Analisia eta sektore dibertsifikazioa

POCTEFA Innotranslact

interreg-poctefa-RGB

 
Proiektuaren izena
INNOTRANSLACT – Mugaz gaindiko esne sektorearen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea eta dinamizatzea
Programa
POCTEFA
Finantzaketaren %
%65 Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER)
Hasiera
2016ko ekaina
Amaiera
2019ko maiatza
Bazkideak
Leartiker, Hazi Fundazioa, Idiazabalgo Udala, Universitat de Vic – Universitat Central de Catalunya, Escola Agraria del Pirineu, Ayuntament de la Seu d’Urgell, Union des Producteurs Fermiers 64, Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque eta Lycée Jean Errecart.
Deskribapena
Esne sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa sustatuz.
WEB ORRIA: http://www.innolact-poctefa.com/eu/hasiera/

POCTEFA Innotranslact proiektua FEDER programako fondoekin kofinantzatzen da, eta bere helburua da esne sektorean mugaz gaindiko jarduera berritzaileak garatzen laguntzea, enpresak horien dibertsifikazioa sustatuz, balio erantsi handiagoko jardueretarantz. Ezarritako helburuen artean hauek daude:

  • Esne sektore tradizionalean berrikuntza eta garapen iraunkorra sustatzea, eragileak dibertsifikazioa hasteko prestatuz, balio erantsi handiagoko jardueretara zuzenduta.
  • Produktu berriak garatzea esne sektore tradizionalarentzat , tekniko eta ekonomikoki bideragarriak eta erraz komertzializatzekoak.
  • Esne sektore tradizionalean mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea eta jarraipena ematea.

Helburu horiek lortzeko, hainbat ekintza zehaztu dira, proiektuak irauten duen hiru urteetan zehar gauzatzeko:

  • 8 produktu berritzaile garatzea, ikuspegi teknikotik zein ekonomikotik erraz transferitzeko eta barneratzeko modukoak.
  • Esnekien Ekoizleen Mugaz Gaindiko Elkarte bat eratzea, mugako bi aldeetan eragileen arteko lankidetza ekintzak bultzatzeko eta proiektua amaitu eta gero jarraipena emateko.
  • Zentro teknologiko, unibertsitate, elkarte eta enpresa eta ekintzaileen beraien arteko lankidetza iraunkorra ezartzea; hortik espero da gutxienez 3 akordio formalizatzea, merkaturatzeko moduko produktu berriak garatzeko.

Proiektuan parte hartzen duten 9 bazkideek zentro teknologikoen eta esne sektore tradizionaleko enpresa txikien arteko lankidetzan oinarrituko dute euren lana. Lehenengoek berrikuntza dibertsifikazioaren bidez bultzatzeko bitartekoak eta ezagutzak dituzte, eta ekoizle txikiak dira merkatuaren zein beraien beharrak ezagutzen dituztenak eta, horrenbestez, ezinbestekoak dira berrikuntza lerro berriak diseinatzen laguntzeko.

innolact3

 

Egin beharreko ekintzak

Berrikuntzarekin batera beharrezko ezagutzak etorriko dira eta, horregatik, sektorearen konpetentzia profesionalak indartuko dira, mintegien eta prestakuntza jardueren bitartez, sektoreko enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta.

Horrez gain, ekoizleei zuzendutako kontzientziazio ekintzak egingo dira esnea erabiltzeko eta ekoizteko lan metodorik egokienei buruz, eta jardueraren kudeaketa jasangarriari buruz, ikuspegi ekonomikotik zein ingurumenaren ikuspegitik.

Produktuak merkaturatzen laguntzeko, Innolactek produktuak aurkezteko eta saltzeko kanalak lantzeko metodologien berrikuntza bultzatuko du, estatuko zein nazioarteko erreferentziazko azoketara joanez, garatutako produktuak ezagutarazteko eta merkatuan posizionamendu hobea lortzeko.

kick-off Markinan

innolact

Innolact proiektuaren hasierako bilera irailaren 20an egin zen, Markinan, Bizkaia, eta bazkide guztiak egon ziren presente. Topaketan, proposatutako helburuetan aurrera egiten hasteko oinarriak jarri ziren.

 

 

 

Keywords

POCTEFA, innolact, berrikuntza, esne produktuak

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola