banner12.jpg

Eremu Naturala eta Biodibertsitatea

LIFE+TREMEDAL

Proiektuaren izena
LIFE +TREMEDAL
Hasiera
12/07/01
Amaia
15/10/31
Bazkideak

Gestión Ambiental de Navarra (Koordinatzailea), HAZI, Arabako Foru Aldundia, Consorcio Interautonómico Parque Nacional de los Picos de Europa, Empresa de Transformación Agraria (TRAGSA), Oviedoko Unibertsitatea, Santiagoko Unibertsitatea.

Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantza eta teknikoki lagundu diote proiektuari.

Deskribapena
TREMEDALek Iberiar Penintsulako iparraldeko hezegune kontinentalen kontserbazio egoera hobetzea bilatzen du.

TREMEDAL LIFE Natura proiektu bat da, helburutzat hartzen duena Iberiar Penintsulako iparraldeko hezegune kontinental batzuei atxikita dauden eta EBren interesekotzat jotzen diren habitat eta espezie mota batzuen kontserbazio egoera hobetzea eta haien biziraupena epe luzera bermatzea.

Hori lortzeko xedez, ekintza hauek garatuko ditu:

  • Ezagutza hobetzea, zohikatz habitaten presentzia, banaketa eta karakterizazioari buruzko informazio eguneratu eta homogeneoa eskuratuz eta haien kudeaketa eta itxuraberritzea hobetzeko esperientziak bilduz.
  • Habitat horiek itxuraberritzeko eta epe luzean kontserbatzeko proiektuak garatzea (nekazaritza erabilera aldatzea, zuzenketa hidrologiko eta topografikoko neurriak, habitat interesgarriak birlandatu eta berreskuratzeko neurriak, espezie exotikoak ezabatzea eta abeltzaintzaren kudeaketarako azpiegiturak jartzea).
  • Gizartea informatzea eta sentsibilizatzea hezegune kontinentalek -oro har- eta zohikaztegiek eta inguru higrofiloek -zehazki- dituzten ingurumen balioez eta ematen dituzten ingurumen zerbitzuez.

irudi tremedal

 Drosera, landare karniboroa oso partikularra.

 

 

 

Keywords

life, natura, tremedal, hazi,

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola