Basogintza

EGUR “Pinus radiataren espezie alternatiboen aplikazio industrialak”

Proiektuaren izena
EGUR “Pinus radiataren espezie alternatiboen aplikazio industrialak”
Hasiera
2019ko otsaila
Amaiera
2021ko urtarrila
Bazkideak

BASKEGUR (Taldeko burua)

HAZI

NEIKER

ETORKI, S.COOP.

Deskribapena
Gure mendietan egun landatzen diren espezie alternatiboak egungo instalazio industrialetara nola egokitzen diren egiaztatu nahi du, orain arte euskal industriak ez baititu horiek testatu.

Egurra lantzeko euskal industria batean egingo da proiektu pilotua, aukeratutako zenbait espezierekin, eta egurraren entsegu suntsitzaileak eta ez suntsitzaileak egingo dira, oin batzuk moztu eta gero zerratu egingo dira, zailtasunik ba ote dagoen ikusteko eta, beharrezkoa bada, jakiteko zeintzuk diren industrian egin beharreko aldaketak. Errendimenduak ere kalkulatuko dira, eta ikusiko da ea egur hori nola egokitzen den egungo merkatuetara edo etorkizunekoetara.

Helburu nagusia

 Egun kontuan hartzen diren espezie alternatiboen egurraren erabilerarekiko Euskadiko egur enpresek eta euren merkatuek duten egokigarritasuna egiaztatzea. Kontuan hartzen diren espezie alternatiboetan, espezie horretako unadak baldin badaude, behar diren egiaztapenak egingo dira espezie horiek gure mendietan duten egokigarritasuna eta espero diren errendimenduak ezagutzeko.

Helburu zehatzak

  • Espezie alternatiboen industrietan ezaugarri teknologikoak ezagutzea.
  • Ezagutzea ea beharrezkoak diren industriek egin beharreko aldaketak edo egokitzapenak euren aprobetxamendurako.
  • Errendimenduak kalkulatzea.
  • Espezie alternatibo horien egurrarekin egindako produktuen balizko merkatuak aztertzea.
  • Aipatutako gaixotasunekiko erresistenteak diren eta aprobetxamendu industriak interesgarri duten espezieen zerrenda zehaztea.
  • “Gorri kriptogamiko” gisa ezagutzen diren gaixotasunekiko espezie alternatiboen erresistentzia ezagutzea.
  • Espezie alternatiboek landan duten portaera ezagutzea.

Ekintzak

Mundu mailan sektoreko industria handietan erabiltzen diren espezie garrantzitsuenei buruzko informazio orokorra bilduko da. Fitxa teknikoak beteko dira datu ekologikoekin, datu teknologikoekin, erabilitako produktuekin, merkatuko datuekin eta beharrezko bada industriak egin beharko lituzkeen egokitzapen edo aldaketekin. EAEko mendietako espezie produktiboen osaeran gertatu diren aldaketen aurrean, agertzen hasi diren arazo sanitarioengatik eta Fusarium circinatum delakoaren eraginpean egoteagatik, beharrezkoa da datuak eskura izatea erabakiak hartu ahal izateko.

Gaixotasun garrantzitsuenen diagnostikoa badugunez eta eragindako guneen mugak ere aurkituta ditugunez, espezie alternatiboek landan duten portaera ezagutzeko behar diren datuak bilduko dira. Hori guztia industriaren ezaugarri teknologikoekin eta espezie alternatiboekiko duen egokigarritasunarekin alderatuko da. Fitxa dibulgatiboak egingo dira: espezie alternatiboenak, gaixotasun horiekiko erresistente direnenak eta industriak erabil ditzakeen produktuenak.

Espero diren emaitzak

  •  “Gorri kriptogamikoak” izendapenaren barruan sartutako gaixotasunekiko erresistenteak diren espezietara egur sektoreko euskal industriaren eta bere merkatuen egokigarritasuna ezagutzea.
  • Egun gure erkidegoen dauden gaixotasunekiko erresistenteak diren espezien zerrenda bat ematea, hainbat espezie alternatiboen ekoizpenak egurraren industria indartu dezan.

Bilerak

Proiektuak irauten duen bitartean, jarraipena egiteko gutxienez lau bilera egingo dira, helburuak, jarduerak eta emaitzak ondo doazela egiaztatzeko eta, gainera, zeregin desberdinetan behar besteko bilera teknikoak egingo dira.

 

Keywords

egur,pinus radiata, industria

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola