Basogintza

CONECTFOR – Balio ekologiko handiko baso guneen eta beren konektibitate ekologikoaren ezaugarritzea eta babestea

Proiektuaren izena
CONECTFOR – Balio ekologiko handiko baso guneen eta beren konektibitate ekologikoaren ezaugarritzea eta babestea
Hasiera
2019
Amaiera
2022
Bazkideak

FORESPIR

Centre de la Propietat Forestal

Centre Régional de la Propiété Forestière Occitanie

Centro de Investigación ecológica y Aplicaciones Forestales

Conservatoire d’espaces naturels de Midi-Pyrénées

Consorci Centre de Ciència i Tecnologia Forestal de Catalunya

Cole d’ingeieurs de Purpan

GESTION AMBIENTAL DE NAVARRA S.A.

HAZI Fundazioa

Office national des Forêts

Union des comunes forestières du Grand Sud

Xarxa de Custòdia del Territori

Deskribapena
Balio ekologiko baso handien babesa babesa,denek onartu dezaten interesgarriak direla eta Europako lurraldeen planifikaziorako tresnen barruan aintzat hartu behar direla.

Gure lurraldeen bilakaera ia naturalaren azken lekukoak dira Balio Ekologiko Handiko basoak (BAVE), eta erronka ere badira Europako biodibertsitatearen babeserako. Ondare balio handiko guneak dira, eta aldi berean zerbitzu ekosistemikoak eskaintzen dizkigute, hala nola lurzoruaren babesa eta kontrol hidrikoa, klima aldaketaren aurrean funtsezko zeregina betetzeaz gain. Haien babesa, denek onartu dezaten interesgarriak direla eta Europako lurraldeen planifikaziorako tresnen barruan aintzat hartu behar direla.

CONECTFOR proiektuak hau planteatzen du:

  • Pirinioetako lurraldeetan dauden Balio Ekologiko Handiko basoak ezaugarritzea (jada badauden lanetan oinarrituta), bai eta biodibertsitateko erreserba horien arteko konektibitatea ere, bertan gertatzen diren prozesu ekologikoen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko.
  • Kudeatzaileei, jabeeei eta erakundeei erabakiak hartzen laguntzea, baso gune horien eta beren arteko lotura diren korridore ekologikoen kudeaketari buruz.
  • “Erakusketa gune”-en sare bat garatzea, gune horiek izango baitira lurraldeen dinamizaziorako eta Pirinioetako azpiegitura berde horren kudeaketak/kontserbazioak duen garrantziaren gaineko sentsibilizazio espezifikorako oinarria.

Helburu nagusia

Basoen kudeaketarako gomendioak lantzea, probatzea eta abian jartzea, basoen jabeei, gune naturalen kudeatzaileei eta inplikatutako administrazioei zuzenduta, balio ekologiko handiko ekosistemak eta ekosistema horien konektibitatea bermatzen duen sarea hobeto ezaugarritzea oinarri duten hitzarmenen dinamika baten bitartez.

Mugaz gaindiko ekosistemak babestea eta haien kalitatea hobetea.

 

 

Helburu bereziak

  • Mugaz gaindiko ekosistemak babestea eta haien kalitatea hobetea.
  • BAVE delakoen eta matrize interstizialaren kudeaketa hobetzen laguntzea:
  • BAVE delakoen definizioaren, banaketaren eta konektibitatearen gaineko ezagutzak osatzea, alderdi bietan, ezaugarritze metodo bateratuen bitartez, bereziki leku pilotuetan.
  • Emaitzak basoen antolamendurako politiketan txertatzea, kudeaketa parte hartzailea indartzea.

Espero diren emaitzak

  • BAVE delakoei eta beren korridoreei lotutako erronkak hobeto integratzea jabeen (publikoak eta pribatuak), kudeatzaileen eta erakundeen esparruetan eta jardunbideetan.
  • Masa horiek ezaugarritzeko metodoen hobekuntza eta teknika berritzaileen azterketen garapena (LIDA, TDT).
  • Balio Ekologiko Handiko Baso horietan eta baso horiek elkar lotzen dituzten masetan esku hartzeko estrategia koherentea ezartzea (laneko metodologia partekatua eta eremuko ekintzak).
 

Keywords

Balio ekologiko handiko, baso gune,konektibitate ekologikoa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola