Analisia eta sektore dibertsifikazioa

Nekazaritza Errolda

Izena
Nekazaritza Errolda
Kideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Deskribapena
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak HAZI Kontsultoriari esleitu dio Nekazaritza Erroldako informazioa informatizatu, bildu eta tratatzeko lana.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak HAZIri esleitu dio Nekazaritza Erroldako informazioa informatizatu, bildu eta tratatzeko lana.

Eragiketa hau 2005/2008ko Euskadiko Estatistika Planean barne hartuta dago. 2009ko Nekazaritza Errolda, urriaren 17ko 1663/2008 Errege Dekretuak onartu zuen 2009-2012ko Estatistika Plan Nazionalean barne hartutako eragiketetako bat da.

Bestalde, “2009ko Nekazaritza Errolda” estatistika-eragiketa, 2005/2008ko Euskadiko Estatistika Planaren otsailaren 17ko 2/2005 Legean barne hartuta dago, 102141 kodearekin (Nekazaritza Errolda).

Nekazaritza Erroldak ondorengo helburuak ditu:

  • Nekazaritzaren egoera ebaluatzea eta nekazaritza-ustiapenen bilakaera estrukturalaren jarraipena egitea.
  • Nekazaritza-arloko inkesten laginak diseinatzeko balioko duen nekazaritza-ustiapenen markoa edo direktorioa eskuratzea.
  • Europar Batasunak Kontseiluko arautegi ezberdinetan ezarritako lege-araudia betetzea.
 
 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola