Eremu Naturala eta Biodibertsitatea

SIGCA. “Kalitatezko egurra ekoizten duten basoetarako Baso Kudeaketa”

Proiektuaren izena
SIGCA. “Kalitatezko egurra ekoizten duten basoetarako Baso Kudeaketa”
Hasiera
2019ko urtarrila
Amaiera
2020ko abendua
Bazkideak

Agresta S.Coop. (Talde burua)

Fundación Cesefor

Fora Forest Technologies

Fundación Cetemás

Fundación Madera plus calidad

Exfopino S.L.

HAZI

Deskribapena
Eskari handiko egur produktu jakin batzuen eskaintzaren eta eskaeraren arteko balantzea hobetzea, kudeatzaileen eta industrialen arteko harremana lehengoratzea.

SIGCA-“Kalitatezko egurra ekoizten duten basoetarako Baso Kudeaketa” proiektuaren helburuak dira eskari handiko egur produktu jakin batzuen eskaintzaren eta eskaeraren arteko balantzea hobetzea, kudeatzaileen eta industrialen arteko harremana lehengoratzea, bi norabideko entzute esparru berri batean, eta kalitatezko egurra ekoizten duten espezieen baso masa ekoizteko gaitasuna optimizatzea, balio erantsi handiko produktuetara birbideratuz. 598.030,49 euroko aurrekontuarekin, proiektu berritzailearen ideia garatzea da asmoa, azken batean, Pinus Pinaster Ait.ekin erlazionatutako basogintzaren eta egurraren sektorean hautemandako premiei heltzeko.

Funtsezko lau lan ildotan dago egituratuta: aurretiko ezaugarritze eta sailkapen kuantitatibo eta kualitatiboa, kalitatezko irizpideen estandarizazioa, balorizaziorako tresna teknologikoen garapena, eta lortutako lehiakortasunaren hobekuntzaren azterketa. Gainera, nabarmentzekoa da etorkizuneko proiektu berritzailera Hazi Fundazioa gehituko dela, bazkide onuradun gisa, baita Gaztela eta Leongo Junta zein Kantabriako Gobernua ere, bazkide kolaboratzaile berri gisa.

Helburu nagusia

Eskari handiko egur produktu jakin batzuen eskaintzaren eta eskaeraren arteko balantzea hobetzea, kudeatzaileen eta industrialen arteko harremana lehengoratzea, bi norabideko entzute esparru berri batean, eta kalitatezko egurra ekoizten duten espezieen baso masa ekoizteko gaitasuna optimizatzea, balio erantsi handiko produktuetara birbideratuz. Horrek berez ekarriko du elkartutako lehenengo eta bigarren eraldaketa industriaren lehiakortasuna handitzea eta balio erantsi handiko merkatuetan posizionamendua hobetzea.

Foto SIGCA -III

 

Helburu bereziak

  • Zutik dagoen egurraren kalitatea baldintzatzen duten faktoreak aztertzea, gerora modelizatu ahal izateko, eta, horrenbestez, egurraren kalitatea aurreikustea, dituen hazkunde baldintzen eta jasotako baso tratamenduen arabera. Egurraren kalitatea bere ezaugarri estetiko eta mekanikoetan oinarrituta ebaluatuko da.
  • Kudeaketa praktiketarako arauak eskuratzea (baso erabilerari edo bestelako hazkunde ereduei buruzko diagramen erabileran oinarrituta), basoko kudeatzaileei baso plangintza bat egitea ahalbidetzeko, egurraren kalitatea aintzat hartuta.
  • Produktuaren errendimenduari eta amaierako kalitateari begira industriak baliozkotutako eta estandarizatutako balorizazio tresnak sortzea. Finean, industriari ekoizpen baldintzak hobeto beteko dituen lehengaia eskaintzea.
  • Sailkapen teknologia berriak garatzea, eta egurraren lehen eraldaketako industriara bideratzea.

Proiektuaren faseak

Lehen fasea: proiektu berritzailearen ideia garatzea

  • Ate irekien jardunaldia (2017ko urriaren 17a), sektorea aztertzeko eta haren potentzialtasunak zein premiak hautemateko.
  • Lan mahaia, kide onuradunen eta kolaboratzaileen artean proiektu berritzailearen proposamena idazteko oinarriak finkatzeko eta planifikatzeko.
  • Proiektu berritzailearen ideia garatzea: faseak, arduradunak, helburuak, aurrekontua, etab.
 

Keywords

sigca,kalitatea,egurra,basoa,baso kudeaketa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola