INTERREG POCTEFA

POCTEFA Habios

interreg-poctefa-RGB

www.poctefa.eu

http://ec.europa.eu/regional_policy/es/

Proiektuaren izena
POCTEFA Habios “Pirinioetako abifauna bioadierazlearen habitatak zaintzea”
Hasiera
2016/06/01
Amaiera
2019/05/31
Bazkideak

HAZI, Gestión Ambiental de Navarra SA, Aragoiko Gobernua, Centre Tecnólogic Forestal de Catalunya, Conselh Generau d’Aran, Office National des Forêts, Observatoire des Galliformes de Montagne, Federation Regional des Chasseurs de Midi-Pyrenees, Federations Departementales des Chasseurs, Office National de la Chasse et de la Faune Sauvage, Ligue pour la Protection des Oiseaux eta Association des Naturalistes de l’Ariége

Onuradun elkartuak

Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Govern d’Andorra

Deskribapena
Pirinioetako mendialdeko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea, hegazti bioadierazleen espezieak kontserbatzeko ekintzen bitartez.

POCTEFA Habios proiektua FEDERek kofinantzatzen du, eta bere helburua da Pirinioetako mendialdeko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea, hegazti bioadierazleen espezieak kontserbatzeko ekintzen bitartez(okil beltza, okil ertaina, okil gibelnabarra, basoilarra, eper grisa, lagopodo alpetarra eta ipar mozoloa). Proiektuaren helburuko espezieak basoko habitatak eta baso gaineko sastrakadi irekiak okupatzen dituzte. Guztiek ala guztiek kontserbazio egoera konprometitua dute, bai eskualde mailan bai Europako populazioen multzoari dagokionez, eta, horregatik, Pirinioetako biodibertsitatean inplikaturiko eragileek ulertu dute beharrezkoa dela kontserbazio ekintzak sustatzea, epe luzerako bideragarritasunaren perspektiba hobetzeko.

pico goian

Horrez gain, proiektuak basogintza eta artzaintzaren munduko eragileen konplizitatea bilatzen du, horiek direlako egokienak beharrezko azpiegitura eta funtzionalitateak epe luzera mantentzen parte hartzeko (artzaintza bideratua ingurune irekietarako, basogintzaren erabilera mesedegarria, etab.). Hainbat lan ildo diseinatu dira. Lehenengoan kudeatzaileei laguntzeko tresnak prestatuko dira, espezieentzat onuragarrienak eta kaltegarrienak diren lurraldeak identifikatzeko, unada mailan, eta habitaten egitura horizontalaren eta bertikalaren arabera. Tresna horiek kartografia batzuen bitartez gauzatuko dira, habitatak hautatzeko ereduen bitartez, sateliteetako eta teledetekzioko datuak erabiliz; datu horiek gune pilotuetan balioztatuko dira, eta lanerako gainerako eskualdera estrapolatu ahal izango dira. Modu osagarrian, hainbat espezieren kontserbazioari aplikatutako azterketak egin nahi dira (oilo formadunen traslokazioen ebaluazioa).

Bigarren ildoak lurraldean bertan kontserbaziorako ekintza zuzenak landuko ditu, hasteko, perspektiba demostratibo batetik. Lursail pilotuen egituran hobekuntzak egingo dira, bai basokoetan bai baso gainekoetan, helburuko espezieentzat egokitzat jotzen diren ezaugarriak handitzeko helburuarekin. Halaber, inpaktuen zuzenketak egingo dira hilkortasuna ezaguna duten puntu beltzetan, orientazioko eskuliburuak landuko dira jarduera produktiboek eta azpiegiturek populazioen gain duten eragina murrizteko, eta abeltzaintzaren sektorearekin partekatutako diagnostikoak abiaraziko dira, mendiko larreetako eta sastrakadietako habitatak eper grisarentzat egokitzeko. Azkenik, proiektuan bertan zein aurreko POCTEFA Gallipyr proiektuan kontserbaziorako garatutako ekintzak ebaluatzeko eta jarraipena egiteko prozedurak jarriko dira martxan, baita lehenago landutako beste proiektuetakoak ere, populazioei (erroldak, irratijarraipena, markaketak, fototranpak) eta habitaten inbentarioaren inguruan. Ekintzen hirugarren blokearen arretagunea bazkideen gaikuntza teknikora zuzenduko da, teknikari eta zaintzaileentzako prestakuntza ikastaroen bitartez, esperientziak trukatuz, tokian bertan bisitak eginez, koordinazio tailerrak eginez eta datu base partekatuak sortuz.

Halaber, informazioak proiektutik kanpo ere zabaldu nahi dira, bereziki erreferentziako ekosistemen aprobetxamendu ekonomikoan inplikaturiko sektore profesionalei begira (basogintza eta abeltzaintza, zein sektoreko teknikariak eta administrazioak). Horrenbestez, POCTEFA Habiosen helburuak dira espezieen eta beraien habitaten banaketa, ugaritasun eta errekerimenduen gaineko ezagutza hobetzea eta eguneratzea, habitaten eta espezieen estrategia koordinatuak eta mugaz gaindikoak definitzea eta ezartzea, eta bazkideen eta espezie eta habitaten kontserbazioan inplikaturiko beste eragileen gaitasun teknikoa sakontzea.

Proiektuaren lan esparrua Pirinioak badira ere, izan ere, Espainiako erkidego autonomoek eta Frantziako eskualdeek eta Andorrak parte hartzen dute, eta bereziki EAEk, asmoa da praktika onen eskuliburuak idaztea basoaren kudeaketari buruz, okil ertainaren jarraipena egiteari buruz (Araba), Izkiko baso planaren ondorioen ebaluazioari buruz (Araba), Izkiko hariztiko baso tratamenduei buruz (Araba), okil beltzaren populazioaren jarraipenari buruz (Gipuzkoa), eta radiata pinuaren landaketen ebaluazioari buruz, pizido eta basoko beste hegazti batzuentzako habitatak diren heinean (Gipuzkoa).

Espero diren emaitzak:

  • Ezagutzak hobetzea, trukatzea, balorizatzea eta transferitzea
  • Jarraipen eta kudeaketarako protokolo koordinatuak sortzea
  • Inplikaturiko eragileen esku hartzeko gaitasuna optimizatzea

 

Pirineotako ipar eta hegoaldean pizidoen inguruko inkestarako deialdia

 EAEko ekintza partikularrak:

  • Okil ertainaren populazioaren jarraipena (Araba)
  • Izkiko baso planaren ondorioen ebaluazioa (Araba)
  • Basoko tratamenduak Izkiko hariztian (Araba)
  • Okil beltzaren populazioaren jarraipena (Gipuzkoa)
  • Radiata pinuaren landaketen ebaluazioa pizido eta basoko beste hegazti batzuentzako habitat moduan (Gipuzkoa)
  • Basoko kudeaketaren praktika onen esku liburuak
 

Keywords

POCTEFA, Habios, aves, bioindicadores

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola