Basogintza

FORRISK: arrisku naturalak baso-masa atlantikoetan

Proiektuaren izena
FORRISK: arrisku naturalak baso-masa atlantikoetan
Hasiera
2012ko Urria
Amaiera
2014ko abendua
Bazkideak

EFIAtlanticISACETEMASNEIKERHAZI, INRACRPFIDFFCBATRAGSA

Deskribapena
Parte hartzen duen eskualde bakoitzean aurreikusitako eta identifikatutako baso-arrisku batzuk kudeatzean hartu beharreko neurriak ezagutzea da helburu nagusia.

Azken urte hauetan, arrisku naturalak eskualde atlantikoetako baso-kudeaketa baldintzatzen ari dira, haizearen ondorioz erautsitako zuhaitzek, baso-suteek edo basoetara iritsi diren era askotako eragile biotikoek erakutsi duten bezala. Arrisku horiekin ez dira zuzenean kaltetutako eremuak bakarrik erasaten, zeharka mendigune atlantiko osoa erasaten baitute.

Europan gai horrek kezka sortu duenez, SUDOE Interreg programaren 2012ko deialdian, FORRISK proiektua onartu zen. Proiektu horrek aurreikusitako eskemaren arabera, parte hartzen duten eskualdeetako esparru natural eta instituzionala aztertzea da eman beharreko lehen pausoa, gero arriskuak aurreikusteko, eta horien jarraipena eta kudeaketa egiteko, hain zuzen ere, azterketa konparatua eginez eta hobekuntza zein koordinazio-proposamenak eginez.

Jarraian, kalteak sor ditzaketen eragileei aurre egiterakoan, hiru maila ezberdinetan eskuragarri dauden mekanismoak aztertuko dira; hau da, ekologiaren, genetikaren eta basogintzaren esparruan eskuragarri dauden mekanismoak. Azkenik, arrisku horiek modelizatu eta erabakiak hartzen laguntzeko tresna berriak proposatuko dira.

Emaitzak

Erabilitako materiala, metodoak eta tekniken aplikazio-epeak lekuan bertan zehaztuko dituzte partaideek; halaber, baso-arazo zehatz bakoitzaren finantza-arazoak, egoera administratiboa eta erabilitako teknikak zehaztuko dira, baita proiektuan parte hartzen duten eskualdeek jarduera bakoitzean antzemandako arazoak eta nazioz gaindiko jarduera baterako justifikazioa ere.

Azterlan horretan lortu diren emaitzei esker, espero da arriskuen kudeaketa baso-sektoreko maila guztietan hartu beharreko erabaki guztietako atal bihurtzea. Halaber, espero dal EFI-European Forest Institute erakundeak Europarako plataforma bat abian jartzea arrisku naturalei buruzko gomendio eta informazioak emateko.

 

SUDOE LOGO2           feder

kartografi-ikustailea

visorforrisk

Dokumentazioa

Antzemandako arriskuak

  • Izozteak
  • Sua
  • Lehortea
  • Higadura
  • Insektuak
  • Haizea
  • Gaixotasuna
  • Ehiza

HAZIren azterlanak

Basogintza Elkarteen laguntzarekin, honako azterlan hauek egingo dira:

  • Euskadiko basoetarako tresnen deskribapena (antolaketa, legeak, monitorizaziorako tresnak).
  • Laguntza, Euskadin haizeagatiko arriskuen azterketa egiteko.
  • Laguntza, Euskadin suteengatiko arriskuen azterketa egiteko.

Proiektuko azken jardunaldia

2014ko azaroak 27an ospatuta Arkautiko Nekazal Eskolan (Araba).

Programa ikusi

Ponentziak:

 

 

Keywords

Información y Tecnología, forestal, riesgos forestales, SUDOE, incendios forestales, riesgos por viento, sector forestal

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola