako, lurralde-administrazio, proiektuaren bazkide eta elkartutako bazkideen erakunde, kudeatzaile, jabe eta basogintzarekin lotutako pertsona guztien laguntza beharko da. Horrela, indarrean dauden kudeaketa-planak garatzea eta hobetzea lortuko da.

Aztertuko diren arrisku abiotikoak dira: Ekaitzak, Baso-suteak, eta Lurzoruaren degradazioa. Aztertuko diren arrisku biotikoak dira: Pinuaren nematodoa (Bursaphelenchus xylophilus), Gaztainondoen liztortxo (Dryocosmus kuriphilus), Eukaliptoen gurgurio (Gonipterus platensis), Pinuen txankro erretxinadun (Fusarium circinatum) eta Gailentzen ari diren gaixotasun eta patogenoak. Euskal Herrian, HAZIk Ekaitzak eta Baso-suteak arriskuak aztertuko ditu. Gailentzen ari diren gaixotasun eta patogenoak HAZIK eta NEIKERek aztertuko dituzte elkarlanean.

plurifor foto

 

Emaitzak

Proiektua hasiberri da 2016ko uztailan, Burdeosen (INRA) izandako sustapen bilera batekin. Behin arrisku ezberdinen koordinatzaileak izendatuta, helburu nagusiak, kalteak sortzen dituen arrisku bakoitzean ezarritako lanaren jarraipena eta bazkideen arteko aholkularitza eta lankidetza erraztea da. Eskualde bakoitzean, baso-arriskuen egoera aztertzeko , hainbat adituek inkesta bat bete dute interneten bidez 2016 urtean zehar. Inkestaren helburua proiektuaren hurrengo faseak aurrera eramateko baliozko informazioa lortzea izan da (dauden tresnen hobetzea eta proposatutako planen balioztatzea). Inkesta horren emaitzak, 2017ko urtarrilan, Bilbaon ospatutako bilera batean aurkeztu dira. Emaitza horiek, arrisku bakoitzeko eskualdetako txostenak egiteko eta eskualde guztietarako txosten orokor bat egiteko erabili dira.

Eskualdeko txostenak proiektuaren helburu nagusia lortzeko abiapuntua izango dira: hau da, eskualde eta baso-arrisku ezberdinetarako aurreikusitako kontingentzia planak landu eta adostu. Epe motzean ekingo zaion lanetako bat, baso-arriskuetan zentratutako lantegi (“Workshops”) transnazionalak antolatzea da. Lortutako emaitzekin, arriskuen kudeaketa basogintzaren maila guztietan hartuko diren erabakietan integratzea espero da. Era berean, EFIk- European Forest Institute,duen arriskuei buruzko plataforma zabaltzea espero da, arriskuei buruzko informazioa eta iradokizunak emanez.  

Baso-sutea

Baso-sute arriku planak: Iberiar Penintsularako amankomuneko hizkuntza

Baso-sutearen arrisku plana

Haizea-ekaitza

Radiata pinuaren ekoizpen taula. 2004ko bertsioa zenbait erregimenekin . Luis Mario Chauchardek garatuta Gipuzkoako Foru Aldundirako

Radiata pinuaren ekoizpen taula. 2005ko bertsioa. Luis Mario Chauchardek garatuta Gipuzkoako Foru Aldundirako.

Basaize programaren lehenengo bertsioa. 2017ko iraileko Workshopean aurkeztuta. Barry Gardinerrek garatuta euskal basogintzan haize arriskuak neurtzeko. (Interesatuek  mailez harremanetan jarri Alejandro Canterorekin harremanetan jarri) 

Ekaitzen aurreko Larrialdi Plana-Euskadi

Izurriak eta gaisotasun gainerakorrak

Izurriak eta sortutako gaisotasunen aurreko Gestio Plana-Euskadi

Proiketuaren ikuspegi orokorra

 

Keywords

SUDOE, plurifor, basogintza,

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola