Eremu Naturala eta Biodibertsitatea

INNOBANDAS “Kantabria, Nafarroa eta EAEko pinuetako azikula zerrenden gaineko osasun proiektu berritzailea”

Proiektuaren izena
INNOBANDAS. “Kantabria, Nafarroa eta EAEko pinuetako azikula zerrenden gaineko osasun proiektu berritzailea”
Hasiera
2018ko abuztua
Amaiera
2020ko uztaila
Bazkideak

Baskegur

Foresna

ACEMM

GALCA

HAZI

 
Deskribapena
Helburua da teknika berritzaileak aplikatzea, modu iraunkorrean konpontzeko “Azikula zerrendak” izeneko gaixotasuna; alegia, pixkana-pixkana, geroz eta gehiago, pinu masei erasaten ari zaien gaitza.

INNOBANDAS - “Kantabria, Nafarroa eta EAEko pinuetako azikula zerrenden gaineko osasun proiektu berritzailearen” helburua da teknika berritzaileak aplikatzea, modu iraunkorrean konpontzeko “Azikula zerrendak” izeneko gaixotasuna; alegia, pixkana-pixkana, geroz eta gehiago, pinu masei erasaten ari zaien gaitza.

413.450 euroko aurrekontuarekin, EBeko %80 kofinantziazioarekin, INNOBANDAS proiektuaren helburua ez da soilik gure eskura ditugun teknologiarik berritzaileenak probatzea, azikula zerrenden gaixotasuna gehiago hedatzea saihesteko, ezinezkoa baita tradizioz erabilitako teknikekin kontrolatu, baizik eta baita ere kantauriar pinudiei lotutako ekosistemen zein saiakuntzetan egiten diren tratamenduen ingurumen iraunkortasuna aztertzea.

Helburu nagusia

Tratamendurik eraginkor eta iraunkorrena finkatzea, pinuen azikula zerrenden gaixotasuna kontrolatzeko, beste herrialde batzuetan erabilitako eta parte hartzen duten eskualdeetako ikerketa zentroek garatutako metodo berritzaileak ebaluatuz. Azken batean, pinuen azikula zerrenden gaixotasunari irtenbideren bat bilatzea.

Helburu bereziak

  • Azikula zerrenden kontrolerako Zeelanda Berrian eta Txilen erabilitako eta gure ikerketa zentroetan garatutako teknika berritzaileak gure mendietan eraginkorrak diren egiaztatzea.
  • Arestian aipatutako tekniken iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumenekoa aztertzea.
  • Teknika berritzaileak garatzea eta praktikan jartzea, prospekziorako, hosto galtzearen ebaluaziorako eta emaitzak neurtzeko sistematika eraginkor bat izateko.
  • Pinudien kudeatzaileei eta pinu egurrarekin lotutako kate osoari azikula zerrenden gaixotasunak dakarzkien galera ekonomikoak minimizatzea.
  • Gure pinudi masa klima aldaketaren ondorioetara egokitzea (uda oso heze eta epelak Kantauri itsasoko ertzean), eta salgaien eta pertsonen mugimenduak izandako gorakadaren eraginez patogeno espezie eta aldagai berri gehiago txertatzeko joerara egokitzea.
  • Kantauriar pinudietatik datorren pinu egurrari lotutako balio kateari etorkizunerako ziurtasuna ematen laguntzea.

Espero diren emaitzak

  • Azikula berdeen dentsitatea eta egur bolumenaren hazkundea handitzea, saiakuntzak egin ondoren.
  • Egindako saiakuntza bakoitzeko 1. helburu bereziaren 1. emaitza alderatzea, eta lekuko-lursailekin alderatzea.
  •  Saiakuntzetan erabilitako produktuaren kantitatea ebaluatzea, hots, lurrazaleko uretan eta eremuko lurzoruan hautemandakoa.
  • Egindako saiakuntza bakoitzeko 2. helburu bereziaren 1. emaitza alderatzea, eta eremuko landaredi eta faunarako daukan arriskuagatik haztatzea.
  • Prospekziorako, hosto galtzearen ebaluaziorako eta emaitzak neurtzeko teknika bakoitzaren zehaztasuna eta kostuak finkatzea.  
 

Keywords

innobandas, kantabria, nafarroa, pinua, azikula zerrendak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola